Sakabanatuak biltzea erronka

  • Euskararen ezagutzak nabarmen egin du gora Gipuzkoako bigarren hiririk populatuenean. Euskaraz gutxi hitz egiten da, ordea. Irunek euskaldun komunitate zabala du, baina sakabanatua dago; erabilera sustatzeko hiztun horiek bilduko dituen sarea sortzea da erronka.
Euskara Irunen
Duela bi urtetik, Irunen egiten den eskola kirol guztia euskaraz egiten da, begirale profesional eta euskaldunak kontratatuz.
21.334 euskaldun eta 11.946 ia-euskaldun. Erdaldunak berriz, 25.186. Horra Irunen euskararen ezagutza maila neurtzeko Eustatek eta Siadecok 2006an egindako azken azterketaren emaitzak. Lehen aldiz, erdaldunak biztanleriaren erdia baino gutxiago dira (%43). Euskararen erabilera neurtzeko 2007an egindako azken ikerketa ordea, ez da hain baikorra: %5,5ak baino ez du euskaraz hitz egiten (2001eko azterketan, %5,4ak eta 1984koan, %6ak). Iban Eguzkitza eta David Izaga Udaleko euskara teknikarien arabera, gaur egun askok hezkuntza sisteman –edo euskaltegian, lanerako behar dutelako– jaso dute euskara, baina hizkuntza naturala gaztelania dute. A ereduko ikastetxe bakarra dago, gainontzekoek B edo D eredua dute, eta hiru euskaltegi eta Hizkuntza Eskola Ofiziala ditu Irunek.

%5,5 oso gutxi dela aitortu dute udal teknikariek, eta horrek metodologiaren analisi sakona eskatzen duela. Kontua da komunitate linguistiko euskalduna ez dagoela bildua, herri txikietan bezala: “21.000 euskaldunetik gora gara Irunen, izugarrizko masa kritikoa da hori, eta gure lanak izan behar du ehun sozialak eratzea hiztunak elkartzeko; euskaldun sare bat aktibatzea lortu behar dugu, euskara erabiltzeko esparru duin bat sortzea”, diote. Banan-banako harremanean adibidez, %12,3ak hitz egiten du euskaraz, saltokietan egindako ikerketaren arabera. Teknikarien hitzetan, badirudi Irunen beste herri batzuetan baino zailagoa dela euskaraz dakien jendea topatzea kalean, hizkuntza neutro nagusia gaztelania dela dirudi, baina dendetan harremana egina dago lehendik eta jendeak badaki harakina euskalduna bada euskaraz egin diezaiokeela.

Erronka nagusia erabilera sustatzea dela uste dute baita ere Irun Iruten euskara elkarteko kideek. Duela hamar urte jaio zen elkarteak euskararen aldeko lanean dihardu, Udalarekin elkarlanean, eta baikorrak dira euskararen ezagutzak gora egin duelako: etorkizuneko gurpila sortzea da bidea, gaurko haur euskaldunak etorkizuneko eragile euskaldunak izan daitezen. Hala ere, kritiko agertu dira Udalean bertan euskararen erabilera oso eskasa delako. “Duela hamabost urte, Irunen euskararen egoera kaskarragoa zenean, bulegoetako langileek euskaraz zekiten; eta orain alderantziz, zenbait leihatiletan gaztelaniaz hitz egin behar duzu, edo izapideak gaztelaniaz bete. Eta Udalak antolatutako ekitaldi asko gaztelania hutsean dira, baina euskararen ezagutza hainbeste handitu bada, ekitaldietan hori islatu beharko litzateke”, kexu da Josetxo Arrieta Irun Iruteneko lehendakaria. Udal langileak euskalduntzeko plana badutela adierazi dute teknikariek.

Irungo berezitasunak

61.000 biztanletik gorako hiria izateak bakarrik ez, Ipar Euskal Herriarekin muga egiteak eta merkataritzan oinarritutako hiria izateak ere eragiten dio Irungo euskarari. Arrietaren esanetan, mugan egotea aprobetxatu beharreko aukera da: “Euskara zubia da mugan, edo behar luke, Hendaian ere askok hitz egiten baitu euskaraz. Baina oraindik mentalki urruti gaude, eta askorentzat hura Frantzia da eta hau Espainia. Aduanarik gabe harreman handiagoa dago, baina… Interesgarria litzateke adibidez merkataritza eta saltoki guneetan euskara bultzatzeko ekimenak egitea, Iparraldetik jende andana etortzen delako hona erostera”. Hain zuzen, Irungo hainbat auzotan –merkataritza gune handiak dauden hiruetan, zehazki– gehiago egiten da frantsesez, euskaraz edo gaztelaniaz baino.

Saltokietan euskara sustatzeko ohiko ekimenez gain, Irungo Komertzioaren Behatokiarekin elkarlana bultzatu du Udalak, besteak beste merkatarientzako euskarazko formazioa eskainiz. Harrera ona izan du programak eta 2006an 117 saltzailek eman zuten izena ikastaro berezietan parte hartzeko; horietatik 84k jarraitzen dute. Halaber, Mugaz Gaindiko Partzuergoan Hendaia, Hondarribia eta Irungo euskara teknikariak biltzen dira, baina diru partida txikia du eta hiru herrietako euskarazko ekitaldien gidaz gain, gauza gutxi egin da elkarlanean. Teknikariek diotenez, “bi mundu dira eta burokrazia izugarria dute Iparraldean, zerbait egiteko makina bat buruhauste ditugu han, Bordeleraino joan beharra dago, suprefetarengana”.

Eskualdeko herriak (Hondarribia, Hendaia, Bera, Lesaka) Irun baino euskaldunagoak izan arren, elkarte bezala nahiko bakarrik sentitu direla adierazi du Irun Iruteneko lehendakariak: “Hondarribian duela gutxi arte ez zegoen euskara elkarterik eta Udalak ez bazuen zer edo zer antolatzen ez zen mugimendurik ikusten; Hendaian bada elkarterik, baina eurentzako gauzak baino egiten ez dituztenak… Eskualde mailan, bultza eta bultza aritu gara, baina babes falta nabaritu dugu”.

Berezko ezaugarrietan azpimarratzekoa baita ere: hiruzpalau etorkin-jasa izan ditu Irunek. Gipuzkoan, bereziki Donostian eta Irunen biltzen dira etorkinak, eta Irunen %5a baino pixka bat gehiago dira etorkin ofizialak. Helduekin lana egin den arren –lokutorioen bitartez–, hauek beste lehentasun batzuk dituzte, eta indarrak batez ere haur etorkinetan jarri dira. Eurekin bai, hein batean lortu da interesa eta parte-hartzea erakartzea.

Ekintzetan ere, ahaleginak batez ere haur eta gazteengana bideratzen ditu Udalak, horietan baitago etorkizuneko harrobia. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren baitan 60 plangintza inguru bideratzen dituzte eta Irun Irutenekin elkarlanean honako ekimenak azpimarratu dituzte: Solas Jolas –udaleku irekiak, 1.000 haur inguruk hartzen dute parte–, Kalean Bai –haurrekin dabiltzan elkarteak euskalduntzeko planak–, eta eskola kirola: azken ekimen horri esker, duela bi urtetik Irunen egiten den eskola kirol guztia euskaraz egiten da, begirale profesional eta euskaldunak kontratatuz –500 haur inguruk hartzen du parte–. Josetxo Arrietak gazteetan ikusten du ahulezia nagusia: “Euren txokoetan biltzen dira, eta Irunen faltan botatzen dugu gune bat gazteak modu naturalean euren gauzak egiteko elkar daitezen, bertan euskara sustatzeko. Kontua ez da gauzak antolatu eta gazteak hara erakartzea, gazteak eurak protagonista izanda nahi dituzten ekintzak antolatzeko espazioak sortzea baizik”.

Hedabideen afera

Ez hizkuntza politikarik, ez irizpiderik ez duenez, utzikeriagatik ia dena gaztelaniaz ematen duen telebista lokala du Irunek (Localia Txingudi). Prentsa idatzian, Irunero hilabetekaria da irundarrek duela gutxira arte euskara hutsean izan duten medio bakarra. Hilabetekaria astekari bihurtzeko dena prest zuen Irun Irutenek, baina krisi ekonomikoak asmoa zapuztu zien: Udalak esan zuen ez zegoela horretarako dirurik, eta Irunerok hilabetekari izaten jarraitzen du. Tartean, Behe Bidasoako Hitza jaio da martxo bukaeran, eta Udaletik begi onez ikusten badute ere, Irun Iruten zalantzati dago proiektuaren aurrean; herritarren ekimenetik sortutako –eta propio Irunerako– astekari baten alde egiten jarraituko du elkarteak.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Soziolinguistika
2024-11-14 | Uriola.eus
Bilboko euskaltzaleen GUKA mugimenduak euskaraz bizitzeko erronkak irudikatu ditu metroko eskailera mekanikoetan

GUKA Bilboko euskaltzaleen mugimenduak euskararen aldeko ekintza esanguratsua burutu du astearte arratsaldean Deustuko metro geltokian, Bilbon euskaraz bizitzeko oztopoak eta aukerak irudikatzeko.


Ainhoa Lasa Agirre, aholkularia
“Gazteek nahi dute euskarari buruz hitz egin”

Ainhoa Lasa Agirre (Lovaina, Flandria, 1976) Emun kooperatibako kidea da. UEUko udako ikastaroetan, hezkuntza soziolinguistikoaz hizketan ezagutu genuen uztailean. Dozena bat urte daramatza DBH4ko gazteen ikasgeletan esku-hartzeak egiten. Egitasmo osoak dira, herriko ikastetxe... [+]


2024-01-23 | Sustatu
Iñaki Iurrebaso soziolinguistaren hitzaldi sorta herriz herri

Asteartez Zarautzen hasita, Iñaki Iurrebasoren hitzaldi zikloa antolatu du UEMAk. Euskararen egoera ezagutzeko gako berriak ematen dituelako, arnasguneak eta udalerri euskaldunak sendotzea euskararen biziberritzerako giltzarria zergatik den ere azaltzen duelako... [+]


2024-01-19 | ARGIA
1950-1970eko hamarkadetan Altzara heldutako etorkinek euskararekin izan duten harremana aztertu dute

Espainiatik Donostiako Altza auzora migratutako biztanleek euskararekin izan dituzten bizipenak eta jarrerak aztertu ditu Soziolinguistika Klusterrak. Etorkinok integrazio sozialerako eta laboralerako ez zuten euskararen beharrik izan. Euskal hiztunek, berriz, migrazio-prozesua... [+]


2023-08-16 | Ilargi Manzanares
1826ko bertso “berriak”, sei emakume haurdun utzi zituen doneztebarrari jarriak

Ricardo Urritzola ikerlariak aurkitu du bertso sorta Nafarroako Errege Artxiboan eta Ekaitz Santaziliak Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleek aztertu ditu. Fermin Altxu Beristain maisuari leporatutako salaketa baten harira idatzi ziren.


Euskararen gainbehera zantzuak ageri dira udalerri euskaldunetan

UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) berariaz aztertu ditu VII. Inkesta Soziolinguistikoak bere herriekiko eman dituen emaitzak, eta argi-itzalak agerikoak dira berriz ere: herri euskaldunenek euskal hiztunak galdu dituzte.


Euskal soziolinguistika Jardunaldia atzeratu egin da apirilaren 25era

Hendaian ziren egitekoa 15. edizioa, martxoaren 23an. Egun osoko egitaraua antolatu dute zenbait hitzaldi, mahai-inguru, aurkezpen eta tailerrez osatuta. Ipar Euskal Herrian Frantziako gobernuaren erretreten erreformaren aurka deitutako greba orokorrak ekarri du erabakia.


Iñaki Iurrebaso
“Hiztunek ez diote bizkar ematen euskarari”

Errealitatea eraldatzeko, gauzak ahalik eta zehatzen ezagutu behar direla sinetsita dago Iñaki Iurrebaso Biteri (Legazpi, 1967). Soziologoa ikasketaz, ofizio horretan aritu izan da beti, hasi Donostiako Udalean, Aztikerren ondoren, eta bere kabuz gero. Azken zortzi urteak... [+]


2023-03-20 | Leire Artola Arin
EAEko Inkesta Soziolinguistikoa
Euskaldunen %27 moldatzen da euskaraz hobeto, erdaraz baino

Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako VII. Inkesta Soziolinguistikoa aurkeztu du. Duela 30 urte baino 261.000 euskaldun gehiago daude, baina jaitsi egin da euskaraz erdaraz baino errazago egiten dutenen kopurua, %34,6tik %27,4ra. Gazteen artean nabarmen egin du gora... [+]


2022-11-09 | Sustatu
Zapla!: podkast soziolinguistikoa Euskaraldiaren harira

Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskaraldiak sortu dute EITB podkast atariarentzat Zapla! podkast berria. Hizkuntza ohiturak aldatu eta Euskarazko praktika linguistikoak indartzeko tresna da. Belarriprest eta Ahobizi guztientzat lagungarri izan nahi du produktu berriak,... [+]


2022-07-13 | Unai Brea
Aitor Bedialauneta Arrate. Euskal Gorrak elkartearen presidentea
“Gorrak gutxiengo soziolinguistikoa garela uste dugu”

Zeinu hizkuntzaren interpretearen ezinbesteko laguntzaz egin diogu elkarrizketa Aitor Bedialauneta Arrateri (Ondarroa, 1991), Euskal Gorrak EAEko gorren elkarteen federazioaren presidenteari. “Interpretearen mendekotasunik dudan? Une honetantxe, biok daukagu”,... [+]


Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sariketaren XV. edizioa abian da
Soziolinguistika Klusterrak eta UPV/EHUk antolatzen dute eta irailaren 16ra arte dago lanak aurkezteko aukera.

2022-05-25 | Leire Artola Arin
Euskararen kale erabilera egonkortasunetik ateratzeko beharra azaleratu du azken neurketak

Soziolinguistika Klusterrak asteazkenean argitaratu du 2021eko ikerketaren txostena. Neurtu dute euskararen kaleko erabilera egonkor dagoela, eta azken neurketan bezala zortzitik batek hitz egiten duela (%12,6). Eremu euskaldunenetan jaitsi egin da. Proposatu dute hazkundea... [+]


2022-03-16 | Leire Artola Arin
Arnasguneetako euskararen erabileraren bilakaera negatiboa erakutsi du UEMAren ikerketak

Kaleko 71.000 elkarrizketa eta 227.900 solaskide behatu dituzte UEMAko herrietan, eta 2017koa baino ikerketa are sendoagoa burutu dute. Erabilera orokorra ez da ia aldatu: bostetik hiru aritzen dira euskaraz. Adina eta generoaren arabera badira desberdintasun batzuk.


Eguneraketa berriak daude