Bi urteko biziraupena ematen diote Lopezen gobernuari

Kazetarien galdera: “¿Eta etorkizun horretan, ‘normala’ ote da PSE eta ezker abertzalearen arteko gobernuak izatea?” Eta Patxi Lopezen erantzuna: “Ez dut oso gertu ikusten etorkizun hori. Baina batzuk beldur dira hipotesi hori egunen batean egiazkoa izatea”. 2005eko azarokoa da Vocentoko egunkariak egindako elkarrizketa eta su-eten zurrumurruak eten bakoak ziren. Batasunaren eta PSEren ezti garaiaz hitz egiten zuten orduan jeltzaleek. PPren esanetan, Zapaterok eta ETAk elkarren beharra zuten. Lau urte geroago PPko Arantza Quirogak hartu du Eusko Legebiltzarreko lehendakaritza, PSEren eta PPren gobernu akordioari esker.

PSE-EEk bakarrik osatuko du Gobernua eta, aipatu akordioaren ondorioz, PPk ez du zentsura moziorik aurkeztuko, baldin eta akordioa betetzen bada. Baina, jakina, hitzarmenak betetzeko zein apurtzeko daude, idatzitakoaz egiten den interpretazioaren arabera. Demokrazia, askatasuna, bakea, biolentzia, abertzaletasuna, hizkuntz politika, EITB eta beste zenbait konturi buruz egiten diren irakurketak bolo-bolo utzi du hau “Mayor Oreja-Redondo Terreros” garaiaren bertsio biguna dela.
Baina ez, PSEko buruzagiak hasi dira lau haizetara zabaltzen ezetz, ez dela horrela izango eta orain sozialisten txanda dela. Quirogaren hautaketa eta dokumentuaren agerpenarekin, PPri bukatu zaizkiola kaperatik atera ditzakeen untxiak. Jesus Egigurenek eta Jose Antonio Pastorrek gisakoak haizatu dituzte hurrenez hurren El Pais eta Gara-ko elkarrizketetan.

Patxi Lopezi hauteskunde emaitzek oparia jarri diote eskuetan, eta agian bazkidez aldatu behar izan du. Askok pentsatzen dute jeltzaleei begira zegoela, baina berak irabaziz gero. Bestela izan da eta hanka bat Ajuria Enean du jada. Lehenengo helburua bete da, baina iragarpenak ez dira onak: gehienek ez diote bi urteko bizitza ematen 25 parlamentariz sostengatutako gobernu berriari. Egigurenek ere, beste arrazoi batzuk tartean, 2011ko mugarria jarri du aipatu elkarrizketan: “Ezker abertzalea bide amaieran da”... “eta erabaki bat hartu beharko du bi urte baino lehen, udal hauteskundeak baino lehen”. Aldi berean, bi urteren epean bakea euskal gizartera iritsiko dela dio. Egiguren prozesuaren gizona da PSOEn eta bere berbak adi jarraitu behar dira, baina oraingoak beste ezer baino gehiago bere gobernuari haizea emateko berbak dirudite.

Maiatzaren 21eko greba deialdia ere giroa beroagotzera etorri da. Eta asko dira “ordua zen” esan duten herritarrak. Gobernu berriaren kontrakoa ei da. Frantzian ez da gobernu aldaketarik izan, baina dagoeneko erabili dute greba orokorra. Bidasoaren ipar-hegoko bi konstituzioetan legezko jokabide gisa ageri da eta langileen eskubide eta interesak defendatzeko ohiko tresnatzat jotzen da mundu zabalean. Jakina ez duela ezer konponduko, baina larriagoa da orain arte mendebaldeko gobernuek jarritako milioika milioi euroek ezer konpondu ez izana. Grebak ez dira ezer konpontzeko, protesta eta presiorako tresna baizik. Funtsean, bakoitza bere lekuan jartzeko balioko du, eta bere onurarik nagusiena zera izango da, kapitalismoaren krisi honen oinarrizko interpretazio bateratua egiten dutenak bat egiten hasten direla erantzunetan ere. Hego Euskal Herria esparru gisa hartuz gainera, ELA eta LAB buru, gehiengo sindikala berriz ere norabide egokian dela erakutsiz.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude