Antonio Zabala gogoan

Txillardegi
Dani Blanco
Antonio Zabala euskaltzale jakintsua aurtengo urtarrilaren 2an hil da Xabierren. Tolosan jaio zen 1928ko urtarrilaren 23an. Eta hortaz, hiru aste faltatu zaizkio 81 urte betetzeko.
 
1954an, 26 urte zuelarik, hasitako lan miresgarria nekagaitz eraman du aurrera mende erdi luzaz eta hil arte. Zabala Jesuita zen. Uzta ez da makala izan: 300 liburutako ondare aparta. Hego Euskal Herrian oraindik frankismoan bertan geundelarik, geure hizkuntza nola edo hala bultzatzeko beharra sentitu genuen euskaltzaleok –Zabalak barne–.
 
1956ko irailaren 14, 15 eta 16an barrena Arantzazun elkartzea erabaki zen. Batzar Nagusi hura garrantzitsua izan zen, eta besteak bestek, hantxe azaldu zuen Zabalak bere asmoaren berri. (Ikusi 1956ko Euskera aldizkaria, jadanik Euskaltzaindiaren agerkaria).
 
Bitoriano Gandiagak bere hitzaldia eman ondoren, Antonio Zabalari tokatu zitzaion txanda, eta honek, Xabierren prestaturiko txostena irakurri zuen: Bertso berri billa Euskalerria zear. “Nosotros pensamos en castellano” bota zuen, “y hacemos inconscientemente un calco de los giros castellanos. Ellos (Los bertsolaris) conservan la integridad de su pensar, y expresan sus ideas con modulaciones genuinas. Algo así como si nosotros cerráramos la puerta a los erderismos de idea, y ellos al revés. Pero más peligro trae el erderismo de idea que el de palabra, porque éste hiere al cuerpo, pero aquél al alma” (Ikusi hitzaldia: Euskera 1956 alean, 78 o.) Bidenabar, Zabalaren txostenaren ondoren, nire Karta idigia irakurri zen. Ferrol “del Caudillo” hirian prestatua –han soldaduzka egiten nuen bitartean–, euskarari bultzada emateko proposamen batzuk egin nituen, Euskaltzaindiarentzako betebehar batzuk zehaztuz. Gaur egun, giro hura sumatzen zail gertatzen da, gazteei batez ere.
 
Oso adierazgarria izan daiteke Aita Zabalak bere txostena, Bertso berri billa Euskalerria zear erdaraz (espainieraz zehazkiago) aurkeztu zuela ikustea. Baina jokabide honetan ez zen bakarra izan. Aita Mokoroa famatuak Genio y Lengua liburuaren egileak, erdaraz prestatu zuen berea, eta Paristik bidali. Garai hartan, euskaltzalerik famatuenek ere erdaraz idazten zituzten beren lanak: bai euskararen aldekoak, bai euskarari buruzko ikerketak ere.
 
Azkue zen salbuespena (opera bat, nobela bat eta abar euskaraz idatzia); baina beronek ere espainieraz aurkeztu zuen bere Morfología Vasca bikaina. Koldo Mitxelenak, oro har, erdaraz idatzi zuen bere obra. Gauza bera Arturo Campion nafarrak. Eta askoz beranduago, Federiko Krutwig-ek espainieraz idatzi zuen gehiena.
 
Euskara ez zen mintzabidea, ikergaia baizik. Eta 1956ko Batzarrean garbi sumatzen da: lan tresna erdara zen. Aita Jokin Zaitegi-ri aitortu behar zaio arlo honetan merezimendu handia. Guatemalatik argitaratu zuen Euzko Gogoa aldizkaria euskara hutsez. Urrats honetan Andima Ibinagabeitia izan zuen laguntzaile gartsu. Baita Nikolas Ormaetxea Orixe ere. Saioak 1950-1954 epean iraun zuen. Gero Mitxelena aldatu zen, aldizkariaren forma aldatuz (1954-1959). Eta hor trabak ziren idazle gazteak. Bateratsu (1954) Egan aldizkaria sortu zen Donostian, Mitxelenaren inguruan, eta Angel Irigarai osagilea eta Antonio Arrue karlista buruzagiaren laguntzaz.
 
Baina bihur gaitezen geure harira. Zabalak ondare gaitza utzi digu: Auspoa bilduma, 300 liburuki. Bertso berri mordo gaitza, batetik, baina baita bestela nekez eskuratuko genuen liburu sorta bat ere, Ipar eta Hegoan. Zerrenda luzea eta oparoa da.
 
Zabalaren altxorrak egoera aldatu du. Bagenuen hirukote aparta: Mitxelena euskararen arloa zientzia mailan jartzeagatik; Azkue bera, Euskaltzaindiaren sortzailea; eta Jose Maria Jimeno Jurio, euskararen azterketa diakronikoaren txapelduna. Orain Antonio Zabala, euskal komunitatearen lekuko.
 
Agur eta ohore, aberkide.

Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude