Haur eta gazte literaturaz aritu dira hainbat editore Gara egunkarian:
Iñaki Aldekoa (Erein): "Gurean badago halako inertzia bat itzulpenen kontrakoa. Jatorriz euskaraz idatzitakoari balio erantsi bat batzen zaio. Nire ustez, kalitateari eta hizkuntzari, hau da, euskarari begiratu behar zaio. Kontua da gazteak non aukeratu eduki nahi duela eta hemengo idazleak ez dira nahikoa".
Olatz Osa (Elkar): "Elkar taldeko Ttarttalo argitaletxeak, esaterako, haurren produkzioa kanpoko argitaletxeekin hitzarmenak lotuz, hau da, tiradak batuz lan egiten du. Horrela ahalbidetu liteke euskaraz soilik argitaratzea ezinezkoa litzatekeen liburu mota bat euskaraz ere argitaratzea".
Pello Elzaburu (Pamiela): "Hizkuntza txikia gara eta gainera bi hizkuntza ditugu eskura. Ezin ditugu txapuzak egin, irakurleak bi hizkuntzetan duen liburu bera konparatuko baitu. Beraz, kalitatea eta prezioa parekatu behar ditugu, guri garestiago irten arren".
Mikel Valverde ilustratzaileak Aldaketa 16 aldizkarian: "Zerbait egiazkoa eta zuzena kontatu nahi dut, publikoaren adina dena delakoa izanda ere. Publikoak [umeek] nire errespetu osoa merezi du, eta publikoa seriotasunez hartzea gustatzen zait, nahiz eta umorea eta sinpatia asko erabili (...) Geroz eta marra gutxiago erabiltzen dut adierazi ahal izateko, elementu gutxiago behar ditut berdina kontatzeko. Funtsean, hobeto marrazten dut eta ez dut behar etxe handi eta itsasora begirako bistak inspirazioa lortzeko".
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.