"Zatiketa arriskua badago, eragozten saiatu behar dugu"

  • Eusko Alkartasunako lehendakariorde izendatu du alderdi horretako Batzar Nazionalak, duela gutxi, Koldo Amezketa Díaz (Iruñea, 1944). Nafarroako Parlamentuan NaBai-ren ordezkari gisa egiten duen lana zeregin garrantzitsu batekin partekatu beharko du orain: Alderdia gidatzea ekainean egingo den ezohiko kongresura arte. Ez du lan makala bi sektore nagusien artean zubiak eraikiko baditu.
Koldo Amezketa
"EAJtik bananduta aurkeztu izana deskalabruaren arrazoietako bat da balantzarik gabe. Baina uste dut momentu honetan badugula lehen ez genuen independentzia politikoa"Dani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Askorentzat, zu EAren gidaritzan jartzeko erabakia “kontsentsuko” gizona zarelako hartu da. Alderdiko bi sektoreen babesa sentitzen al duzu?


Erabateko babesarekin sentitzen naiz alderdiaren partetik, alderdia bere osotasunean hartuta, behin-behineko egoera hau nire gain hartzeko. Ni behintzat autoritate moral nahikoarekin sentitzen naiz egoera honi aurre egiteko. Beste gauza bat da gaitasuna ote dudan, hori demostratu egin beharko dut.

Baina konturatzen zara ia bi alderdiren artean toreatu beharko duzula...


Ez dut uste. Aspektu ideologiko garrantzitsuetan ez dago diferentziarik. Egia da diferentziak izan, izan direla, seguruena alderdiaren estrategiari dagokionez. Baina momentu honetan garrantzitsuena da oinarri ideologikoetan sakontzea, eta hor ez dut zalantzarik kontsentsu orokorra dagoela alderdiaren barruan.

Goazen porrotaren arrazoiak aztertzera. Sektore kritikoak, erabilitako diskurtso “subiranistagoari” egotzi dizkio emaitza horiek. Zer iruditzen?


Subiranotasuna, edo erabakitzeko eskubidea, edo autodeterminazioa, edo herri honentzako independentzia nahi izatea... Hori Eusko Alkartasunaren oinarrietan dago. Beraz, gizarteak eta botoemaileek hobeto edo okerrago uler dezakete, baina ukaezina da EAko oinarri fundatzaileetan dagoela. Esatea hori dagoela porrotaren atzean, horrelaxe, bere horretan, ez zait logikoa eta koherentea iruditzen.


Hausnarketaren bat egingo duzue...


Jakina, bistan denez hauteskundeetako porrota hainbat gauzak ekarri du. Nik hemen eta kanpoan esan izan dut: EAJtik bananduta aurkeztu izana deskalabruaren arrazoietako bat da zalantzarik gabe.


Beste batzuen artean, ezta?


Beste batzuen artean, ez bakarra. Baina uste dut momentu honetan badugula lehen ez genuen independentzia politikoa. Agian estuegi eta denbora askoan heltzen gintuen soka bat moztu dugu, eta orain etorkizuna beste modu batean ikusten laguntzen digu horrek, ikuspegi hobeagoarekin. Hanka sartzea izan da bakarrik joatea? Edo prezioa izan da? Kostu handia izan dugu, baina kostu horren zati bat ez ote da izan pausua eman arte denbora gehiegi itxaron dugulako? Hausnarketa bat da, zeren eta horretaz guztiaz hausnartu beharko da.


Oinarri fundatzaileetara “itzultzeko” beharra ikusi dute zenbaitzuk. Zu EAko fundatzaileetako bat zara, uste al duzu oinarri horiek galdu direla?


Bene-benetan uste dut ezetz. Baina norbaitek hori uste badu, has dadila esaten zein oinarrizko ezberdintasun dauden ordukoaren eta oraingoaren artean. Erretorikak gauza askotarako balio du, baina ez lan eraginkorra egiteko.


Ba al dago arriskurik Eusko Alkartasuna desagertzeko?


Erabat seguru nago ezetz. EA proiektu bat duen alderdia da, antolakuntza dauka, afiliazioa, presentzia publikoa instituzioetan... Ez dago inolako arrazoirik desagertzeko, eta gutxiago barne desadostasunengatik, horrek ez luke zentzurik izango.


Baina badago zatiketa arriskua...


Ez dakit ba ote dagoen... Baina baldin badago, hori eragozten saiatu behar dugu, zeren eta gehiago dira adostasunak desadostasunak baino. Akordio falta egon izan da hauteskundeetara aurkezteko moduan; eta agian, akordio falta horri eman izan diogun tratamendua da honaino ekarri gaituen arrazoietako bat: gehiegi hitz egin eta idatzi dugu hedabideetan, eta batzuetan ez oso jokabide garbiarekin.

Erabilitako terminoez ari garela... Alderdiko sektore nagusitik “traizioa” eta “boikota” deitu zaio sektore kritikoaren jokabideari.


Pentsatzen dut hauteskunde hauetakoa bezalako bainua hartzen denean, espirituak prest egoten direla modu horretan erreakzionatzeko, eta nolabait uler daiteke... Seguruena egon dira portaerak gertatu behar ez zirenak, baina horrek ez luke eztabaida berrien ardatz bihurtu behar. Aztertu behar dugu zer egin dugun batzuok eta besteok gaizki, konponbideak bilatzeko eta ez erortzeko berriz ere akats berdinetan.


Ekaineko ez ohiko kongresuan EAk ateak irekita utz ditzake nahi duenak alde egin dezan?


Ez dut uste ateak irekitzeaz hitz egin behar dugunik, inor ez dadila joan saiatu behar dugu. Jakina, kongresutik irten litezkeen gehiengoaren ondorioekin norbaitek ulertzen badu hau ez dela bere etxea... Baina hori beste edozein elkartetan ere gertatzen da. Aurretik onartuko ez dudana da barruko ezberdintasunen konponbide bakarra zatiketa izatea.


Orduan, zein dira hainbeste urteko korapiloa askatzeko gakoak?


Badago funtsezko gako bat: ahalik eta bat egite maila handienera iristea. Orain hiru hilabete ditugu oinarrizko bi kontuz eztabaidatzeko: Estatutuak aldatzea –aurretik datorren konpromisoa da– eta kongresura eramango dugun ponentzia politikoa. Horietan bat egite mailarik handiena lortu behar dugu eta gero kongresuak erabakiko du. Baina ondoren ez da kabitzen erabaki horren kontrako jokaerarik; desadostasunean egoten segi daiteke, baina ezin da alderdiaren barrutik horren kontra egin, hori oinarrizkoa da.


Estatutuetan aldaketarik egon liteke alderdi barruko eztabaidak hain nabarmen ez azaleratzeko?


Hedabideetan izaten diren eztabaidak eta desakordioak ez dut uste estatutu arazoa direnik, baizik eta portaera pertsonalena, eta hor neurriak hartu behar dira. Norbaitek behar ez den zerbait esaten badu hedabideetan, badago organo bat segituan ezeztatzen atera beharko lukeena. Pertsonalki uste dut hori dela bidea, baina onartu beharra daukat nire proposamenek ez dutela arrakasta gehiegi izan zentzu horretan.


Iñaki Galdos buru duen Gipuzkoako EAk “Suspertu” izeneko hausnarketa prozesua hasi du.


Nik dudan informazioa, horri dagokionean, oso laburra da, dakidan bakarra da existitzen dela. Zehazki, deialdi baten idatzia irakurri dut eta badakit bilera bat egin zutela. Niri iruditzen zait hausnarketa guztiak baliozkoak eta onak direla, ez dut inongo eragozpenik egoerak argitu eta konpontzeko interesarekin eginak badira.


Baina egon liteke beste interesik atzean?


Erabiltzen bada murrizpenak egiteko beste kontu bat litzateke, baina ez dut uste kasua denik. Jarrera irekiaz, iritzi aniztasunez eta analisi zabalak eginez egiten bada oso ondo iruditzen zait. Parte hartzeak beti dira onak.

Kongresua baino lehen Europako hauteskundeak datoz. Beste formularik aztertu al duzue “Herrien Europa” koalizioaz gain?


Gu EAL-eko (Europako Aliantza Librea) kide gara. Duela bost urte bertako kideez osatutako koalizio batean aurkeztu ginen eta gure asmoa, interesa eta nahia modu berean egitea da oraingoan ere.


ERC-k koalizio horretan joatea proposatu dio Aralarri.


Oso ondo iruditzen zaigu. Batzea den guztia zuzena da guretzat.


EAEko Gobernuan aldaketa datorrela dirudi. Egingo al zenuke pronostikorik PSE-EEren jardunaz?


Ez nintzateke ausartuko... Badirudi PSE eta PP bat datozela Patxi Lopez babesteko. Nik uste dut arazoa hurrengo egunean etorriko dela, zeren eta zaila da pentsatzea bi alderdi horiek bat etorriko direnik biek onartutako ildoetan gobernatzeko.

Transbertsala izango dela dio Patxi Lopezek...


Patxi Lopezek hori dio, baina sekula ez diot horrelakorik entzun PPri. Hemendik ikusita [Nafarroatik] EAEn pasako dena antzekoa izango da: Estatuko alderdien elkartzea abertzaletasuna jokoz kanpo uzteko.


Eta zein izango da EAren jarrera zentzu horretan?


EAk inondik ere ez du babestuko Lopezen hautagaitza. Eta Ibarretxe aurkezten bada, lehenik jakin beharko da zein den bere proposamena. Zer egiteko aurkeztuko da? Hauteskundeen aurretik egin genuen galdera berdina da: Batera joan behar dugu, zioten, baina zer egiteko?
Koldo Amezketa
Subiranotasunak “numerikoki azaldu beharko du”

Egin berri duzuen Batzar Nazionalean Unai Ziarretak esan zuen “ardatz subiranista”ren bidetik jarraitu behar zela. Bestalde, Arnaldo Otegik proposamena egin zien sektore subiranistei. Zer balorazio egiten du EAk?


Lehenengo balorazioa da erroetara begiratzea. Hasieratik gure ibilbidea lau zutabetan oinarritu da: autodeterminazioa, sozialdemokrazia, bide demokratikoak erabiltzea –indarkeria espresuki gaitzetsiz– eta instituzioetan parte hartzea. Orain zutabe horietara jendea hurbiltzen ari da, agian duela urte batzuk gauzak hain argi ez zituen jendea... Guri ederki iruditzen zaigu printzipio horien inguruan nukleo sozial bat sortzea.

Beraz, Otegik esandakoaz...


Zer da Otegik esan duena? Pentsaera molde horretara indarrak biltzen joan behar dugula? 22 urte daramatzagu hori esaten! Beti esan dugu hemen ez dela inor sobran, baina gure printzipio horiek ere ez daude sobran, eta horietako oinarriren batekin desadostasunik badago, lehenik konpondu egin beharko da. Seguruena, diferentzia horiek sortzen dituzten kausak ezabatu beharko dira, baina ez irizpideak.


Badago, orduan, epe ertainera “ardatz subiranista” artikulatzeko aukerarik?


Nik ez diot izenik jarri nahi... ardatz subiranista? Ez dago izen bati lotu beharrik. Gizartearen sentimendua handitzen ari da ideia horien inguruan eta numerikoki lehenago edo beranduago horrek agertu beharko du. Hor sartzen garen alderdi politikook pausoak emateko obligazioa dugu. Ezin dena ulertu da lau, bost edo sei sigla egotea berdina pentsatzen dutenak eta bakoitza bere aldetik ibiltzea.

Azkenak
2025-03-04 | ARGIA
Langile bat hil da Elorrion, makina batek harrapatuta

Betsaide enpresan gertatu da, 08:00ak aldera. Urtea hasi denetik gutxienez bederatzi behargin hil dira.


2025-03-04 | ARGIA
Euskaraz egiteko eskatzeagatik Tolosan EHEko kide bati eraso egin diotela salatu dute

Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.


2025-03-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Bagram, guraria eta arrandia nahikoa ez direnean

Trump/Vance eta Zelenskyren arteko sesio gogoangarriak, Europan behintzat, erabat isilarazi badu ere, bada beste mundu-parte batean bederen dezenteko harrabotsa harrotu duen burutazioa. Afganistango Bagrameko aire-basea berreskuratu nahiko luke Trumpek, bere lehen... [+]


Ukrainarentzako laguntza militarra geldiarazi du Trumpek, Zelenskik bakea “xede” duela erakutsi arte

Etxe Zurian edukitako liskarraren ostean, eskainitako laguntza "konponbide batera bideratuta" dagoela ziurtatu nahi du Trumpek. Zelenskiren arabera, Kievek bizirauteko aukera gutxi izango lituzke AEBen laguntza militarrik gabe.


Danimarkak ez dizkie gurasotasun froga psikologiko gehiago egingo groenlandiar jatorriko gurasoei

Groenlandiar jatorriko 411 haur daude tutoretzapean Danimarkan, Gizarte Gaietako, Etxebizitzako eta Adineko Pertsonen Ministerioaren txosten baten arabera. Aitatasun eta amatasun froga psikologikoetan puntuazio baxuak lortzeko arriskua dute guraso groenlandiarrek, frogak ez... [+]


2025-03-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako metroaren lanetako gainkostua argitzeko eskatuko du EH Bilduk

Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.


Down sindromea eragiten duen kromosoma gehigarria ezabatzea lortu dute laborategiko zeluletan

Down sindromea eragiten duen 21. kromosomaren kopia gehigarria ezabatzea lortu dute ikertzaile japoniar batzuek laborategiko giza zeluletan. Erabilera klinikotik urrun dagoen arren, sindrome hori tratatzeko aukera berri bat ireki du esperimentu honek. PNAS Nexus aldizkarian eman... [+]


2025-03-04 | Gedar
Bilbon eta Iruñean, hiru ikastetxetara sartu da Polizia

Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.


5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


8 urteko ume bati biluzik argazkiak egiteagatik ikertzen ari dira gizon bat Ortuellan

Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istilu handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Eguneraketa berriak daude