Mendeen eta jendeen pasabidea

  • Hilabete bat da Mixel Thikoiperekin izandako solasaldia argitaratu genuela Argian. Oraingoan berriz, haren lumari eskaini diogu tartea. Hotz bero liburuan bezala, Thikoipek Amikuze bailarako oihartzunak ekarri dizkigu Garruze herriari buruzko lerro hauetan. Urtean behineko azokari esker eztanda egiten duen herri lasaia da Garruze, Ipar Euskal Herrian “barnealdea” esaten zaion horren bihotzean kokatua.
Garruze
Gaizka Iroz
Garruze ene sorlekuko auzo-herria da, eta lekukoa banintz bezala mintzatzen zait. Bide bakoitzak, etxe bakoitzak, harri bakoitzak, denek deitzen naute, eta hango bihotzaren taupadak sentitzen ditut. Gaineko aldean eliza eta plaza, beherean etxe multzo bat karrika zuzen eta hertsi baten luzaeran biribilduak, Amikuzeko herri polit bat muino tontor baten gainean datza, sai area bat bailitzan, eta bi mila urteren bizitza konta lezaketen harrien baitan dago bere historia. Baita ere geroa, memoria labur bada ere, mende eta mendeen eraginak ez dira ezkutatzen, geroa ere hor dagoela erakusten baizik. Garruzeko 290 biztanlek duten kemena atzo hala, egun hola, gero ikusiko nola atsotitzean oinarritzen da, jakina.

Ipar Euskal Herrian gaude, Baxenabarreko Amikuze eskualdean, Donapaleutik bi kilometrotan, hau baita kantonamenduko hiriburua. Hegoalderantz, Iruñetik 120 bat kilometrok bereizten gaituzte, Iparralderantz aldiz 55 ditugu Baionara heltzeko, Bidaxunen gaindi. Bien arteko euskal herria da Garruze, barnealdea deitzen dutena, bere euskalki bereziarekin, Xiberoa, Lapurdi eta Oztibarreren auzoan kokatua. Eta Okzitania ere hurbil, Biarnoko lehen herrietara heltzeko hamar kilometrorik ez da egiteko ekialderantz. Turruna deitzen duten muino gainetik hemezortzi ezkila-dorre ikus daitezke, azpian antzinako jauregi baten harresiak direlarik, kasik ahantziak bezala, abandonatuak.

Orotara 300 bat hektarea lur eremu ditu Garruzek, eta laborari etxe bat baizik ez dago oraindik laborantza duena bizibide bakarra, nahiz eta hamar bat etxalde dauden herrian kokatuak, baina hauetako biztanleek lan egiten dute herritik kanpo, beren eremuak tipiegi direlako hartarik bizitzeko. Gisa horretan, herri honetako bizitasuna beste nonbaitetik dator. Zurgintza, iturgintza, mekanika tailer bat, ostatu bat, eta besteak langile auzoko hiri herrietan, horra nola herri honetako arima bizirik dagoen betidanik, eta agian betirako.

Milaka jende biltzen duen azoka

Urtean behin, uztailaren 31n eta agorrilaren 1ean, feria arrakastatsu batek pizten ditu karrika guziak: hamar milaz goitiko jendetza biltzen da, zaldi eta behi salketek erakarria, nahiz ikusliar bilakatuak diren heldu diren gehienak. Salmahaiak gero eta ugariagoak dira, aspaldiko haritz zaharren pean itzal gozo batek babesten dituenak. Erdi Aroko paperetan aurkitzen da ordena, merkatua astero eginen zela, baita ere feria berezi bat, Britxi sainduari dedikatua. Geroztik, urteak joan, urteak jin, XX. mendea artino iraun du, Donapaleuko hiriaren jeloskeriagatik merkatua galtzen zutela behin hamabostetik eginez, gero alderat. Gaur egun, bakarrik feria dute atxikitzen.

Plazaren berezitasuna, Jainkoak bakarrik baitaki noiz landatuak diren haritz zaharretatik dator, nahiz eta ekaitz eta aroaren kasketaldien eraginak jasanik orain haietarik gutxi baizik ez den oraino zutik geratzen. Udako bero handienetan goxo da haien azpian ameslari bilakatzea, oroituz zenbat belaunaldik beren urratsak handik pasatu dituzten. Handik hurbil, agertzen zaigu lehengo azoka estalia, XVIII. mendean eraikia, oraingoz berritua: iragana eta oraina lotzen dituen sinbolo eta lekukoa. Azoka horren historia luzea da, baina garruztarrek jakin izan dute bizi berri baten ematen eraikuntza famatu honi: duela bi urte kultura eta herriko bizitzari berpizte baten asmatzeko, antolakuntzak egin dituzte azoka arraberrituz, lan gotorrak planteatuz, bai barnealdearen antolatzeko, bai kanpoko itxuraren berritzeko eta laster irekitzekotan dute “kafe-antzoki eta harreman landatar” proiektua. Hor kausituko dira elkarteentzat beharrezkoak diren leku eta egiturak: gela, zerbitzu komunak, ostatu bat batzoki moldean, biltzar eta jan leku, antzoki eta kantaldien antolatzeko behar diren egitura eta guneak. Hau ez bada Garruze geroari arras emana den seinale bat.

Hamaika inbasoreren pausaleku

Garruze aspaldidanik ezagutua da, Carasa izenez aurkitzen da Julio Zesarren inbasioen kontaketetan eta pentsatzekoa da erromatarren gudaroste geldiunea zela Bordele eta Astorgako bide famatuan, Pirinioak zeharkatzeko erabiltzen zutena. Harrobi ezproi luze baten gainean eraikia izan da herri hau, Mehaine, Behauze eta Lukuzeko herri auzoen segidan. Garruze izena ere hortik dator, “gain-harri-luze” hitz erroez osatua liteke haren izena, eta Euskal Herrian ohi den bezala, hitzak korapilatuz eta bilduz “Garruze” bilakatu da denborarekin.

Historian zehar anitz gertakizunek osatu dute herri honen bizia: iparraldetik hegoranzko bide nagusia zenez, erromatarrez bestalde inbasio ugari jasan ditu mendez mende, arabiarrak, frankoak, barbaroak, sekula ahaztu gabe bere izaera eta bere nortasuna. Gero berantago, Erdi Aroan erlijio gerrak jasan ditu, bereizkuntza izugarriak eraginez herriko biztanleen artean, eliza ere erre baitzuten garai hartan. XVII. eta XVIII. mendeetan Garruze gailurrean zegoen, notable, uxer, zirujau, tratulari eta eliza-arduradunez hornitua baitzen. Hor ditugu frogatzat hainbat etxe harri pikatuzko itxuraz apailatuak, karrikaren bi aldetik desafioka elkarri so oraino xutik dirauenak. 1790. urtean, Frantziako Iraultzaren ondotik, Garruze kantonamenduko hiriburu izendatua izan zen. Berantago Napoleonen denboran espainolak izan zituzten partida, eta muino gotor horren alboan gudu bat baino gehiago sailkatuak izan dira, bereziki Harizpe marexalaren chasseurs basques gudarostearekin gertatu direnak.

Garruze Konpostelarako bidean da, Frantzia iparraldetik zetorren bidegurutzean, Oztibarrera zuzenki doana eta orain ere egiten da bide hori, bi muinoren artetik erreka gune zahar baten lekutik pasatzen den ibilbidea hartuz geroz. Hortik iragaitean, ikus daiteke, gure eskualdeetan arraro den gauza, XIX. mendeko “termalismo” edo bainu-etxe baten arrastoak, ur sufredunak baliatu beharrean birika, larru eta zainetako ezbeharrak sendatzen zituena. Egia erran, denbora haietan anitz bizitasun erakusten zuen herriak, hamar bat ostatu, negozio, merkatu eta zenbat holako egitateri esker biztanleria anitzez ugariagoa baitzen, baserritako herri guzietan bezala, baina modernitate eta progresoari “esker” behera egin du ondoko urteetan zehar.

Behera bai, baina ez etsitu, garruztarrek erakusten dute XXI. mende hastapen honetan, oraino azkar jo nahi dutela, eta elkarte bat sortu dute, “Lehengo Garruze” deitua. Horri esker berpizte bat abiatu herriko etxea berrituz, karrika zaharrak entretenituz eta sailkatuz, etxe zaharren historiari buruzko ikerketa eta antolaketa lanak lagunduz, feriaren antolakuntzaz arduratuz, besta komitea bultzatuz, adin ederreko elkarteak planteatuz, gazteei buruzko animazio ekitaldiak apailatuz, eta abar, eta abar...

Norat joan jakiteko, nondik jin jakin behar, horra beren azken hitza: Garruzen zertarik eta nondik zetorren badakite, eta segur nora joateko xede hori hor daukatela, bihotzean, hola baizik ez baita garruztar izaten ahal, diotenez!

Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Eguneraketa berriak daude