Hona euskal ‘best-seller’ bat

  • Arantxa Iturbe ::Hona euskal best-seller bat

    Elkar

    orrialdeak ::143

    prezioa ::13.65€

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Kike Amonarrizek eta Joxerra Garziak jarri didate puntua, beraiek batere jakin gabe, liburu honetaz hitz egiteko. Euskarazko best-seller-en premia azpimarratu zuen Amonarrizek, HUHEZIk antolatu duen Euskal Kulturgintzaren Transmisioa titulazioko eskolan. Garziak berriz, joan den asteko Argian, beste nonbait jarri zuen letra larria: kalitatezko produktuetan, liburu jasoetan.

Nola ez dudan busti nahi zikulu-saltsa horretan, beste plan bat proposatuko dizuet: hartu euskaraz ondo saldu den liburu bat –Arantxa Iturberen Ezer baino lehenek badarama denbora “18. edizioa” dioen gerruntze gorriarekin–, eta nazioartean gehien saltzen den liburu ereduarekin erkatuko dugu.

Hamazazpi ipuin bildu zituen Iturbek 1992ko liburu honetan; eta ipuin horiek laburrak dira, hiruzpalau orrialdetakoak, bi salbuetsita. Uste dut hori esanda badaukagula nahikoa material literaturaren soziologia gure artean zein diferentea den ikusteko. Esan nahi dut: ipuin liburu bat best-seller? Ez duzu maiz ikusiko horrelakorik hemendik kanpo. The New York Timesen salduenen zerrendan, lerro hauek idazterakoan, bost nobela daude gailurrean; ohikoena da hori.

Baina segi dezagun Ezer baino lehenekin. Ipuinak zer dira, thriller modukoak? Ezinezko amodioak agertzen al dira? Erdi Aroan girotuta al daude? Ez, ez eta ez. Zabalegi jotzea den arren, giza-harremanak dira ipuin guztien ardatza, gaur egungo bizimodua islatzen dute, eta amodiozko istorioak, azaltzen direnean, ironiaren –eta sarri umore beltzaren– filtrotik pasata daude. Ez Grisham, ez Follett, ez Rowling, ez antzerako ezer. Puntu bakarrean egingo lukete bat Iturberen liburu honek, eta aipatu egileenek: formaren araztasunean. Oso erraz irakurtzeko liburua baita Ezer baino lehen, konplikazio narratiborik gabea, hizkera bizi eta freskoa darabilena, eta edozein irakurleri gomendatzeko modukoa.

Baina “edozeinek irakurtzeko moduko” izate horrek ematen al dio best-seller izaera liburu bati? Nik uste dut ezetz. Nik uste dut best-seller diogunean, gehiago hitz egiten dugula liburu-formula batez, ezinbestean irakurterraza, baina baita gehiago ere; hitz egiten dugula formula horrek arrakasta duen inguru kulturalaz; hitz egiten dugula, azken finean, produktua bere merkatuan txertatzeko optimizazio bideez –literaturatik urrun dagoen eztabaida, bestalde–. Ezer baino lehenek asmatu zuen bide horretan, eta eredu interesgarria izan daiteke konturatzeko, nazioartekoaren molde diferentekoa izan beharko duela etortzekoa den euskal best-seller handiak.

Azkenak
2025-03-04 | ARGIA
Langile bat hil da Elorrion, makina batek harrapatuta

Betsaide enpresan gertatu da, 08:00ak aldera. Urtea hasi denetik gutxienez bederatzi behargin hil dira.


2025-03-04 | ARGIA
Euskaraz egiteko eskatzeagatik Tolosan EHEko kide bati eraso egin diotela salatu dute

Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.


2025-03-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Bagram, guraria eta arrandia nahikoa ez direnean

Trump/Vance eta Zelenskyren arteko sesio gogoangarriak, Europan behintzat, erabat isilarazi badu ere, bada beste mundu-parte batean bederen dezenteko harrabotsa harrotu duen burutazioa. Afganistango Bagrameko aire-basea berreskuratu nahiko luke Trumpek, bere lehen... [+]


Ukrainarentzako laguntza militarra geldiarazi du Trumpek, Zelenskik bakea “xede” duela erakutsi arte

Etxe Zurian edukitako liskarraren ostean, eskainitako laguntza "konponbide batera bideratuta" dagoela ziurtatu nahi du Trumpek. Zelenskiren arabera, Kievek bizirauteko aukera gutxi izango lituzke AEBen laguntza militarrik gabe.


Danimarkak ez dizkie gurasotasun froga psikologiko gehiago egingo groenlandiar jatorriko gurasoei

Groenlandiar jatorriko 411 haur daude tutoretzapean Danimarkan, Gizarte Gaietako, Etxebizitzako eta Adineko Pertsonen Ministerioaren txosten baten arabera. Aitatasun eta amatasun froga psikologikoetan puntuazio baxuak lortzeko arriskua dute guraso groenlandiarrek, frogak ez... [+]


2025-03-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako metroaren lanetako gainkostua argitzeko eskatuko du EH Bilduk

Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.


Down sindromea eragiten duen kromosoma gehigarria ezabatzea lortu dute laborategiko zeluletan

Down sindromea eragiten duen 21. kromosomaren kopia gehigarria ezabatzea lortu dute ikertzaile japoniar batzuek laborategiko giza zeluletan. Erabilera klinikotik urrun dagoen arren, sindrome hori tratatzeko aukera berri bat ireki du esperimentu honek. PNAS Nexus aldizkarian eman... [+]


2025-03-04 | Gedar
Bilbon eta Iruñean, hiru ikastetxetara sartu da Polizia

Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.


5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


8 urteko ume bati biluzik argazkiak egiteagatik ikertzen ari dira gizon bat Ortuellan

Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istilu handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Eguneraketa berriak daude