"Biolentziaren atzean dagoen ideologia deslegitimatu"

Gara-Berria
Gara-Berria
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ezetz, ez dela hemen iraultza demokratikorik egon, espainiar konstituzionalismoak hedabideetan behin eta berriz agertzen duen bezala; dagoen gobernu aldaketa ez dela oinarritzen gizarte aldaketa eta errealitate berri baten guraritik, errealitatea desitsuratzeko egindako amarrukeria politikotik baizik (eta zeharka bada ere, abertzaletasunak akordioetara iristeko duen ezintasunetik ere bai). PSE-EEk eta PPk botuen %43 dute, abertzale bozkatu zutenek botuen %57 (baliogabetuak barne). Ez ditut irakurleak jadanik ezagutzen dituen argudioak errepikatuko, baina berriz ere argi uztea komeni da. Gera dadila argi idatzia, etorkizunean historiaren interpretazioak bestelako ikuspegi zirrikituak ere izan ditzan. Iñaki Egaña historialariak berriki idatzitako artikulu batean dioen moduan, “dagoeneko begi bistakoa ezkutatzen bada, zer gertatuko da bi hamarkada geroago historialaria legealdi honen hastapena interpretatzen hasten denean?”.

Biolentziaren atzean dagoen ideologia” deslegitimatuko dela dio PSE-EEko lehendakari Jesus Egigurenek, gobernu berriaren berrikuntza nagusi gisa. Eta ez zait bururatzen zein ideologiari egiten dion erreferentzia, ideologia abertzaleari ez bada. ETAren totalitarismoaz ere asko hitz egiten da, eta hori ote den ere pentsatu dut, baina hori ez da berez ideologia bat eta baztertu dut. “Biolentziaren atzean” dagoena borrokatu, “biolentziaren munduari” aurre egiteko. Alderdien Legeak ekarritako ezker abertzalearen zukutzearen areagotzeaz ari dela pentsa liteke, baina oraingoan legez kanpoko ezker abertzaleaz gain, beste erakunde batzuk ere ukitzeko, EITB bera esate baterako. Adibidez, tertulietatik Batasunaren munduko iritziak ezabatzen badira, pertsona eta ikuspegi politiko hori kolpatzeaz gain, medioa bera kolpatzen baita.

Iruñeko liburutegietan Gara eta Berria ez hartzeko Yolanda Barcinak emandako agindua ere, finean, deslegitimazioaren upel horretatik hartutako erabakia da. Ekonomia krisiaren argudioa ezin da baldarragoa izan: ez dago sosik, beraz, Nafarroako eta Estatuko komunikabide garrantzitsuenak bakarrik hartuko dira. Krisiak aurrera jarraituko duela ezagun da eta honen aurrean protekzionismoak indartzeko joera duela ere bai. Ez litzateke harritzekoa, beraz, laster Nafarroako liburuak bakarrik erosiko direla iragartzea.

Zorionez, liburutegietako arduradunek protesta egin dute, erabakia liburuen munduak babestu behar duen pluralismoaren aurkako neurritzat joz. Sarko-k 600 milioi euro bideratuko ditu Frantzian krisian dagoen prentsa mundua laguntzeko. Besteak beste, 18 urte egiten duten gazteei urtebetez Frantziako edozein egunkariren harpidetza ordainduko die bere Gobernuak. Nafarroako euskarazko komunikabideentzat 9.000 euroko –ez da zerorik falta– dirulaguntza dago bideratua Nafarroako Gobernutik. Korrika ospatzeko antolatu nahi zen festa ere debekatu egin zuen iragan larunbatean Iruñeko Udalak. Nagusitasun erabatekoak (UPN-PSN) ematen duen baldarkeria osoz. Hauek argi dute biolentziaren atzean dagoen ideologia zein den. EAEn ikusi behar orain.

Azkenak
2025-03-04 | ARGIA
Langile bat hil da Elorrion, makina batek harrapatuta

Betsaide enpresan gertatu da, 08:00ak aldera. Urtea hasi denetik gutxienez bederatzi behargin hil dira.


2025-03-04 | ARGIA
Euskaraz egiteko eskatzeagatik Tolosan EHEko kide bati eraso egin diotela salatu dute

Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.


2025-03-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Bagram, guraria eta arrandia nahikoa ez direnean

Trump/Vance eta Zelenskyren arteko sesio gogoangarriak, Europan behintzat, erabat isilarazi badu ere, bada beste mundu-parte batean bederen dezenteko harrabotsa harrotu duen burutazioa. Afganistango Bagrameko aire-basea berreskuratu nahiko luke Trumpek, bere lehen... [+]


Ukrainarentzako laguntza militarra geldiarazi du Trumpek, Zelenskik bakea “xede” duela erakutsi arte

Etxe Zurian edukitako liskarraren ostean, eskainitako laguntza "konponbide batera bideratuta" dagoela ziurtatu nahi du Trumpek. Zelenskiren arabera, Kievek bizirauteko aukera gutxi izango lituzke AEBen laguntza militarrik gabe.


Danimarkak ez dizkie gurasotasun froga psikologiko gehiago egingo groenlandiar jatorriko gurasoei

Groenlandiar jatorriko 411 haur daude tutoretzapean Danimarkan, Gizarte Gaietako, Etxebizitzako eta Adineko Pertsonen Ministerioaren txosten baten arabera. Aitatasun eta amatasun froga psikologikoetan puntuazio baxuak lortzeko arriskua dute guraso groenlandiarrek, frogak ez... [+]


2025-03-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako metroaren lanetako gainkostua argitzeko eskatuko du EH Bilduk

Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.


Down sindromea eragiten duen kromosoma gehigarria ezabatzea lortu dute laborategiko zeluletan

Down sindromea eragiten duen 21. kromosomaren kopia gehigarria ezabatzea lortu dute ikertzaile japoniar batzuek laborategiko giza zeluletan. Erabilera klinikotik urrun dagoen arren, sindrome hori tratatzeko aukera berri bat ireki du esperimentu honek. PNAS Nexus aldizkarian eman... [+]


2025-03-04 | Gedar
Bilbon eta Iruñean, hiru ikastetxetara sartu da Polizia

Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.


5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


8 urteko ume bati biluzik argazkiak egiteagatik ikertzen ari dira gizon bat Ortuellan

Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istilu handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Eguneraketa berriak daude