Bi mila eta hamabi

Angel Erro
Urtzi Urrutikoetxearen zutabeak leitu baino edan egiten ditudalako izango da agian, pasilloan gora eta behera, egunkaria bitan tolestu eta beraren hitzak ozenki errezitatuz, urrutikotik etxerako jauzi dialektikoren batean ezein ñabardura galtzearen beldur. Agian horregatik, bi asteotan eman dituen abisu ezkutuek ezin izan didate ihesik egin:
 
“Luza daitezela botere borroketan. Independentismoak erronka handiagoak ditu: armak ehorztea, militanteak etxeratzea, zubiak eraikitzea eta batasuna, pertsonena (...) eta herrialdeena. Gero, 2012, Eskozia, Faroe. Iparrera begira” (Berria, 2009ko martxoaren 8a).
 
Ezin uka zutabeak itxiera kriptikoa duela. Ni 2012 horrek intrigatu nau gehien. Hasieran, Eskoziak independentzia lortzeko epea dirudi, baina, nik dakidala, bertako erreferenduma datorren urtean izanen da. Izan ere, balizko arrakasta horren ospakizunak eta –hala izango ahal da– metodoak ere Euskal Herrira hedatuko diren esperantza osoz, hanken giharrak lantzen hasi naiz –oinez irakurtzearena prestaketa fisiko horren partea da– honaino etorriko zaigun kilten, hau da, eskoziar gonaren moda ahalik eta modu duinenez eramateko –euskal independentistok, erakuts egizkidazue zangoak!–
 
Baina 2012 horretan zer da pasatzekoa, orduan? Urrutikoetxeak hurrengo igandean plazaraturiko zutabean argi gehiago bilatu nuen: “Aro berria, eta inongo porrotaz pozteaz haratago, aro berria prestatzea hobe”. Dioenez Gales abertzaletzeko plangintzak ere “aro berria prestatzeko lagun dezake”. Misterio.
 
Aro berri hori zertan datza? 2012an hasiko da? Mundu osora hedatuko da? Herri hautatu bateko independentzia da seinalea? Nafarroako konkistaren bosgarren mendeurrenari erreferentzia egiten dio?
 
Parentesi bat: ikusi dut Nabarralde elkartetik 1512-2012 urtemuga ospatu nahian dabiltzala. Ni kontu handiz ibiliko nintzen, ezer ospatu gabe, ahalegin bizia eginez bostehun urteko porrot nazionala inork gogora ez zezan; dudatan naiz ez ote dugun ordutik aurrera amore eman beharko betiko. Voltairek ere, juduek Lur Agindutik kanpo eman zuten bostehun urteak gogoan, bere Hiztegi Filosofikoan galdetzen du, hainbeste denboraren buruan, lurralde baten gaineko eskubide zilegizkoek ez ote zuten preskribituko. Ixten dut parentesia.
 
Nire aldare partikularrean 2012k berebiziko munta du, hainbestekoa non kutxazain automatikoan zenbaki hori erabiltzen baitut kode sekretutzat, gertukoenek egiazta dezaketenez, nahiz eta beraiek akaso balio sexometrikoei egotziko zieten. Nik, ordea, beste arrazoiagatik aukeratu nuen zenbaki hori. Maia egutegia urte horretantxe amaitzen da: maiek ez zuten 2012tik aurrerako denborarik aurreikusi; ondorengoa, beraz, Aro Berria izanen da, dudarik ez.
 
Krisi honek ekarriko duen, edo 2012rako kalkulatzen den lurraren gainpopulazioak (7.000 milioi lagunekoa); edo Hugo Chavezek –edo Obamak?–, herriaren amoreagatik, urte horretantxe bere burua berrautaketarako aurkezteak; edo Michael Phelps garaile olinpikoak, marihuanaren aferagatik sumindurik, Londreseko Olinpiadetan parte hartu nahi ez izateak... Oraindik ez dakigu zein den mundua goitik behera eraldatuko duen eragile ñimiñoa. Zorionekoak ezjakinak!
 
Baliteke munduko herritarren %0,05ak estatu independente bat eratzea izatea Aro Berriak, hasiko bada, gutaz itxaron duena. Edo, besterik gabe, zu edo ni bezalako marigorri baten hegal kolpe ezaxolatia, taberna bateko terrazan zerbitzariari kontua eskatzen diogun bitartean.

Azkenak
Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


2025-04-15 | Irutxuloko Hitza
Urrian zabalduko dute Basque Culinary Centerren Donostiako GOe egoitza berria

Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikinaren lanak azken etapan sartu dira dagoeneko, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko (BCC) zuzendariak azaldu duenez, astelehenean Donostian egin duten bisita instituzionalean.


2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


Sudango gerra piztu zenetik bi urte bete dira: paramilitarrek 350 pertsona hil dituzte asteburuan errefuxiatuen kanpalekuetan

NBEren esanetan, gatazka hasi zenetik gutxienez 13 milioi sudandarrek euren bizilekuetatik alde egin behar izan dute, eta biztanleriaren erdiak elikagai eskasia du. RSF Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarrak asteburuan egin dio eraso Darfur eskualdeari, eta... [+]


Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Eguneraketa berriak daude