Larra: 200 urteko luma modernoa

Mariano Jose de Larra
Madril, 1809ko martxoaren 24a. Mariano Jose de Larra idazlea eta kazetaria jaio zen, Napoleonen aurkako gerra bete-betean. Lau urte zituen Fernando VII.ak Espainiako koroa jantzi zuenean eta 24, erregea hil eta oinordekotza erabakitzeko liskarrak hasi zirenean. Baina Fernando VII.aren heriotzak ez zuen soilik gerra karlista piztu, espainiar kazetaritza ere piztu zuen, agintari absolutista desagertu ondoren nolabaiteko adierazpen askatasuna lortu baitzen. Eta Larrak ederki baliatu zuen aukera, Fígaro ezizenez sinatutako artikulu politikoen bidez Espainia zaharkituari lizuna astindu eta modernizazioa aldarrikatzeko.

Ilustratua izaki, Espainiaren erronka nagusia hezkuntza eta kultura zirela nabarmendu zuen eta, horretan 98ko belaunaldi ezagunaren aurrekari eta erreferente izan zen. Bere lumaren ironia ulertzeko gai ez zen gizartea gaitzesten zuen. “Publikoak algara artean irakurtzen dituen artikuluak, Larrak idatzitakoa ulertzeko gai ez den gizarte ustel eta inozoari zuzendutako etsipenezko auhenak dira”, idatzi zuen Mariano Roca de Togores lagun eta idazle garaikideak.

Amesten zuena gauzatzeko, politikan sartzea ere erabaki zuen; Avilako diputatu aukeratu zuten, baina alor horretan ere porrota izan zuen, altxamendu militar batek kargua bertan behera utzi baitzuen, erabakirik txikiena ere hartzeko aukera izan baino lehen.

Bozkario bizienetik malenkonia ilunera jaisteko erraztasun handia omen zuen; gaur bipolar esango genioke horri, baina, orduan, erromantiko petoa zen Larra. Eta gainbehera politiko eta profesionala, azkenean, maitasunak bihurtu zuen amildegi.

1836ko otsailaren 13an, Dolores Armijok Madrilgo Santa Clara kaleko 3. zenbakiko atea jo zuen. Atea Mariano Jose de Larra maitaleak zabaldu zion, Filipinetako harizko alkandoraz eta lebita urdinez jantzita. Doloresek iraganean idatzitako maitasunezko gutun konprometigarriak itzultzeko eskatu zion eta Larrak berehala ulertu zuen harremana hortxe amaitu zela. Maitale ohiak alde egin zuenean, Larra ispilu aurrean paratu zen, pistola hartu, kanoia lokian ipini eta tiro egin zuen. 27 urtez bere buruaz beste egin eta mito bilakatu zen, XX. mendeko rock izarra bailitzan.

Antonio Machado poetaren hitzetan Larrak “bilatzen zuen nazioa aurkitu ez zuelako” sakatu zuen katua, “Espainiak min egiten ziolako”. Heldulekurik gabe hil zen hura, helduleku bilakatu zen kazetari eta idazle belaunaldi askorentzat. Eta gaur, are gehiago krisiak jotako gizartean, berak idatzitakoek egunerokotasun harrigarria dute. Vuelva usted mañana izenburuko artikulu ezaguna (www.irox.de/larra/articulo/art_vuel.html) irakurtzea besterik ez dago, duela 200 urte jaio zen kazetaria oraindik bizirik dagoela konturatzeko.

Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude