Printzesa beltza –ipuin galderaduna–

Patxi Zubizarreta
Zaldiero
Urrunean ikusi nuen, Biriatuko eliza alboko hilerriaren ingurumarian: neska bat itaurrean zebilen idi parea finezia handiz gidatzen. Hurbildu nintzaiolarik, hamazazpi bat urte izango zituela ohartu nintzen, eta haren ile adatsaren gaztaina kolore argiari, kasik horiari erreparatu nion; bestalde, haren soineko estua ikusirik, haren galtzerdi ederrak, bitxia iruditu zitzaidan, halako erromeria edo ospakizun intimo batean balebil bezala. Hala bada, eszena bihotz altxagarri haren aurrean, hots egin nuen: “Hau da, hau, neskatiko maratza! Bai eredugarriak gure lur-arraza euskaldunen dotorezia eta noblezia!”
 
Nago imajina hark uste baino gehiago hunkitu ninduela; bestela, Hendaiara itzulirik, ez bainintzen neskatilaz eta haren landetxeaz galdezka hasiko. Eta gisa hartan hasi bainintzen, jakin ahal izan nuen Xoldokogaina mendiaren azpiko jauregi antzeko hark Muniorte zuela izena, eta historia berezi baten kokalekua izan zela: antza, aspaldi handian Eduardo Plantagenet –ezizenez, Printze Beltza– bertan bizi izan zen, bertan utzi zuen ondorengorik…
 
Apaiz bat ere izan omen zen, bertan sortua, eta Printze Beltzaren ondorengoa zela nabarmentzen ziotelarik, jendeari aitzakiatzen zion: “Ezinezkoa da, ile horia naiz eta!”. Apaizak jakin ez, ostera, Printze Beltza larruazalagatik ez, baina haren armaduraren koloreagatik esaten ziotela.
 
Muniortera hurrena inguratu nintzelarik, neskatila landetxera sartzen ikusi nuen, baina etxe jantzian oraingoan –soineko zabal eta zabar baino ez, galtzerdirik ere gabe–, eta haren atzetik ama behar zuena, belar sorta bat buruan hartua. Harengana hurbildurik, Printze Beltzaren galdera egin eta, “Ala erraten dute” (sic), eman zidan arrapostua.
 
Ustekabe ederra hartu nuen, gerora, Printze Beltzaren historia arakatzeari ekin niolarik: Ingalaterrako Eduardo III.aren semea, Galesko Printze hau 1330.ean sortu zen, orduko giro liskartsuan gailendu: Crecyn –Ehun Urteko Gerla–, Poitiersen eta, hurbilago, Naiaran… Shakespearek ere izan zuen haren entzutea eta “Gizonen Marte gaztea” deritzo Rikardo II.a Erregea izeneko draman. Baina kontua da, Akitanian errege zelarik, Euskal Herrira etorri bide zela eta, kondairaren arabera, odol ingeles urdinaren aztarrena utzi zuela hemengo aitoren seme-alabengan.
 
Neskatila hura gogotik kendu ezinik ibili naiz aspaldian: zein finezia handiz aritzen zen laborantzan idiekin, esku bat uztarrian, akuiluan bestea. Seguruenik ez zuen jakingo, baina haren manerak, haren prestutasunak, harez ile horiztak berak, XX. mende hastapenean, XIV. mendean izango zuten jatorria.
 
Ororen buru, gogora datorkit Micheleten pasadizo bat: antza, Montmorencytar batek euskaldun bati adierazi zion bere familiak, gutxienez, VIII. edo IX. mendeetan zuela jatorria, eta euskaldunak arrapostu: “Bada, guk, euskaldunok, datarik ere ez dugu!”. Printze Beltza, menturaz, Biriatura bere odola are gehiago nobletzera etorri zen.
 
*  * *
 
P. S. : Euskaldunok ez bezala, lagun batek opari emandako ipuin hau 1925ean datatua dago, Hendaian; gaztelaniaz idatzia da eta honako testua La Princesa Negra originalaren moldaketa traketsa baino ez da. Eta, hala ere, irakurritakoaren arabera, ausartuko al zinateke egilea nor den esaten? Zure balizko izena –erantzuna– paragrafo bakoitzaren lehen letrak lotuz ateratzen denarekin kontrasta dezakezu gero, izan ere, agian, oraindik ere bizi dugun egoerari buruz zer pentsa emango baitizu, zalantza eragingo baitizu izan dezakezun aurreiritzi bati edo besteri buruz, agian...

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude