Googlek Lurra berotzen du

Sunday Times egunkari britainiarrak dioenez, Googlen egiten den bilaketa bakoitzak zazpi gramo CO2 sortzen omen du. Joan den urtean zerbitzua ostatatzeaz arduratzen den Strato enpresak ere antzeko zenbakia aitatu zuen, baina egunkari britainiarrak kalkulua nondik nora egin duen argitu du.
 
2006-2007ko epean eguneko 280 milioi bilaketa egiten ziren Googlen. Bilaketa horietan 450.000 zerbitzarik parte hartu zuten eta horien kontsumoa 400 kWh denez, bilaketako hamaika watt kontsumitzen direla estimatzen da. Watt horiek zer CO2 kantitateri dagozkion jakiteko, kontuan hartu behar da ez dela gauza bera iturria ikatza edo energia nuklearra izatea, adibidez. Ikatzetik sortutako kWh bakoitza 500 gramo CO2-ren baliokidea da, energia nuklearretik sortutakoari 80 gramo baino ez dagokio. Beraz, Googlen egindako bilaketa bakoitzari zazpi gramo CO2 egoztea hipotesi txarrena da, hots, energia iturritzat ikatza hartzea.
 
Aldiz, Googlek dio benetako energia kontsumoa bilaketako 0,2 gramo CO2ren baliokidea baino ez dela, eta bera dela bere zerbitzarien benetako kontsumoa zein den ongien dakiena. Aparatuen elektrizitate-kontsumoa neurtzen duen softwarea garatze bidean duela (www.google.org/powermeter/index.html) iragartzeaz gain, energia berriztagarriekin duen konpromisoa indartuko duela azpimarratu du.
 
Gai honek eztabaida bati hasiera eman dio zientzian: teknologia berrietatik eratorritako tresnen eraginez zenbat berotuko da Lurra?
Ez izan beldurrik txakurrak miazkatzen bazaitu
Azken aldian areagotu egin da animaliengandik gizakiengana igarotzen den gaixotasun kopurua, eta maskotak dituzten pertsonen artean gaixotasunak kutsatzeko gero eta beldur handiagoa dago. Baina ikerlariek diote okerragoa dela eskuak ez garbitzea txakur batek aurpegian miazkatzea baino.

http://ttiki.com/2597
Txinpantzeak, arrantzale bikainak
Zientzialariak orain dela urte batzuk konturatu ziren txinpantzeek termitak harrapatzeko zuhaitz adarrak lantzen zituztela. Orain ohartu dira tximuok 4.000 urte baino gehiago daramatela arrantza egiten, era horretan prestatutako tresnekin.
 
http://ttiki.com/2598
Atzekoa ikusten duen arraina
600 metrotik beherako sakoneran bizi den Macropinna microstoma espezieko arrainek oso begi bereziak dituzte: aurrekoa, goikoa eta behekoa ez ezik, atzekoa ere ikusteko ahalmena dute, Kalifornian egindako ikerketa batek agerian utzi duenez. Izan ere, burua gardena du espezie bitxi honek; zientzialariak orain ohartu dira noranzko guztietara begiratu ahal izatea dela horren helburua.

http://ttiki.com/2600

Azkenak
Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute, Palestinari keinu eta arrazakeriari aurre egiteko

Donostiako herri mugimenduak artikulatuta hainbat auzotan antolatzen den Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute (11 + 5, beraiek dioten bezala, eraitsitako Kortxoenea gaztetxeko bost urteei erreferentzia eginez). Aurten sei proiekzio egingo dituzte ondorengo... [+]


2024-09-13 | ARGIA
Tematzearen emaitza: errepide seinaleak euskaraz

Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]


2024-09-13 | Euskal Irratiak
Baionako zitadelako eraikuntza proiektuak arrangura piztu ditu ekologistengan

Baionako zitadelan proiektu berriak ditu armadak. Eraikin berriak egin nahi ditu eta horretarako oihanaren zati bat deseginen dute eta ura atxikitzeko bi gune ere sortu nahi dituzte.


Aysenur Ezgi Eygi-ri zuzenean egin zioten tiro burura Israelgo soldaduek, autopsiaren arabera

Turkiar-estatubatuar aktibista irailaren 6an hil zuten Beiti herrian, Nablus hiriaren ondoan, Zisjordanian, Palestinako Lurralde Okupatuetan. Orain forentseen azterketek iradokitzen dutenez, Israelgo soldatuek zuzenean egin zioten tiro aktibistari.


Iturbide, Jiménez eta Azkona estatuaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.


Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian

Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.


2024-09-13 | Gedar
Bi lizarratar epaitu dituzte, Voxen salaketa baten harira

Faxisten aurka protesta egiteagatik auzipetu zituzten Lizarrako bi kideak. Asteazkenean, epaiketaren egunean, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea egin zuen epaitegi aurrean. Voxeko faxistak jarrera probokatzailearekin agertu ziren bertara, eta Guardia Zibilak... [+]


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Donostiako bi familia etxegabetze arriskuan daudela salatu du Kaleratzeak Stop plataformak

Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.


Eguneraketa berriak daude