Kataluniako zinetako filmeen erdia katalanez

Baldin eta parlamentuak lege berriaren proposamena onartzen badu. Generalitateko hirukoak eta CiUk aurkeztuko dute Zinemaren Lege berria sei hilabete barru parlamentuan. Proposamenaren arabera, zine aretoetan filmeen erdiak, edo jatorrizko bertsioan eta katalanez azpititulatuta, edo katalanera bikoiztuta eskainiko dira. Ez da apustu makala. Kontrako asko ditu proposamenak. PP eta Ciutadans aurka agertu dira eta Kataluniako Zinemaren Enpresarien Elkarteak ere segituan esan du negoziorako kaltegarria izan daitekeela. Proposamena ausarta da eta gaia konplexua. Urte asko dira katalanaren aldeko hainbat elkarte zine aretoetan katalana gehiago agertzeko ahaleginean ari dela. Horietako bat da Plataforma per la Llengua. Elkarteak bi munstro aurkitu ditu parean urte luzez: banatzaileak eta aretoen jabeak. Ahaleginak bai, baina errealitatea halakoa da: zine aretoetan filmeen %3 dira katalanez –bikoiztuak edo azpititulatuak–. Aldiz, telefono mugikor, Internet, irrati, telebista, antzerki eta prentsaren alorrean katalanaren presentzia %26tik %50erakoa da. Badago aldea.

Plataforma per la Llenguarentzat bezala, beste hainbat katalan eragilerentzat albiste pozgarria izan da Generalitateko hirukoaren eta CiUren proposamena. Beste kontu bat da aurrera aterako den ala ez. Bestalde, eragile eta elkarteek DVDaren garrantzia azpimarratu dute. Gero eta gehiago kontsumitzen dira DVDak, eta hor ere, katalanaren presentzia hutsaren hurrengoa da.
Hautsak harrotu ditu proposamenak, batzuek pozez hartu dute eta besteek kezkaz. Dena dela, eta Vilaweb aldizkari katalanak ederki azaldu duenez, filmeen hizkuntza kuotaren gaia Europako hainbat estaturen konpondu gabeko gaia da. Esan nahi baita, bi gerren artean diktadurak izan zituzten estatuetan, hala nola, Espainian eta Italian, jatorrizko bertsioari bikoizketek hartu zietela gaina, estatuko hizkuntza babestu nahian.

Katalanak ez dira ohitu jatorrizko bertsioan filmak ikustera, gaztelaniaz bai. Gure moduan.

Azkenak
Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


Eguneraketa berriak daude