Karitatea eta iraultza


2013ko maiatzaren 02an
Juanjo Olasagarre
Judit Fernandez
Sufrimendua heriotza bezala da, denoi tokatzen zaigu. Gainera, arrazoi objektiboak arrazoi objektibo, ezinezkoa da neurtzea bakoitzak zenbat sufritzen duen. Nor ausartzen da batek besteak baino gehiago sufritzen duela esatera? Norbaitek kristorenak eta bi sufri dezake inguratzen duten bizi-baldintzek gehiegikerian ari dela adierazten badute ere, baina hala ere, deitu gaixotasuna, sufritu egiten du.
 
Euskal Herriko mapa, horregatik, ez dago batere argi. Izan ere, batzuendako ETAren biktimak eta haien senitartekoak izanen dira maparen erdigune; beste batzuendako presoak izanen dira sufrimenduaren ardatz –irudika ezina egiten zait gartzelan urteak pasatzea zer izan behar duen–, beste batzuek euskal gatazka baino zer garrantzizkoak badirela erabakirik, Bilboko pobreak; beste batzuk, gutxira, lanik ezean, kanporatzen hasiko garen etorkinak. Izan ere, mapa batek ez dauka erdigunerik, dena erdigune izan daitekeelako. Bai, mapak ez dira inoiz neutroak.
 
Mundu honetan, Katixa zuk ongi argitu bezala, Indonesiako sufritzaileak aldamen bihurtu zaizkigunez ez da posible bakarrik Euskal Herriaren sufrimenduaren mapaz arduratzea. Niretako hori da eskuinekoena –hartu zalantzaz, mesedez. Hala ere, ziniko paratuz Jon Juaristiren –poeta on pertsonaia zalantzazko– bertso lerro batzuk harira datozenez, hona ekarriko ditut: “Sigo siendo de izquierdas aunque se note poco”–.
 
Sufrimenduak denok ukitzen gaituenez edozein sufrimenduz ardura daiteke edonor –ez guztiez aurreko zutabean proposatu bezala– eta edozein modutan, baita literatura deitzen den horren bidez ere. (Ez zuen bizitza islatu nahi? Ez dira gartzelako bizimodua argitzeko zirrikitu bat Sarrionaindiaren Gartzelako poemak?; ez da Zubizarretaren Pikolo sufrimenduaren adibide?).
 
Hala ere, sufrimenduak eta hori konpondu nahi duen iraultzak hori dauka putadatik, praktika, alegia, pentsatutakoa eraginkorra izan dadin, gauzatu egin behar dela. Zentzu horretan askoz eraginkorragoa, eta erradikalagoa, iruditzen zait, Eider, Medicus Mundiren aukera, berez duen ekintza kolonizatzaile izaera gorabehera, egiten duen norbait –baita moja bat ere jainkoaren koartadarik ez balu– iraultza nola egin behar den egunkarietan zutabe iraultzaileak idazten iraultzaren zain dagoen idazle hori baino.
 
Nagusikeriaz, gutxi jota, kutsaturiko egitatea izateaz gainera, ezkerraren erretorikan, dialektikaren legea azkartuko lukeen kontradikzioen narraskeria koipetu eta leuntzeko balio omen du karitateak, eta, hala ere, euskal idazle gehienak, zutabe iraultzaile eta borrokalari horiek idazten dituen hori barne, idazle izanik egiten dituzten ekintza guztiak baino erradikalagoa da. Arindu, sufrimenduak arintzen duelako nahiz eta kontradikzioetan erori. Akaso ihes egin diezaioke euskal idazle abertzale ezkertiar guai denarekiko elkartasuna adierazten duen horrek kontradikzioari? Bada ez, beti dagoelako bere burges txikitasunean atzipeturik. (Hau, mesedez, ez dezala inork bizitza heroikoarentzako bultzada moduan har, alderantziz baizik).
 
ETAren kontrako zutabeak idazteagatik Espaniako Gobernu faxistak eta PNV eta Aralar traidoreek kontu korronteak gizendurik ditugun idazle burges txikioi buruz, zer esan? Aspaldi da ez dugula bakarrik idazten, areago, polizia ondoan beharrean, barnean daukagu. Eta hala ere “seguimos siendo vascos, aunque se note poco”.

Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude