Rock & Folk

  • Mikel Hernandez Abaitua ::Ispiluak

    Hordago

    Orrialde kopurua ::143

    prezioa ::10.30€

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ezin tentazioari eutsi: hartzen duzu Mikel Hernandez Abaitua bezalako idazle melomano baten liburu bat, eta konparaziotan hasten zara. 1985eko ipuin bilduma interesgarri hau bi partetan banatuta aurkeztu zen: lehenengoa Munduaren ispilua eta bigarrena Ispiluaren mundua. Hernandez Abaitua Bob Dylan balitz, esango genuke disko berean argitaratu zituela Highway 61 Revisited rockeroa eta The Times They Are a-Changin’ folkia. Munduaren ispiluak rocka, kontakizun errealistak biltzen ditu –batzuk baino gehiago besteak–; Ispiluaren munduan daude berriz, liburuko ipuin fantastikoak, folkiak, eta esango nuke, askori antzematen zaiela Joseba Sarrionandiaren Narrazioakeko ipuinen eragina –ez alferrik, bi urte lehenago argitaratu ziren–.

Gustu kontua da, noski, baina nik gehiago gozatu dut lehen erdiarekin. Errotulagailu fosforitoak eta post-itek ez dute gezurrik esaten: Neguko ipuina, Wan Shan eta Oparia dira behin liburua bukatuta markatuen dauden zatiak. Lehen ipuina ere, Epaminondas, oso kontuan hartzekoa da ipuinaren konstrukzio borobilarengatik.

Bigarren zatiak ez nau hainbeste konbentzitzen; eta zalantza daukat, garaiko moden kontua ote den, elezaharrei alergia ote diedan, ala erreferentziak falta ote zaizkidan Ispiluaren munduako ipuinekin disfrutatzeko. Eta uste dut azken horrek izango duela zerikusirik. Zergatik? Bada, erreferentzia horietakoren bat aurkitzean, beste sakontasun bat hartzen dutelako istoriook. Bat aipatzeko, Edaria izenekoa. T.S. Eliot nabarmen ageri da, “denbora presentea eta denbora pasatua, agian biak daude presente denbora futuroan” bezalako esaldietan; gainera, planteamenduak Borgesen El inmortalen oihartzunak ditu. Horrek, noski, asko zabaltzen ditu ipuinaren irakurketa aukerak. Baina ez ditut horietako sobera aurkitu, gordeegi daudelako, edo argirik gabe sartu naizelako bilatzera.

Edonola, puntako ipuingile baten lana da liburu hau. Estimazio gutxiegi izan duen puntako ipuingile batena? Beharbada. 24 urte zituenean argitaratua, Ispiluak Hernandez Abaituaren bigarren liburua baino ez zen izan. Atzetik beste ipuin bilduma bi publikatu zituen, eta nobela parea; saio bat –Literatura eta Rock & Rolla– eta berriki tesia, Saizarbitoriaren nobelagintzari buruz behin eta berriro errepikatu den ideia bat –nouveau romanaren eragina– desmuntatzera datorrena. Jakina da, rockero zaharrak ez dira sekula hiltzen: 50 urterekin sasoi oneko dago Abaitua; Hobe beharrezko kritika Euskaltzaindiari artikulua irakurri duenak badaki zertaz ari naizen.

Azkenak
2024-11-25 | Leire Ibar
Fronte Zabala nagusitu da Uruguain bost urteren ostean

95.000 botogatik gailendu da Fronte Zabala azaroaren 24an eginiko hauteskundeetan. Yamandu Orsi izango da Uruguaiko hurrengo presidentea, Álvaro Delgado eskuineko Alderdi Nazionaleko presidentegaiari aurre hartuta.


2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Eguneraketa berriak daude