Txikien etorkizuna kanpoan ere jokatzen da

  • Soziolinguistika Klusterrak II. Jardunaldiak egin zituen otsailaren 20an, Donostian. Hainbat gairen artean, eskola orduz kanpoko euskararen erabileraz aritu ziren. Tarte berezia izan zuen bestalde, teknologia berriek euskarari eskain diezaioketen aukera sortak.
Hizkuntza gutxituak Interneten
Vicent Partalen ustez elebitasunak hizkuntz gutxitua heriotzera darama. Lehia Interneten dago, hizkuntza guztiak bat egiten duten tokian, eta hiztun kopuruari begiratu gabe gune horretan egoteko apustua egin behar da.
Eskolako hizkuntza-erabileran zein aldagaik eragiten duten ikertzeko Arrue proiektuan jasotako datuen analisiaren berri eman zuen Iñaki Martinez de Lunak, proiektuaren zuzendariak. Analisi horren arabera ikusi da eskolan haur eta gaztetxoek erabiltzen duten hizkuntzan eragina baduela eskolaren hizkuntza-proiektuak eta horren garapenak. Halaber, eskola-esparruan ezagutza mailatik erabilerara dagoen jauziaren inguruan gogoetarako gai interesgarria plazaratu zuen Itziar Elorzak, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko kideak.

Elorzak adierazi zuen ez dela egokia alderatzea eskolan haur horiek jasotzen duten ezagutza eta eskolatik kanpo egiten duten erabilera. Alegia, eskolan gazteek barneratzen duten hizkera, erregistroa, formala dela, ikasgai eta edukiekin lotua, eta erregistro horretan erabilera egokia egiten dutela. Baina eskolak, gaur gaurkoz, ez duela hizkera kolokiala, komunikatiboa, lantzen eta, beraz, esparru informalean erabiltzeko beharrezkoak dituzten bitarteko eta estrategiak falta zaizkiela gazteei. Arlo ez formalean erabilera areagotu nahi bada eta eskolak horretan zereginik badu –berak baietz uste du–, eskolaren jarduna ezin daiteke %80an entzutera eta idaztera mugatu.

Jardunaldiotako beste gai nagusia teknologia berriak eta hizkuntzak izan ziren. Vicent Partal Bartzelonako Vilaweb komunikabideko zuzendariak oso hitzaldi interesgarria eman zuen, eta esan zuen gaur egun ez dela nahikoa hizkuntza jatorrizko lurraldean normalizatzea, kanpoan ere normalizatu beharra dagoela. Partal katalan hizkuntzaren esperientziatik ari da eta hartatik gomendatzen digu euskaldunoi euskara hizkuntza globaltzat lantzea.

Estu-estuan hartuta, hizkuntza global nagusi bakarra dago gaur egun, ingelesa. Gertatzen da Interneten hizkuntza bakoitzak daukan presentzia ez dagoela automatikoki lotuta hiztun kopuruarekin. Ondorioz, hizkuntza baten erabiltzaileek lortu dezakete berenak Interneten presentzia edukitzea, halako globaltasun bat, hiztun gehiagoko beste hizkuntza batzuek baino handiagoa.

Partalek Interneten presentzia handiena duten lehen 40 hizkuntzak definitzeko erabili du “global” terminoa, eta hizkuntza aniztasunak elebitasunak ez bezalako aukera ematen duela adierazi du. Interneteko lehen 40 hizkuntza horien artean egotea da hizkuntza kanpoan normalizatzea, Partalen iritzian. Behin ranking horretan zaudela, ezaguna zara, existitzen zara. Bitartean ez. Hori lortua dute katalanek, eta froga gisa adibide bitxia eman zuen: Hanburgo hiriak duen webgunea katalanez ere badagoela konturatu zirelarik, horren arrazoiaren bila hasi ziren, eta, zera jakin zuten, webgunea diseinatzeko enpresak agindu bat jaso zuela, alegia, Interneten presentzia handiena zuten lehen 40 hizkuntzetan jartzeko.
Hiztun kopuruz euskararen tamaina antzekoa daukan Estonia aipatu du Partalek, Interneten daukan presentziagatik guretzat eredugarri izan daitekeelakoan.

Katalunian bezala, Euskal Herrian elebitasunaren inguruan ari gara beti lehian. Elebitasunak gurea bezalako hizkuntza minorizatuak desagertzera daramatzala dio Partalek. Aldiz, Internetek beste hizkuntza guztien artean lehiatzera garamatza eta lehia horretan aukera handiagoak irekitzen zaizkigu, aniztasunak dakartzanak. Hortik aldarrikatzen du komunikatzaile katalanak gurea bezalako hizkuntza txikien etorkizuna hemen bakarrik ez, kanpoan ere jokatzen dela.
Vicent Partal, Iratxe Esnaola eta Gorka Julio euskarri digitalen aukerez
Iragarpenak

Vicent Partal: “Gaur egun ezagutzen dugun telebista amaitzen ari da. Telebista lineala ez da sostengatuko. Etorkizuna kartara egindako telebista da. LTD oraindik ez da hasi eta jada hilik dago. Hemendik aurrera inporta duena da jendeak eta komunikabideek bideo txikiak Internetera igotzea”.
“Ordenagailuak desagertu egingo dira”.

Mundu erreala eta birtuala

Iratxe Esnaola
: “Teknologia Berrietan komunikazioa euskaraz ematea premiazkoa da, mundu fisikoan hori islatu dadin”.

Gorka Julio
: “Interneten ezagututako jende askorekin harremana dut mundu fisikoan, euskaraz; ni euskarazko Internet munduan murgildu naizelako”.

V. Partal
: “Okerra da planteatzea bi mundu bereizi daudela, birtuala eta erreala. Gaur egun jendea ez da Internetera konektatzen, Interneten dago”.

Tresna informatikoak ingelesetik itzuli beharra


I. Esnaola
: “Euskarak ezin du itzulpenaren zain egon, euskarak bere erritmoa du mundu fisikoan eta hala behar du birtualean ere. Hori Microsoften eskutik ezin da lortu, berak ezartzen baitu erritmoa”.

V. Partal: “Googlek euskararekin tratu ona izatea lortu behar da. Hori ez da lortzen dirua jarriz, baizik eta Googlen algoritmoetan eraginez”.
“Hizkuntz aniztasun egoeran ingelesa arriskutsua izan daiteke, baina gure kasuan arriskutsuagoak dira frantsesa eta gaztelania. Hor eragin behar dugu lehendabizi. Ez da beharrezkoa guztia itzultzea. Garrantzitsuena da erabakitzea zer itzuli behar den eta zer ez. Garrantzitsuena komunikabideak, kultura eta unibertsitatea norberaren hizkuntzan izatea da“.

Tamainak inporta al du? (.eus ekimena hizpide)


I. Esnaola
: “.eus ekimenari atxikimendua emateak badu garrantzia, hor atzean komunitate zabal bat dagoela erakusteko”.

V. Partal
: “Tamainak ez du inporta, interesgarriena sortzea da”.

I. Esnaola: “Txikiak izanik ere, beste batzuk baino aktiboagoak gara”.

Azkenak
Argalarioko parke eolikoaren aurka agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, ingurumenean eragingo lituzkeen kalte “kritikoengatik”

Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]


Azokaroa: sei ekintza kultural Ziburuko 6. azokaren atarian

Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


Laborantza lurrak babesteko barazki landaketa herrikoia antolatu dute Marienean

Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.


2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-22 | Aiaraldea
Jai euskaldunak erdiesteko urrats berriak emango ditu Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak

Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]


2025-04-22 | Euskal Irratiak
Brebetaren zientzietako froga euskaraz egiten ahalko da, sare pribatu zein publikoan

Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"


Larunbatean egingo dute Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute eragile ugarik Aberri Egunean

Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


Eguneraketa berriak daude