"Ahal bagenu bi akorderekin egingo genituzke kantak"

  • Hilabetea ere ez da Willis Drummondek disko berria kaleratu zuenetik. Bigarrena da, Anthology izeneko lehen lana kaleratu eta bi urtez kontzertuz kontzertu ibili ondoren. Taldearen izena aukeratu dute oraingoan izenburutzat. Ez alferrik, diotenez, “benetako Willis Drummond” baita disko honetan entzun daitekeena.
Willis Drummond taldekoak
Willis Drummond taldeko kideakLander Arbelaitz
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Topiko bat da. Taldekideek aitortzen dutenez, inozoa irudi lezake, horregatik, musika taldea familia bezalakoa dela esatea. Ez hainbeste, ordea, Willis Drummonden kasuan. Etxe berean esnatu, jangela berean bazkaldu, eta teilatu beraren pean egiten dute lo lau taldekideetako hiruk. Bertan dute entsegu lokala ere. Lekorne herrian (Lapurdi). Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egin genuen bat haiekin, ordea, soinu probak bukatu, eta kontzertua hasteko bi ordu falta zituztela. Rafa Rodrigo eta Jurgi Ekiza gitarra joleek erantzun zieten galderei.

Hurbil dituzue oraintxe bertan, txanponaren bi aldeak. Diskoa kaleratu berri duzue, eta kontzertua hasteko bi ordu inguru falta dituzue. Nola bizi dituzue bi plano horiek?


Abestiak zuzenekoetan pentsatuz egiten ditugu. Elkarrekin jotzeko egiten ditugu beti gauzak, eta zuzeneko giro eta indar hori saiatzen gara atxikitzen diskoan ere. Ez dugu desberdintasun handirik egiten zuzenekoaren eta diskoaren artean.

45 minutukoak izaten dira zuen kontzertuak, gutxi gorabehera, zuek hala erabakita.


Nahiago dugu ahalik eta intentsitaterik handiena izatea, eta neurri ona da guretzat 50 minutuko kontzertuarena. Jendea ez da aspertzen, eta hasieratik intentsitate osoan hasi behar izaten da hala arituta.

Eta soinu hori bilatu duzue diskorako ere.


Abestiak ez genituen denok elkarrekin eta zuzenean grabatu, baina saiatu gara gure zuzeneko soinutik ez gehiegi urruntzen. Efektu hori atxikitzeko, ez dugu superprodukziorik egin nahi izan, kantei mila gitarra eta mila ahots gehituz. Helburua ez zen diskoa ezinezko soinu batekin ateratzea.


Bonberenean egin dituzue grabaketak.


Bai, parteka. Han egin genituen musika guztiak, Karlos Osinagarekin [Lisabö]. Han izan ginen grabazio denbora guztian, gainera, han lo eginez, han bazkalduz... Inportantea da batzuetan etxetik ateratzea. Kontuan izan, gainera, taldeko hiru kide elkarrekin bizi garela etxe berean, eta han bertan daukagula entsegu lokala. Posible zen grabazioak bertan egitea, baina Tolosara joatea erabaki genuen. Exotismo bila-edo. Ahotsak, bai, gure etxean grabatu genituen.


Eta nola bizi duzue musika eta musikaz kanpoko bizitza elkarrekin egitea? Zaila al da mugak jartzea?


Ez hainbeste. Ez du arazorik sortu, eta, justuki elkarrekin bizi bagara, biziaren ber ikusmoldea dugulako da, eta musika da ikusmolde horren parte handi bat. Pixka bat zozoa da, baina familia bat bezala gara. Familietan ez duzu harremanak mozterik pentsatzen. Ezin dira kendu, odola dagoelako. Musikarekin gauza berdina dugu guk. Taldea hor dagoela, eta elkarrekin musika egingo dugula jakinik, familia bat bezala ibiltzen gara etxean.


Etxeko zapatilekin entseatzen duzue, beraz.


Ez. E... egia esan... [Kar, kar, kar]. Egongelan egiten genuen lehen entsegua eta hor bai, etxean bertan geundenez, hala egiten genuen batzuetan. Etxe atzean daukagu orain lokala, ordea, eta belarrean ibiltzera behartuak gara hara joateko; eta, beraz, baita zapatak aldatzera ere.

Bidehuts kolektiboarekin kaleratu duzue diskoa. Nolakoa izan da esperientzia?


Duela bi urte atera genuen lana ere [Anthology] gure kontu egin genuen, eta bigarren diskoa prestatzen hasi ginenean, berdina egitea pentsatu genuen. Bagenekien, gainera, Txap-ekin [Karlos Osinaga] grabatu nahi genuela, laguna baitugu. Hortik hasi zen dena, eta grabaketa hurbildu zenean, Bidehutsekin atera genezakeela proposatu ziguten, hau da, guk geuk ateratzea, baina Bidehutsekin. Bakoitzak berea egiten du, eta serioa da, baina ez da profesionalismo hutsean erortzen. Ez da estatus bat lortzeko egiten den zerbait, diskoetxe bat badugula eta halakoak esateko. Bizitzan ez ditugu estatusak maite, eta musikan ere ez. Hori zuen ona Bidehutsekin kaleratzeak: gurea egin ahal izatea, baina azpiegitura eta plataforma batekin, eta profesionalismoaren akatsetan erori gabe.

Gero eta talde gehiagok hartzen du auto-ekoizpenaren bidea. Badirudi hemendik aurrera, diskoak diskoetxeekin aterako dituzten taldeei egin beharko zaiela beren hautuari buruzko galdera, eta ez alderantziz.


Egia da, bai. 1990eko hamarkada ingurura arte, produktoreak zeuden, jendearen bila zebiltzanak, talde onen bila, haiei lagundu eta kalera ateratzeko. Operación Triunfo eta halakoekin, sistemak lortu du produzitutako taldeek, berak sortutako modaren araberako kantuak egitea. Inolako arriskurik gabe egiten ditu gauzak. Normala da, beraz, talde bakoitzak bere kontutik aritu nahi izatea, eta uste dut, gainera, ona dela.

Lerroz beteta daude zuen kantetako hitzak, eta bi lerro ageri dira azaleko irudian ere. Zuzena bata, okertuz doana bestea.


Lerroak dira, ene ustez, metaforarik onena azaltzeko jendea nola bizi den. Lerro zuzenak daude, bakoitza bere bizitza eginez, bata bestearen ondoan beti. Bizitzan, gainera, eta horren aurka goaz gu, jendeak maiteago du pixka bat pozik egotea [airean lerro zuzen bat marrazten du], baina konstanteki, batzuetan oso pozik, eta besteetan oso triste egotea baino [gora eta behera etengabean dabilen lerro bat marrazten du orain hatzaz]. Beharbada hori ez da ona buruarentzat, baina gure helburua ez da halako lerro zuzen bat lortzea, ahalik eta altuena dela ere.

Arriskatu egin behar, beraz?


Bai. Halakoetan, beheraka zoaz batzuetan, berriro igoko zaren jakin gabe.


Esango nuke, halere, bigarren lan hau grabatzen hasterako bazenekitela zer disko atera nahi zenuten.


Ez. Ideia lauzpabost kantako diskoa egitea zen. Denak lerroen gaiaren ingurukoak. Azkenean, abestiak grabatzez bukatu, eta kanta instrumental zahar bat grabatu genuen, probatzeagatik, eta aurrez grabatutako kanta bat ere sartu genuen... Ongi lotzen ziren kanta haiek besteekin, eta sartu egin genituen. Haustura abestia ere, lehen grabaketa sesioa amaituta sortu genuen.

Intuizioa eta inprobisazioari lekurik kendu gabe, baina inpresioa nuen kantekin nora jo nahi zenuten hasieratik zenekitela.


Hala izan bada, ez dut uste horregatik izan denik, baizik eta, agian, gure artean gurea sortzea lortu dugulako. Orain laurok elkarrekin egiten ditugu kantak. Lehen diskoan Xan [Bidegain] eta ni [Jurgi Ekiza] ginen batez ere abestiak egiten genituenak. Homogeneoago gelditu da, horregatik, bigarrena. Abesti sinpleagoak egiten saiatu gara, bestalde. Talde onenek egiten dituzte abesti oso-oso sinpleak eta batzuetan errezeta berberarekin, eta uste dut hori dela talenturik handiena; gauza onak eta sinpleak egitea. Guk, bistan denez, ez dugu lortzen oraindik hori egiterik. Ahal bagenu bi akorderekin egingo genituzke kantak, baina hori ez da erraza, eta behartuak gara gauzak gehiago nahastera.

Willis Drummond da taldearen izena, eta Willis Drummond diskoarena. Ez dira, halere, Willis Drummond bera.
Taldea sortu zen garaiko kasik talde berdina da oraingoa ere, baina lehen diskoan berri-berria zen. Hor zegoen oraingo taldea, baina lehenago lau edo bost pertsona ginen elkarrekin jotzen, bakoitzak bere abesti eta eraginak zituela, eta elkartzean denak nahasiz. Orain, aldiz, lortu dugu benetan Willis Drummond izatea.

Ipar Euskal Herrian bizi zarete, eta han sortzen duzue musika. Gaur Hegoaldera etorri zarete, eta maiz, egiten duzue bide hori. Presente dago muga hori musikari dagokionean ere, ezta?


Nire ustez bai. Nahiz eta ez nahi, muga hori sartuta dute buruan gehienek. Irungo lagun bati Baionan kontzertu on bat dagoela esanez gero, urrun dagoela esango dizu, eta Donostiara joatea proposatuz gero, aldiz, gutxiago kostatuko zaio, nahiz eta distantzia gutxi gorabehera berdina izan. Berdina gertatzen zaio Ipar Euskal Herriko jendeari ere. Muga hori ez da burutik erraz kentzen.

Anthology kaleratu zenutenean irratian egin zizueten elkarrizketa batean entzun nizuen Ipar Euskal Herriko izateak, agian, lagundu egin dizuela Hego Euskal Herrian ezagunagoak izaten.


Ez dakit. Batzuetan, exotismo pixka bat badago hor, baina talde asko dago han –Ipar Euskal Herrian–, eta denak ez dira hona –Hego Euskal Herrira– etortzen. Ez dakit, beraz, lagundu ote digun edo ez.

Azkenak
2025-03-12 | Etzi.pm
Zerocalcare: “Nire bihotza taupaka jartzen duen ezer ez da existitzen jada”

SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.


EUSKAL HERRIKO TORTURATUEN SAREA
“Milaka gara tortura sufritu dugunak eta hamarkadatan isilaraziak egon gara”

MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


Ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu du Jaurlaritzak sindikatu nagusiekin

ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]


Bost greba egun berri iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]


2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Eguneraketa berriak daude