Bizitza, hezkuntza sistemaren ardatz

  • Zenbat aldiz pentsatu dugu eskolan eta unibertsitatean ikasi duguna ez dela baliagarria? Zenbat aldiz, hezkuntza sistemak planteatzen dituen bideak denbora-galtzea direla eta ez gaituztela bizitzarako prestatzen? Hurrengo testu honetan proposatzen dizuegu bizitza bera hartzea hezkuntzaren ardatz.
Bizitzan ikasi duguna hezkuntza arautuaren zati bihurtzea: horra ingelesez Lifeplace Learning (LPL) izena hartzen duen ideia. Euskaraz ez dago, momentuz, kontzeptua biltzen duen terminorik, baina Bizitza-Ikaskuntza izan liteke aukera ona. Halere, guk ingelesezko hitza erabiliko dugu artikulu honetan.
 
Bizitzan ikasitako guztiak du garrantzia. Dena den, atal batzuei beste batzuei baino garrantzi handiagoa eman zaie. Adibidez, ingeniaritzari eman zaio haurra hezteari baino balio handiagoa. Beharbada hau horrela da munduko fisikari dagokionez, baina, nork behar du jakin, adibidez, zein diren makina baten osagaiak haur bat hezteko? Edota, zer garrantzi du aljebra jakiteak osasuntsu egoteko?
 
Hainbat espazio eta alorretatik ikas dezakegu, ikastea ez baitago testuinguru edo espazio jakin bati lotuta. Jakintza hau, beraz, testuinguru formalean, ez formalean edota informalean gerta daiteke. Horren ondorioz, etengabeko ikasketatzat jo daiteke –ingelesez Lifelong Learning gisa ulertzen dena– momentu oro eta edozein tokitan gertatzen dena, espazio fisiko edo eta denbora-espazio konkretu bati lotua egon gabe.
 
Ez dago definizio bakarra “jakintza” azaltzeko, eta gu ere ez gara orain lan horretan hasiko, baina interesgarria izango litzateke honen inguruan benetako hausnarketa egitea. Testuinguru formaletako jakintza ez da bizitzarako erabilgarria den bakarra, beraz, ez litzateke ulertu beharko egiaztatu daitekeen jakintza bakartzat. Sukaldean, etxean, kalean… ezin da ukatu jakintza momentu oro ematen dela, baina aztertu beharrekoa da zein balio ematen diogun bizitzan eta zergatik ez den hezkuntza arautuan aintzat hartzen. Horrelako ezagutzari testuinguru akademikoetan espazioa emateak beste ate batzuk zabal ditzake; adibidez, hezkuntza inklusiboagoa izatera bultza dezake. Unibertsitatera joan ezin den jendearen ezagutza aintzat har dezake bide honek, eta horren ondorioz, gizartean balioetsiago eta ezagutuago sentitu. Testu honen helburua ez da ezagutza formalaren, ez-formalaren eta informalaren artean banaketa zorrotza egitea, baizik eta euren arteko harremana ikustea eta ulertzea batak bestearen beharra duela eta guztiak direla baliagarriak.
 
“Baliagarria” zer den oso eztabaidagarria da noski, baina espresuki adierazi nahi dugu jakintza guztiak direla baliagarriak testuinguru baterako edo besterako, eta horrexegatik eman behar zaiola ezagutza horri beharrezkoa duen balioa. Nork esan dezake ez dela baliagarria gurasoek haurrak heztean ikasten dutena? Edota norbaitek oso gertuko norbait galtzen duenean bizi dituen esperientzia eta aldaketak, eta bizitza berreraikitzeko egiten duen ahaleginean ikasitakoa ez dela baliagarria izan? Nork esan dezake minbizia duen norbaitek ez duela bere egoeratik modu baliagarrian ikasi? Mendetan zehar kasu gehienetan politikariek eta akademikoek ezarri dute “zein jakintza” den baliagarria, eta, beraz, ikasketa-kredituak merezi dituena. Halere, ezagutza hau, oro har, diziplina jakin bati dago lotuta.
 
Jarrera akademikoa arazo da, zeren eta akademikoek uste baitute euren esku dagoela ikasleek zer ikasi behar duten erabakitzea, ikasle horien helburu profesional edo pertsonalak kontuan izan gabe. Horrek elitismo forma bat sortzen du. Gure ustez hezkuntzak pertsona baten garapena eta bere ekarpenak gizartean ahal den eta osatuen izan daitezen ahalbideratu behar du; horretarako ezinbestekoa da praktika eta teoria bat etortzea. Teoriak praktika bideratu behar du, baina praktikak ere teoria molda dezake. Beraz, akademikoen jarrera aldatu beharra dago. Jakintza mota guztiak, berdin dio non eta nola eman diren, baliagarriak direla ulertu behar da.
 
Ezinbestekoa da LPL bidez ikasitakoa garrantzitsutzat jotzea. Halere, derrigorrezkoa da sistema bat jakintza honi duen errekonozimendua formalki eman ahal izateko. Euskal Herrian, Eusko Jaurlaritzaren barne dagoen Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Euskal Institutua (KEI) da, oraingoz, sistema honetan aritzen den bakarrenetakoa. Institutu horretan, adibidez, norbaitek sukaldari titulua jaso nahi badu, aukera du aurretiazko ikaskuntza baliozkotzeko. Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzia arduratzen da lan-esperientzia ofizialki egiaztatzeaz. Agentzia horrek aurkezpen orrietan dioenez, “tradizioz, egiaztagiriak edo tituluak ematerakoan, soilik ikaskuntza sistema formalen bidez lortutako kualifikazioak onartzen ziren. Hala ere, eta pertsonek beren gaitasunak hainbat bidetatik lor eta garatu ditzaketela kontuan hartuta, hots, enpresan egindako lanen bidez, gizarte esparruetan, informazio sareetan –nork bere kasa ikasita–… Gaitasuna Egiaztatzeko Egitura abiarazi du Eusko Jaurlaritzak, Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren bidez. Helburu du, funtsean, bizitzan norberak barneratutako lanbide-gaitasuna ebaluatzea eta izaera ofiziala emanda egiaztatzea, ikaskuntza formalak eta ez formalak barne hartuta”. Horretaz gain zera dio: “Edozein bidetatik eskuratutako lanbide gaitasunak Lanbide Kualifikazioen barnean ezarritako gutxieneko maila betetzen duela egiaztatzeaz, ebaluatzeaz eta ziurtatzeaz arduratzen da (…) Egitura horren bidez, modu pertsonalizatu eta malgu batez, pertsonei beren aurretiazko ikaskuntzak kapitalizatzeko aukera ematen zaie beren gaitasuna bultzatzeko eta lanbidean aurrera egiteko”.
 
Beraz, adibidera bueltatuz, sukaldari titulua bereganatu nahi duenak ebaluatze prozesu bat pasako du bere gaitasuna egiaztatzeko. Horrek ez du esan nahi zuzenean sukaldari titulua emango zaionik, baina bai, beharbada, konpetentzia unitate bat edo batzuk, kasuaren arabera. Horren harira, Espainiako Ministerioak titulazioa lortzeko aukera ematen duen lege berria onartu berri du, lanbide heziketan esperientzia egiaztatuz gero. Aurrerapausoa da, argi asko.
 
Dena den, urrats bat haratago joatea litzateke KEIk lanbide heziketan duen esperientzia unibertsitate alorrera transferitzea LPL egiaztatzeko eta kapitalizatzeko; eman beharreko urratsa. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatea azken bi urteotan proiektu europar batean murgilduta egon da Europako beste lurralde batzuetako unibertsitateekin batera (Alemania, Eskozia, Estonia eta Finlandia). Proiektu horretan aztertu da LPL unibertsitate-mailan praktikara nola eraman. Horretarako ikastaro eta modulu pilotuak sortu dituzte lurralde guztiek, eta HUHEZIk modulu eta ikastaro horietan izandako emaitzak ebaluatu ditu. Helburuetarik bat izan da ikasleek LPL zer den ulertzea. Aipatu lurraldeetan sakabanatutako 43 ikaslek, zazpi irakasle-bideratzailek (ingelerazko facilitator) eta lau instituziok osatu dute lagina. Adinaren batez bestekoa izan da 29 urte eta 8 hilabetekoa –gazteenak 20 urte eta zaharrenak 50–. Lehen saiakera honetan, proiektua bideratu dutenek, ikasleekin lan egiten dutenek eta ikasleek berek erantzun positiboa adierazi dute. Adibidez, ikasleek gehien baloratu dutena izan da modulu eta ikastaro hauetako malgutasuna eta erabakiak askatasunez hartzeko aukera. Horretaz gain, bizitzaren hainbat testuingurutan ikasitakoa lotzeko aukera ere altu baloratu dute. Aldi berean, irakasle-bideratzaileek gehien baloratu dutena izan da modulua baliagarria izan dela bai ikasleentzat eta baita eurentzat ere. LPL kontzeptua ikasle eta irakasle-bideratzaileek portzentaje handi batean ulertu dutela diote emaitzek; beraz, ezarritako helburua neurri esanguratsuan bete da. Halere, badago oraindik egitekorik. Adibidez, LPL bitartez ikasitakoa demostratzeko ebaluaketa-sistema oraindik zorroztu beharra dagoela diote emaitzek.
 
Europako proiektu honetan sortutako taldea hasi da lanean erronka handi honetan. Baina oraindik, lan asko dago akademikoek LPL-ren garrantziaz kontzientzia hartzeko, gizartea ere horretaz ohartarazteko eta hori guztia teoria izatetik praktikara bideratuko duen egitura egonkorra sortzeko. Ikaskuntza-sistemei buelta eman eta gure egunerokotasunean ikasitakoak modu baliagarrian presentzia handiagoa izatea nahi badugu, gizarteko gainerako elementu eta sektoreek ere hartu beharko genuke parte lan honetan. Guzti-guztiok dugu jakintza baliagarria esku artean.

* Parte hartu duten beste egileak:
Agurtzane Bikuña eta Pili Sagasta

Azkenak
Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2025-01-02 | Leire Ibar
AEBetako New Orleans eta Las Vegas hirietako gertaerak “eraso terrorista” gisa ikertzen ari dira

Agintariek ez dute baztertu bi gertaerak elkarren arteko loturarik izatea. New Orleansen, kamioneta baten gisari batek jendetzaren aurka egin du hamabost hildako eta 35 zauritu eraginda. Ordu batzuk geroago, Las Vegasen, Trump International Hotelaren parean auto bat lehertu da,... [+]


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


2025-01-02 | Leire Ibar
Nazioarteko Pilota Federazioak Espainiako Federazioak egindako akusazioak gezurtatu ditu

Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]


Al-Jazeera telebistaren Zisjordaniako egoitza itxi du Palestinako Aginte Nazionalak

"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]


Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du Ukrainak, Gazpromekin hautsita

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


Eguneraketa berriak daude