Autonomoak langabezia kobratzen hasiko dira

  • Langile autonomoak krisiak kaltetuenetakoak dira eta, orain arte langabezia saria jasotzeko aukerarik sekula izan ez badute ere, sei hilabeterainokoa kobratu ahal izango dute 2011tik aurrera. Horretarako, adituek egindako proposamena onartu behar dute.
Autonomoak langabezia kobratzen hasiko dira
Autonomoak langabezia kobratzen hasiko diraMikel Garcia
Autonomoen sektoreak hiru milioi pertsona inguru biltzen ditu Espainiar Estatuan, hamarka mila batzuk Hego Euskal Herrian, eta autonomoek 2011tik aurrera sei hilabeterainoko langabezia kobratzeko aukera izan dezakete, aztertzen ari diren lege-proiektuak dioenez. Lehen hiruhileko honetan Espainiako Gobernuak eztabaidatu beharko du, eta uda baino lehen lege-proiekturako izapideak egin. Hasierako proposamenaren arabera, gutxienez urtebetez hileko 26,25 euro kotizatu beharko dituzte, lehendik ordaintzen dutenaz gain, eta, hala, 583 euroko gutxieneko saria jasoko lukete. Gehienez sei hilabeteko babesa eskuratuko dute. Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean daudenek bi urterainokoa dute. Azkenean proposamena onartzen bada, zalantzarik gabe laguntza ona izango da krisialdi finantzario, ekonomiko eta industrialek beti kalte handia egiten dioten sektore horrentzat.

Kontuan izan behar da Hego Euskal Herrian ez dela Gizarte Segurantzaren eskumenik, ez EAEn ez Nafarroan. Ondorioz, Gizarte Segurantzarekin zerikusia duen guztia, hala nola kotizazioa eta langabezia-laguntzak, Espainiako Gobernuaren mende daude. Halaber, Gizarte Segurantzari lotutako edozein gai gizarte eragileekin negoziatzeko orduan, estatuko sindikatuak edo elkarteak lehenesten dira. Hortaz, Hego Euskal Herrian nagusi diren sindikatu abertzaleek ezin dituzte gai horiek Espainiako Gobernuarekin negoziatu.

Lege-proiektua tramitatzeko proposamena

Hauexek dira autonomoen langabezia arautzeko proposamena aurrera atera dadin eman beharreko urratsak. Lehenik, langile autonomoen egoera hori arautzeko beharra 2007ko ekaineko Langile Autonomoen Estatutuan jaso zuten. Bigarrenik, katedradunek, ekonomialariek eta Espainiako Gobernuko hainbat kabinetetako kideek osatutako adituen batzordeak 160 orrialdeko dokumentua landu eta Espainiako Gobernuari igorri dio. Dokumentu horretan langile autonomoen langabezia arautuko duen legea garatzeko proposamena egiten da. Hirugarrenik, aurtengo lehen hiruhilekoan Espainiako Gobernua adituen batzordearekin bilduko da dokumentu hori eztabaidatzeko. Erantzuna baiezkoa bada, proposamena datorren uda baino lehen irits liteke Diputatuen Kongresura, lege-proiektu gisa. Legea 2010ean ezarriko dela aurreikusten dute. Gutxienez 12 hilabetetan kotizatzeko baldintza onartuz gero, langile autonomoak 2011tik aurrera has litezke langabezia kobratzen.

Nork eskura dezake?

Adituen proposamenaren arabera, bi urtetako diru-sarrerekiko –jarduerako lehen urtea kontuan izan gabe– %30etik gorako galeren ondoren, halabeharrez jarduera eten duten autonomoek eskuratu ahal izango dute langabezia saria. Halaber, judizialki eskatutako %50etik gorako zorrak dituztenek nahiz hartzekodunen lehiaketan deklaratutakoek izango dute aukera. Halabeharrez autonomotan baja emandakoek, lizentzia administratiboa galdutakoek –falten eraginez ez bada– ere langabezia saria jaso ahal izango dute. Azkenik, genero indarkeriaren biktimek edota bezero nagusiak galdu dituztenek ere langabezia kobra dezakete.

Saria jaso ahal izateko, gutxienez 12 hilabeteko kotizazioa jasotzen du adituen proposamenak. Babesaren iraupena kotizazioaren iraupenaren araberakoa izango litzateke. Hala, kotizazioa 12 eta 17 hilabete artekoa bada, bi hilabeteko saria eskuratu ahal izango da; 18 eta 23 hilabete artekoa izanik, hiru hilabetetan kobratuko da; 24 eta 29 artekoa bada, lau hilabetetan; 30 eta 35 artekoa bada, bost hilabetetan; eta 36 hilabetetik gora kotizatuz gero, gehienezko sei hilabeteak eskuratu ahal izango dira.

Adituen batzordearen proposamenak autonomoak bere kotizazio-basearen %3,15 eman dezala aurreikusten du. Horren truke, kotizazio-basearen %70 jasoko lukete, jarduera etenez gero. Langile Autonomoen Erregimen Bereziak ezarritako gutxieneko basean, hau da, 833,40 eurotan daudenek –eta autonomoen artean ohikoena dela dirudi– hileko 26,25 euro ordainduko lituzkete –egun Gizarte Segurantzari egiten dioten ekarpenari erantsi beharrekoak– eta 583,38 euroko saria jaso ahal izango lukete.

Gizarte eragileak baikor

Autonomoen Elkarteek eta gizarte eragileek joan den abenduan jaso zuten adituek langabezia saria sektorean arautzeko landu duten dokumentua. Ordutik dokumentua aztertzen ari dira eta lehen balorazioa baikorra izan da, behar diren ñabardurak eginda, historikoa den bereizketa ezabatzen lagunduko duela uste dutelako. Bai ATAk (Langile Autonomoen Federakuntza) bai UPTAk (UGTri lotutako autonomoen federakuntza), positiboki balioetsi dute proposamena, hainbat zehaztapen eskatu arren.

Horrenbestez, dokumentuan lehen aldiz esaten da autonomoek erretiroa aurreratu dezaketela, gehienez sei hilabete lehenago jubilatu daitezkeela. Bada, UPTAko idazkari nagusi Sebastián Reynaren aburuz, “epe horrek luzeago beharko luke”, bereziki hainbat kolektibori dagokionez. ATAko presidente Lorenzo Amorren iritziz, aldiz, egungo egoeran “lehen urtean eskatzen den hamabi urteko kotizazio epea asko murriztea eska liteke”.
Lege-proiektua
220.000 autonomo
Hego Euskal Herrian 220.000 autonomo daude, 180.000 EAEn eta 40.000 Nafarroan. Iaz urtarrila eta iraila artean egunero 0300 autonomok baino gehiagok itxi zuten negozioa Espainiar Estatuan, Langile Autonomoen Federakuntzaren datuen arabera.

Kotizatzeari utzi diote

· Espainiar Estatuan: 32.720 autonomok.
· Katalunian: 7.944 autonomok.
· Valentzian: 8.035ek.
· Hego Euskal Herrian: 3.138k. EAEn: 1.997k eta Nafarroan: 1.141ek.

Sektore kaltetuenak

Eraikuntza, merkataritza, industria, hezkuntza eta garraioa.

Espainiar Estatuko erkidegoetan autonomo galera
· Errioxa: %2,6.
· Nafarroa: %2,3.
· Valentzia: %2,2.
· Murtzia: %1,9.
· Katalunia: %1,4.
· Aragoi, Kanariar Uharteak eta
· Galizia: %1,2.
· Bi Gaztelak: %1,1.
· Asturias eta EAE: %1.
· Andaluzia: %0,7.
· Kantabria eta Madril: %0,4.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude