Porruako euskalduna

  • Porruan (Asturies) Museo Etnografikoan bisita amaitzen ari ginen, alde egin aurretik harreran salgai zeuzkaten liburu eta diskoei begira. Erreparatu nion aulkian eserita zegoen gizonezko adinekoari. Zimela, bisera buruan, kontraste apur bat egiten zuen museoaren larrekotasunarekin, eta aldi berean antzematen zen etxean zegoela.
¿De dónde vienen ustedes?

Pues del País Vasco.

– Euskaldunak! Zer moduz?! –eta hortik aurrera euskaraz bota zuen parrafada, sorpresak gogoan hartzen utzi ez zidana.
Luis Manuel Romano Haces, 85 urte, Mexikon “en la mera capital” jaioa, familia indianokoa, Porruan beste asko bezala. Euskara non ikasi zuen? Ba, Comillasen, ikaskide euskaldunekin, eta burmuineko artxibotik hasi zen izenak ateratzen: Rekondo donostiarra, Forcada Odriozola Tolosakoa, beste bat gernikarra –Jaio bigarren abizena–, Nebreda –Algortako familia handiki batekoa–, Mendia Etxaniz, Zumarraga edo Urretxukoa... Eta memoriak egin ohi dituen lotura horiekin, hasten da kantatzen “Zibilak esan naute/biziro egoki...”. Mendia hark Iparragirreren kanta guztiak zekartzan liburutxo bat oparitu omen zion. Segidan “Ara nun diran, mendi maiteak...” eta pasartearen bukaerara iristean dio bi bertsio zeudela, bata “Ara España” zioena eta bestea “Ara Euskalerri”. Berriro memoriak beste salto bat eta Gernikako Arbola eta Eusko Gudariak kantatu ditu elkarren segidan, abertzaleen mitin bati azken puntua jartzen balebil bezala.

Gerra oste bete-betea izan eta euskara galarazita omen zegoen Comillaseko seminarioan. Errebelde tankera du gizonak eta horrek erakarriko zuen hizkuntza debekatura. Horrek eta hizkuntzekiko erraztasun eta zaletasun izugarriak. Lanbidez alemanetik gaztelaniarako itzultzaile izan da 30 urte pasatxotan, Bartzelonan. Ehundik gora liburu omen dauzka itzulita. Gaiak, zuzenbidea eta matematika ez beste guztiak. Interneten ageri dira haren itzulpenetako batzuen aipamenak, tartean Alma Mahleri buruzko bi, autobiografia bata eta La novia del viento bestea.

Zenbat hizkuntza ote dakizkien, ezin kontu garbirik atera: Comillaseko latina eta grekoaz aparte, bablea ez duela sekula benetan hartu, katalana menderatzera ez zela iritsi... Ahoskeran nabari zaio ingelesez ondo mintzatuko dela eta errusiera eta hebraiera behintzat lardatzen bide ditu, Ameriketarako itsas-bidaia eta egonaldietan ezagututako judutarrei esker. Mexiko hiriburuan, osaba batek zeukan kantinan zerbitzari ibili zen 1950eko hamarkadan. “Kantina ederra oso, Mexikoko onenetarikoa, Antzokitik hurbil, handik pasatzen ziren artista eta musikariak a tomar...”.

Etcéterarekin bukatzen ditu esaldiak sarritan, hitzak bizkor jaulki arren ideiak are azkarrago datozkiolako. Comillaseko garaian germanofiloa, anarkista alemanen kanta bilduma bat egina dauka, eta erlijioan, “ateoa ez, agnostikoa ere ez, panteista naiz”. Aita gurea eta Agur Maria bizkaieraz errezitatzen ditu.

Mende eta erdi kalkulatzen dion Erardt piano desafinatuak ez dio uzten notak behar bezala ematen, baina lotzen ditu potpourri gisa Ama begira zazu, Akerra ikusi degu eta Boga boga; “ez det nik ikusiko”ra iristean “zeinen tristea!!” dio, begiak bustita. Bere alaba Elgak, Alemanian bizi baita, “gaztainen kanta hori” (Ator, ator) gogoratzen du herriminak erasaten dionean.

PD. Porrua, Llanesetik lau kilometrora, 400 biztanle, Europako Kultur Herria izan zen iaz. Herriaz eta museoaz www.porrua.net. Luis Romanoren senitartekoen emaitza dira museoko etxe eta lurrak.

Azkenak
Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Jardin bat zuretzat, Hipatia

Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]


Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


2025-04-14 | Garazi Zabaleta
Dai Konbutxa
Konbutxa eta hartzituak bizibide

2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]


Semaforoa gorri, etsaien engainagarri

Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]


Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Eguneraketa berriak daude