Abiadura, amorru eta hitz landuekin, gizaki inozoari aurre egin

  • Erantzun ::Hazia ernaltzen duen tanta

    Hainbat diskoetxe

    iraupena ::26´14´´

    prezioa ::8€

Zarauzko talde beteranoak lan berria dauka kalean, binilo hutsean argitaratu dute, eta Euskal Herriko, Espainiako eta Txekiako hainbat diskoetxe-banatzaileren elkarlanaren laguntza izan dute horretarako. Autoekoizpenaren haritik jarraitzen du amorrua ikur nagusi daukan talde bortitzak. Are gehiago, abestiak prestatzen luze ibili ostean, hiru egun pasa dituzte estudioan emaitza borobiltzeko. Fastcore edo azeleratutako hardcorearen etiketa du lanak eta poliki-poliki izen handia hartu du muturreko doinuak gustuko dituzten Europako eta baita Hego Amerikako zaleen artean. 16 kantu, 16 astindu, gehienak euskaraz, baina baita gaztelaniazko eta ingelesezkoak ere. Horien artean, Disrupt eta Disturbio Menorren bertsio bana. Bestalde, gizakiari autokritika zorrotza egiten dioten aparteko hitzak jaso dituzte, taldekideek eta hainbat lagunek idatzita.
Hodei Esteban - Erantzun
"Kantuek zerbait eman behar dizute, eta hitzak ezin dira melodiaren dekorazio hutsa izan"

Diskoa hainbeste diskoetxerekin kaleratu duzue… interesa piztu duzuelako edo halako produkzioa egiteko indar asko batu behar direlako?


Biak. Horien guztien lana goraipatzekoa eta bihotzez eskertzekoa da. Banaketa zabalagoa egitea errazten dizu eta polita da bidean ezaguturiko lagun ezberdinekin lanean aritzea.

Zeri erantzun behar zaio?


Erantzun asko daude emateko eta galderak asko dira. Denek puntu berera eramaten gaituzte, gizakia eta gizakiak inguruan duenarekiko errespetu falta. Guk bizitzeko sortzen ditugun formen biktima gara, arazo denak gure ekintzen ondorio baitira.

Abesten duzuena ulertzea zaila da, baina hitzak idatzita eta hainbat hizkuntzatara itzulita daude. Garrantzia ematen diezue, ezta?


Hitzei gero eta garrantzia gutxiago ematen diegula iruditzen zait eta Erantzunen beti saiatu gara garrantzia ematen. Kantuek zerbait eman behar dizute eta hitzak ezin dira melodiaren dekorazio hutsa izan. Mezuak garrantzia du eta esateko moduak ere eragin handia du jasotzen duenarengan.

Talde bat sortzea da zuentzat “bizitzera jolastea”?


Bizitzera jolasteko ilusioa behar da, inozentzia, fantasia, umorea. Serioegi hartzen dugu bizitza eta axola ez duten gauzez arduratzen gara. Mundu, momentu eta pertsona magiko asko ezagutzeko balio izan digu taldeak. Asko ematen digu Erantzunek.

Gizateriaren zati handi baten krisiaren sorrera antzeman duzue: “Behar baino lan gehiago egiten dugu behar baino gauza gehiago mantentzeko”...


Aspalditik gure bizitzako denbora gehiena lanari oparitzen diogu. Bizitza hipotekatu eta eta amesten ditugun benetako gauzak egiteari utzi diogu behar ez ditugun gauzak izateko. Orain, ordaindu ezin ditugunean, krisian gaudela esaten dugu. Baina kontrolik gabeko kontsumismoan sartzean hasi zen gure benetako krisia. Balore, jarrera eta sentimenduen krisia.

Azkenak
Donostiako kaiko lizentzia onartu zuen funtzionarioa eta bere semea «gutxienez beste lautan» elkarrekin aritu dira, salatu dutenez

Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak irregulartasunak salatu ditu Parte Zaharreko lizentzia askoren harira, baita salatu ere "onuraduna" ostalaritza dela "beti". Azalpenak eta ardurak eskatu dituzte.


2025-01-27 | Julene Flamarique
Energia berriztagarriak fosilei gailendu zaizkie EBko energia elektrikoaren sorkuntzan 2024an

Gasetik sortutako elektrizitate ekoizpena bosgarren urtez jaitsi da, eta jatorri fosileko elektrizitate sorkuntza orokorra minimo historikoan dago, Ember erakundearen European Electricity Review txostenaren arabera.


Ureztatu neguan

Otsailean, neguaren erdigunean gauden honetan, lehentasuna  gorputza ondo ureztatua edukitzea da. Intxaurrondoa egiten ari den bezala: sustraiak neguan  biltegi gisa erabiltzen ditu, sustrai motz eta lodiak behar ditu, ura eta lurreko mantenugaiak biltzeko.


Itxura ahuleko ehiztari ahaltsua

Gaur egun Lur planetan bizi diren intsekturik handienek 30 cm inguruko tamaina izan dezakete, gizaki baten seiren bat, gutxi gorabehera. Horien artean daude tximeleta eta sits erraldoiak edo kakalardo potoloak. Halako izaki harrigarrien aurrean nola bada erreparatu lau... [+]


2025-01-27 | Jakoba Errekondo
Txerriaren belarrak

Txerri-hiltze sasoia da negua. Hotzak beroarena errazago kenduko dio. Guri ere txerriez hitz egiten dugunean beroarena behinik kenduko baligute!


2025-01-27 | Garazi Zabaleta
Hazi sarea
Herriko haziak biltzeko eta zabaltzeko tokia Itsasun

Urteak daramatza Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) bioaniztasun landatuaren inguruan lanean. “Hainbat proiekdu ditugu abian, eta horietako bat baratzeko hazien ingurukoa da”, azaldu du Nico Mendiboure Hazi Sareko kideak. Duela lau bat urte hasi... [+]


'Itoiz, udako sesioak' filma
“Itoizek eragindako emozioen bideari eutsi diogu, Juan Carlosek egin duen benetako prozesua jaso dugu”

Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.

 


Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


Eguneraketa berriak daude