Euskaldun zaharrik gabeko herria

  • Meatzaldeko Abanto-Zierbenak kanpotar asko erakarri zuen lanera 60ko hamarkadan. Bizkaiko herria Kantabriatik bost kilometrora dago, Bilbotik 20ra. Abanto-Zierbenan, 2001ean, euskaldun zaharrak %0,77 ziren. Orain euskaldunak %22 dira.
Abanto-Zierbena
Axola euskara elkarteak eta euskaltegiak elkarlanean antolatu ohi ditu ekintza ugari. Horietako bat da argazkikoa. Abanto-Zierbenako gazteak eta helduak elkarrekin iaz egindako bizikleta martxan.
Lekeitio, Ondarroa... herri horien izenak behin baino gehiagotan atera zaizkie Sonia Rodríguezi –Udaleko euskara teknikaria– eta Eneko Urruelari –Euskara, Kirolak eta Jaiak Saileko zinegotzia–. Ez daude enbidiatan, baina badakite beraien abiapuntua bestelakoa dela. Kantabriako muga oso gertu dute, eta esate baterako Lekeitio (%86 euskaldunak), 80 kilometrotara. Abanto-Zierbenako euskaldun kopuru baxua ez da salbuespena Meatzaldean; Muskiz, Ortuella edo Trapagarango egoerak antzekoak dira. 9.000 biztanletik gora dituen herri horrek babesa inguruko herritan dauka. Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako Alkarbide erakundean dago Abanto-Zierbena eta egoera soziolinguistiko bertsuko 10-12 herrirekin batera euskara sustatzeko estrategia bateratua daramate udalen bidez.

2006ko urria arte euskara sustatzen batik bat Axola euskara elkartea eta AEKren Abanto euskaltegia aritzen ziren. Udalak ez zuen euskara zerbitzurik eta Kultura Sailak zuen euskara bultzatzearen ardura. 2006ko urrian sortu zuten Euskara Zerbitzua, euskara teknikari bat kontratatuz.

Nork daki euskaraz herrian?

2001eko datuak pista asko ematen ditu, alegia, %0,77 zela euskaldun zahar. Rodríguez eta Urruela euskaldunaren perfilaren kalkuluak ateratzen hasi dira: eskolako haur txikiekin hasi eta 40 urteko mugara iritsi dira. Haurrak eta gazteak eskolan ari dira euskaraz, badira 30-40 urte ingurukoak eskolan euskaraz aritu direnak... eta kito. Salbuespena dira beren kasa ikasi duten helduren batzuk eta Urruelari atera zaion bezala, badira “jainkoari eskerrak” oraindik ere euskaraz egiten duten pare bat amona. Helduak ez dira asko animatzen euskara ikastera, euskal tradizioarekiko eta kulturarekiko jarrera estua dute, “jarreratxoa” deitzen dio Rodríguezek.

Ikastetxeko bileran estralurtarra

Rodríguez euskara teknikariari ondokoa bururatu zitzaion herriko bost ikastetxeetako ordezkariekin lehen bilera egin zuenean: “Aurreko horiek ariko dira pentsatzen, ‘nondik atera da estralurtar hau?’”. Lau ikastetxe eta institutua daude Abanto-Zierbenan. Duela urte batzuk horietako bakarrak zeukan D eredua. Orain denek dute D eredua, B eredua desagertzear dago eta A eredua bi eskoletan mantentzen da. Euskara teknikaria eta zinegotzia oso gustura daude eskolekin duten harremanaz. Gogoz heldu diote euskara sustatzeko lanari, bai eskola orduetan eta baita eskola orduz kanpoko haur-gazteen astialdian ere. Hasierako bileretako aurpegi harrituak atzean geratu dira.

Ikastetxeekin ez ezik, herrian euskara sustatzen duten eta sustatzeko egokiak diren esparruak batzen dituzte Euskararen Aholku Batzordean. Hor biltzen dira aisialdiko taldeak, ikastetxeak, Abanto euskaltegia, Axola euskara elkartea, kirol eremuko taldeak, euskara teknikaria eta zinegotzia.

Ondarroari eta Lekeitiori begira hasiz gero, euskara dakiten eta erabiltzen duten herritarren kopurua oso xumea da Meatzaldeko herri horretan. Etorkizuna ez dute beltz ikusten ordea, Rodríguezek eta Urruelak. Alderantziz, behetik hasi direnez, emandako urratsik txikiena ere esanguratsua da, pozgarria.

Hala dio Rodríguez euskara teknikariak: “Belaunaldi berrien zati bat murgiltzen bada gure proiektuan, gu gustura”.
Rut Martinez Iza
Maitasun-gorrotozko harremana euskararekin
Rut Martinez Izak segituan esan digu euskararekin duen harremana maitasun-gorrotozkoa dela. 38 urte ditu, eta euskara ikasten hasi eta utzi, behin baino gehiagotan egin du. Ikastolarik gabeko Gallartan ikasi zuen 14 urtera arte, gaztelaniaz. Institutuan heldu zion euskarari. Unibertsitate ikasketak egin ondoren, Bilboko Lizardi euskaltegian hasi zen berriz euskararekin. Utzi berriz. Haurdun geratu zen eta umearekin euskaraz aritzeko ilusioz berriro heldu zion. Berriz ere utzi... eta orain Abanto-Zierbenako euskaltegian ari da 2. perfila atera nahian, erizaina baita. “Askotan hanka sartzen dut, baina hala ere euskaraz egiten saiatzen naiz”. Bost urteko haurrarekin, ahizpa eta nebarekin, koinatarekin egiten du euskaraz. Familiatik kanpo, kalean oso gutxi: herriko umeekin, euskaltegikoekin eta unibertsitateko ikaskide ohiren batekin. Dena den, aitortzen du hizkuntz ohiturek pisu handia dutela eta behin baino gehiagotan eskatu diola kafesnea gaztelaniaz tabernari gazteari, alegia, seguruenik euskara maila gutxienekoa baduenari. “Egunero erabiltzen dut euskara. Gehiago erabili beharko nukeela? Igoal bai, baina ohituraz gaztelaniara jotzen dugu”. Berari errudun sentsazioa ageri zaio, hanka sartzen duelako hitz egiterakoan eta behar baino gutxiagotan egiten duelako. Guri berriz meritua duela iruditu zaigu, euskaldunak %22 diren herrian, Kantabriatik hain gertu daudela, egunero euskaraz ari delako.
Abanto-Zierbena
Abanto euskaltegia
Euskaltegi askok bezala, 1970.eko hamarkadako gau eskolan du sorburua Abanto euskaltegiak. 1983-84an AEKn sartu zen. Rolan González Meatzaldeko AEK-ko eta Abanto euskaltegiko zuzendaria da. Euskaltegiko 80-85 ikasleen perfilaz galdetu diogu eta hiru talde egin dizkigu: lanpostuak eskuratzeko ikasten ari direnak, institututik eta unibertsitatetik doazen gazteak EGA titulua atera nahian eta haurrekin euskaraz gutxieneko komunikazioa izatea nahi duten gurasoak. Euskara ikasteko motibazioen hamarkadatako bilakaera labur azaldu du Gonzálezek: “Lehen motibazio nagusia emozionala zen orain funtzionala”. Euskaraz aritzeko giroa berotzeko berbalaguna dute, bikoteetan baino taldeetan osatua eta hor behintzat astero euskaraz aritzeko tartea izaten dute.
Abanto-Zierbena
Axola euskara elkartea
Sergio Monedero 2000. urtean iritsi zen Abanto-Zierbenara eta harrituta geratu zen, euskara bultzatzeko zegoen mugimendua nabarmen sumatu zuelako kalean eta euskara entzuten zelako, ez barra-barra, baina bere arreta pizteko adina bai. Bazekien Meatzaldean zegoela, Bizkaiko eremu erdaldunenetakoan. Segituan sartu zen Axola euskara elkartean.

Elkartearen sustraitzat dute 1996an auzo elkarte batean sortutako giroa. Orain, Axolak 175 bazkide ditu eta mota guztietako ekintzak antolatzen ditu euskara suspertze aldera: txangoak, Olentzero, D ereduaren aldeko kanpaina, euskal kanta tradizionalen liburua... Sektoreren bati arreta berezia jartzen dioten galdetu diogu Sergio Monederori, eta baietz, ekimen gehienak txikienentzat direla, “lekukoa haiek hartuko baitute”.

Azkenak
Donostiako kaiko lizentzia onartu zuen funtzionarioa eta bere semea «gutxienez beste lautan» elkarrekin aritu dira, salatu dutenez

Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak irregulartasunak salatu ditu Parte Zaharreko lizentzia askoren harira, baita salatu ere "onuraduna" ostalaritza dela "beti". Azalpenak eta ardurak eskatu dituzte.


2025-01-27 | Julene Flamarique
Energia berriztagarriak fosilei gailendu zaizkie EBko energia elektrikoaren sorkuntzan 2024an

Gasetik sortutako elektrizitate ekoizpena bosgarren urtez jaitsi da, eta jatorri fosileko elektrizitate sorkuntza orokorra minimo historikoan dago, Ember erakundearen European Electricity Review txostenaren arabera.


Ureztatu neguan

Otsailean, neguaren erdigunean gauden honetan, lehentasuna  gorputza ondo ureztatua edukitzea da. Intxaurrondoa egiten ari den bezala: sustraiak neguan  biltegi gisa erabiltzen ditu, sustrai motz eta lodiak behar ditu, ura eta lurreko mantenugaiak biltzeko.


Itxura ahuleko ehiztari ahaltsua

Gaur egun Lur planetan bizi diren intsekturik handienek 30 cm inguruko tamaina izan dezakete, gizaki baten seiren bat, gutxi gorabehera. Horien artean daude tximeleta eta sits erraldoiak edo kakalardo potoloak. Halako izaki harrigarrien aurrean nola bada erreparatu lau... [+]


2025-01-27 | Jakoba Errekondo
Txerriaren belarrak

Txerri-hiltze sasoia da negua. Hotzak beroarena errazago kenduko dio. Guri ere txerriez hitz egiten dugunean beroarena behinik kenduko baligute!


2025-01-27 | Garazi Zabaleta
Hazi sarea
Herriko haziak biltzeko eta zabaltzeko tokia Itsasun

Urteak daramatza Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) bioaniztasun landatuaren inguruan lanean. “Hainbat proiekdu ditugu abian, eta horietako bat baratzeko hazien ingurukoa da”, azaldu du Nico Mendiboure Hazi Sareko kideak. Duela lau bat urte hasi... [+]


'Itoiz, udako sesioak' filma
“Itoizek eragindako emozioen bideari eutsi diogu, Juan Carlosek egin duen benetako prozesua jaso dugu”

Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.

 


Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


Eguneraketa berriak daude