PPk eragindako gurutzebidea

  • Galdetu valentzieraren osasunaz soziologoari, idazleari, unibertsitateko irakasleari eta jarri martxan kronometroa. Segundo gutxitan PP hitza edo Valentziar Gobernua hitza aterako dira, seguru. Eskutik helduta doaz bertako hizkuntzaren egoera eta valentziar erkidegoko Gobernuaren jarrera. Marearen kontra ari dira valentziera hiztunak, eta kultur eragileak, eta lurraren aldeko elkarteak, eta...
Trobades-ak
Escola Valenciana
Valentzia hiriburura hurbildu gara. Han, PPren agintearen itzalean –valentziar erkidegoan botoen %52,22 eskuratu zituen 2007ko hauteskundeetan–, valentziera eta valentziar nortasuna indartu nahi dituzten hainbat elkarte eta jenderekin egin dugu topo. Escola Valencianako lehendakari Diego Gómezi egin diogu elkarrizketa. Federazio horrek 100.000 lagun ditu inguruan; besteak beste irakaskuntzan valentziera hizkuntza ardatz izatea aldarrikatzen dute. Ca Revoltara ere jo dugu. Revolta izeneko talde politiko ezkertiarretik sortutako elkartea da. Valentzia hiriburuan ere agintzen duen PPk lanerako espaziorik ematen ez dien gizarte mugimendu eta kultur elkarteei egiten die tokia bere egoitzan. 2007ko hauteskunde aurretik, PP tronutik kenduko zutenaren itxaropen handiz, Ca Revoltaren egoitzan abiatu zen Ja en tenim prou (nahikoa da) proiektua. Bada valentzieraren aldeko lanean ahaztu ezin den beste erakunde bat: Centre d'Octubre. 6.000-7.000 bazkide dituen elkarte horren berri aldizkari honetan bertan eman genuen duela bi urte (2075. zbk, 2007-02-11).
 
Etsi puntua begi bistakoa da. 2007ko hauteskundeak PPk ez irabaztea espero zuen askok, tartean aipatu ditugun elkarteetako gure solaskideek. Politika urbanistiko eta kultural erasokorrak itzali eta bestelako politiken itxaropena zegoen. Valentzierarekiko hizkuntza politikak ere arnasa hartuko zuelakoan ziren. Denek azpimarratu digute PPk hauteskundeak irabaztea belarrondoko galanta izan dela. Batzuek diote gizarte mugimenduek, hauteskunde aurreko sukarraren ondoren, behera egin dutela, etsituta. Beste batzuk indartsuago, edo sikiera, baikorrago aritu zaizkigu, esate baterako Diego Gómez. 100.000 pertsona biltzen dituen federazioa bizi-bizirik dago.
 
Ezertan segi baino lehen, bertako hizkuntzari deitzeko moduaz kontuak argi uztea komeni da. Aipatutako elkarteetako kideei galdetu diegu ea zer iritzi duten valentziera ala katalana hitza erabiltzearen eztabaidaz. Azalpenak eman dizkigute –kazetariari eta hainbat euskara teknikariri– bertakoak ez garelako eta kilima bila ez garela ari badakitelako. Eztabaidak berez, inolako funtsik ez duela argi dute. Pazientziaz erantzun dute, baina gaiak eragiten dien amorrazioa nabaria da. PPk Kataluniarekiko bereiztu dezaten aldarrikatzen du valentziera bertako hizkuntzatzat. Aldarrikapenak aldarrikapen, gero, valentzieraren aldeko hizkuntza politika hutsaren hurrengoa da. Gure hizketakideek katalana zein valentziera deitzen diote bertako hizkuntzari, askotan valentziera darabilte Kataluniako hizkuntz errealitatearekin ez nahasteko. Erreportajean valentziera erabiliko dugu, besterik gabe.
 
Nahikoa da

Rafael Xambó soziologoa eta musikaria da, baita Ca Revolta elkarteko kidea ere. Ja en tenim prou plataformaren sortzaileetakoa izan zen 2006 bukaeran, hauteskunde atariko giro gorian. Proiektu hori termometro polita da hauteskunde ondorengo gizarte nekatuari neurria hartzeko.
 
Ikus-entzunezko proiektu bat egitea bururatu zitzaien hiru bat laguni eta haiexek elkartu ziren 2006ko Gabon aurretik: errealizadorea, aktorea eta Xambó. Hurrengo bilerara, Ca Revoltako egoitzara, 15-20 lagun bildu ziren eta hirugarrenean ez ziren denak bilera gelan sartzen. Hauteskunde aurreko hilabeteetan giroa bero-bero zegoen. Ja en tenim prou plataforman ikus-entzunezko profesionalak, artistak, kultur elkarteak eta gizarte mugimenduak batu ziren. Asmoa gizartearen kritika eta iritzia sustatzea zen, gizarte kontzientzia eragitea, herritarrek parte hartzea, Valentziako Generalitatearen politikez (urbanistikoaz, kulturazkoaz, hizkuntzazkoaz...) nazkatuta baitzegoen asko eta asko. Ja en tenim prou plataformak arrakasta handia izan zuen eta askorengan ilusioa piztu zen. Alabaina, heldu ziren 2007ko hauteskundeak. PPk gehiengoa atera zuen eta gizarte mugimenduen euforia hanka azpira jaitsi zen. Xambók hala dio: “Orain jendea gogogabetuta dago. Hauteskundeak baino hilabete batzuk lehenago jendeak itxaropena zeukan, baina desastre ederra izan da”. Ca Revoltaren sostenguz piztutako mugimendu horretatik ikasteko asko dutela dio. Alegia, hauteskundeei lotuta ezer egiterik ez duela merezi. 2007koa salbuespena izan zen. Ca Revoltaren helburua hauxe litzateke: epe luzera kontzientzia kritiko herritarra bultzatzea eta balore solidario eta alternatiboak zabaltzea, inoren alderdiren periferia izan gabe. Ez ziren izan inolako alderdiren transmisio bide, baina berak dioenez, “dena batera etorri zen: hauteskundeak eta kaleko mugimendu indartsua. Aldaketarako behar larria zegoen. Uste genuen denok batera mugitu behar genuela PP alboratzeko. Porrota izan da ezker instituzionalarena, PSOErena, eta baita Compromis-ena –Esquerra Unida eta Bloc Nacionalista koalizioan– ere”.
 
Ja en tenim prou ez da desagertu hauteskundeetako zartadaren ondoren. Webgunean (www.jaentenimprou.org) dauka segida. Ikus-entzunezko lanak eta albiste andana aurki daitezke. Lurraldearen defentsan ari direnek zintzilikatzen dituzte albisteak, metroko istripuan biktima izan zirenek ere bai, Valentzia hiriburuko XIX. mendeko Cabañal marinel auzoa babestu nahi dutenek... Etsipenak jota ez gelditzeko gunea da.
 
Ordezkapen linguistikoa Canal 9ren bidez

Telebista kontuekin hasi aurretik, 2005eko (berrienak) datu soziolinguistiko orokor batzuk eman ditzagun. Gaitasunari dagokionez, Valentziar Herrialdeko biztanleen %73,3ak nahiko ondo edo oso ondo ulertzen du valentziera eta %52,1ak hitz egiteko gaitasuna du. Erabilerari dagokionez, etxean %35,1ak beti edo ia beti darabil valentziera. Lagunekin %30,5ak eta kalean %16,5ak. Hamar urtean azken hiru ehunekoak hamar puntu jaitsi dira.
 
Rafael Xambó Universitat de Válenciako irakaslea da, soziologoa. Unibertsitatean bertan, hizkuntza erabilerari buruzko ikerketan ari da lanean. Hizkuntzaren osasunaz gehien kezkatzen duena ez da eremu hori, ordea. Telebistak bultzatzen duen ordezkapen linguistikoak arduratzen du. Canal 9n gertatzen dena azaldu du. Etxean egindako bi telesail daude: Singles eta La alquería blanca. Biak dira valentzieraz, baina bietan ordezkapen linguistikoaren fenomenoa nabaria da. Singles telesaila tabernan garatzen da eta bertara goiko solairuko gazteak joaten dira. Gazteek euren artean valentzieraz egiten dute, eta tabernari gaztelania hiztunak zerbait esan orduko gaztelaniaz hasten dira. Tabernariak gazteak valentzieraz ari direnean dena ulertzen du. Xambók hala dio: “Horrek adierazi nahi du zure hizkuntzak ez duela ezertarako balio, hizkuntza menperatzailean hitz egiten badizute aldatu eta ixo! Kataluniako TV3n ez duzu horrelakorik ikusiko. La Juani telesaileko Juani andaluziarrak gaztelaniaz hitz egiten du, baina besteek katalanez egiten diote. Noski, hemen kalean, gaztelaniaz ari zaizun bati valentzieraz egiten badiozu edukazio txarrekoa zara, Katalunian ez. Hemen hizkuntza politika babesgarririk ez dago, egoera asimetrikoa da, valentziera beti da hautazkoa, zentzugabea da”.
 
Valentzieraren atzerakada gogorra

Unibertsitatean valentzierak duen presentziaz galdetu diogu Xambóri eta orokorrago, Valentzia hiriko panoramaz erantzun digu: eguneroko hizkuntza erabilgarria gaztelania da, valentzierak balio errituala du, espazio publiko eta soziala galdu du. Hiritarren erdiak baino gehiagok daki valentziera, %90ak ulertzen du eta erabili %9ak. Soziologoaren ustez, galdutakoa berreskura daiteke, baina hizkuntza politikarik gabe ez. Politika gabezia horren adibide jarri ditu unibertsitate publikoak. Valentzieraz aritzeko eskariak beti gainditzen du eskaintza. Ikasgai bereko talde bat baino gehiago antolatzen bada, orduan valentzierako taldea osa daiteke, edo valentzieraz irakas daiteke irakasleak hizkuntza horretan gaitasuna badu. Irakasleek valentziera ikasteko ikastaroak badaude, baina ez dira derrigorrezko. Borondatearen linboan ia dena.
Ca Revolta, matxinadaren etxea
500 bazkide ditu elkarteak, baina kopuru horrek ez du Ca Revoltaren egoitzan dagoen mugimendua adierazten. Pancho Villaren estiloan egiten omen dute lan, antolaketa zorrotzik gabe, burokrazia gutxirekin. Saiatzen dira Valentzia hirian mugimenduan dagoen guztia egoitzara hurbiltzen.
 
Eraikin osoa daukate erosita. Goiko solairuetan, elkarteko kide batzuek etxebizitza erosi zuten eta beheko bietan Ca Revolta dago. Rita Barberá hiriko alkatearentzat arerioa bizi da egoitzan. Han biltzen dira Compromis del territori-koak, baratzearen aldeko ekintzan 130.000 sinadura bildu zituztenak. 100.000tik gora lagun biltzen dituen Escola Valencianako haurrak ere hor elkartzen dira. Musikak, antzerkiak eta bideo lehiaketek dute lekua. Talde feministek han dute txokoa, etorkinek ere bai...
 
Octubre (Centre de Cultura Contemporania) kultur gunea ez bezala, Kataluniaren periferia baztertua sentitzen dira eta bidea bakarrik egitea aldarrikatu dute. Octubren, jarduerak anitzak dira, baina baldintza bat dago: denak valentzieraz egin behar dira. Ca Revoltak ez du halako araurik, valentziera modu naturalean erabiltzen da. Elkarteko kide Berta da adibide polita. Gurasoak andaluziarrak eta bera gaztelania hiztuna. Hasieran lotsa ematen bazion ere, herdoilduta zuen valentzieraz hasi zen hitz egiten, Ca Revoltan komunikazio hizkuntza hori baita.
«90.000 haurrek nahi dute valentzieraz irakurri eta idatzi, baina eskaintzarik ez dago»
Escola Valenciana, Hizkuntzaren aldeko Elkarteen Federazioa da. 1984-85 urteetatik ari zen hainbat gizarte mugimendu valentzieraren aldeko eginahalean, eta batik bat, hezkuntzan. Eskualde mailako elkarteak dira eta 1990ean federazioan batu ziren. Irakasleak, gurasoak, mota guztietako kultur elkarteak (musika, antzerkia, animazioa...) eta udalak eta mankomunitateak batzen dira.
 
Escola Valenciana valentzieraren aldeko mugimendurik indartsuena da gaur egun Valentziar Herrialdean.

Zein da Escola Valencianaren helburua?


Gure helburua valentziera defendatzea da. Hasierako asmo nagusia hizkuntza eskolan normalizatzea zen. Duela urte batzuez geroztik erabilera sozialak arduratzen gaitu bereziki. Eskolan bai, baina gero kalean behar dugu valentziera: zineman, musikan, merkataritzan... Udaberri oro eskualde mailako 17 jaialdi antolatzen ditugu eta 200.000 pertsona biltzen dira. Helburua horixe da, valentziera kalera ateratzea jolas giroan eta alai, eta era berean, aldarrikatzaile.
 


Nolako ekintzak antolatzen dituzue valentziera sustatzeko?


Esparru anitzetan aritzen gara. Bikote linguistikoak dauzkagu, alegia, valentziera ikasi nahi dutenei lagunduko dien boluntario taldea. Bestalde, zinema eskolara hurbiltzen saiatzen gara eta rock musikako jaialdia antolatzen dugu urtero. Kanpainak ere egiten ditugu, esate baterako, haurrak valentzierako eskolan matrikulatzekoak.
 
Gure nahia da jendeari helaraztea haurrek hizkuntza menderatzea baikorra dela. Dena den, harago joan nahi dugu. Erakutsi gura dugu baikorra dela nork bere hizkuntza maitatzea eta norberak sinestea valentzieraz bizi daitekeela. Zeren ez dugu ahaztu behar valentziera legezkoa dela, hots, legeak valentziera erabiltzeko eskubidea ematen didala.
 

Valentziar Herrialdeko eskoletan nola egituratzen da valentzieraren irakaskuntza?


Panorama konplexua da. Kontuan hartu behar da, batetik, legez bereizita daudela gaztelania hiztunen eremuak eta valentziera hiztunenak. Bestetik, ikastetxeen autonomia eskubidea dago tartean. Eta azkenik, norbanakoaren eskubidea dago, hau da, valentziera haurrei irakatsi nahi ez dien gurasoen eskubidea.

Nola islatzen da hori hizkuntz ereduetan?


Lau dira. Lehenengoak irakaskuntza valentzieraz eskaintzen du, hizkuntza horretan irakurri eta idazteko. Bigarrena murgiltze eredua da, hau da, valentziera hiztuneko eremuetan dauden gaztelania hiztunentzat. Haurrak gaztelaniaz hasten dira eta valentzierara pasatzen dira. Hirugarrenaren bidez valentziera poliki-poliki jasotzen dute haurrek. Horrela behar lukeela dio ereduak, gero ez da hala gertatzen. Laugarren ereduan dena gaztelaniaz egiten da, valentziera ikasgaia ezik. Egitura horren helburua zen haurrek bi hizkuntzetan gaitasuna lortzea.

Esan duzu gurasoek valentziera ez ikasteko eskubidea aldarrikatzen dutela.


Ez dute nahi seme-alabek valentziera ikasterik. Ados, baina ume horiek ez dira elebidunak izango. Eta bestalde, eskubidea urratzen dietela diote. Katalunian zenbat gurasok eskatu dute eskubide hori betetzeko? 28k? Bada Valentziar Herrialdean 90.000k nahi dute valentzieraz irakurtzea eta idaztea, baina eskaintzarik ez dagoenez, lehen aipatu dizudan hirugarren eredu horretan sartzen dituzte.
 

Eta eredu horretan ez dute ikasten valentziera.


Ez. Hori ez dugu guk esaten, hezkuntza kalitatea ebaluatzeaz arduratzen den erakunde valentziarrak dio hori. Orain hiru hizkuntzetan gaitasuna lortzearen kontuarekin gabiltza, valentzieraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Gu ez gaude horren kontra, hiru eledunak badira primeran eta eleanitzak badira hobe, baina lehendabizi izan daitezela elebidun.

Zein itxura du etorkizunak?
Boteila erdi beteta edo erdi hutsik ikus daiteke, baina 25 urte eta gero 100 ikasletik 25i baino ez bazaie irakasten irakurtzen eta idazten valentzieraz, ezin dugu 75 urtez itxaron. Zerbait egin beharko da, eskolan eta eskolatik kanpo.

Azkenak
Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


Ehunka emakume hil eta bortxatu dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoko espetxe batean

Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du apirilaren 6rako Baionan

Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]


Trumpen Gazarako proposatutako garbiketa etnikoak hautsak harrotu ditu nazioartean eta AEBetan

AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]


Eguneraketa berriak daude