Tokioko aitona-amona lapurren balada

  • Gizarte postindustrialen zahartzearen ezaugarri batzuk ezagutu dira urteotan, esaterako, adineko jendea bere eroste ahalmenagatik salmentetarako target (jomuga) erakargarria izatea. Japoniak krisiarekin beste aurpegia darakuskigu: bizi ezinak delinkuentziara eraman ditzake zaharrak.
Gizon adindua Tokioko karrika batean etzanda
Narayamako balada ez dute maite Japoniako gaurko zaharrek. Irakurlea oroituko da agian 1983an Cannes-eko jaialdian urrezko palma irabazi zuen Narayamako balada filmaz. XIX. mende erdian girotuta, 70 urte bete berriak zituen amak harri bat joz hausten zituen ahoko haginak, horrela behartuz bere semea erabaki latza hartzera: hortzaginik gabeko zaharrak Narayama mendira eraman eta han abandonatu behar ziren, aho bat gutxiagorekin herria bizi zedin, zaharren otordua ume eta gazte berriei emanez.
XXI. mendeko Japonian bada denek jateko beste, umeentzako adina erretretadunentzako. Baina ongizatearen gizarteko onurak denei iristen ez zaizkienez, zahar japoniar askok oso bestelako erreakzioa dute orain: itxuragabe ari da ugaritzen jende nagusien kriminalitatea.

Ikusi titular hau munduko kapitalisten eguneroko biblia den Bloomberg agentziak aurreko azaroaren 14an plazaratua: “Txirotasunak eta pentsioekiko beldurrak Japoniako zahar jendea delinkuentziara daramatzate”. Eta Pariseko Le Monde egunkariak abenduaren 8an: “Lapurreta egiten dute presondegira itzultzearren”.

“Abuztu bukaeran gertatu zen –hasi da Le Monde– Tokioko udako bero itogarrian. Shibuya auzo chiceko geltokian, bi emakumeri labankadaz egin zitzaien eraso. Gaizkilea 79 urteko emakumea zen, aterberik gabea eta altxortzat sakelan denetara 6.500 yen (53 euro) baizik ez zeramana. ‘Nora joanik ez neukan’, esplikatu zion abokatuari. ‘Poliziak ni beren gain hartzea nahi nuen’. Aste batzuk zeramatzan aterbekoentzako egoitza sozial batean, ez zeukan ez familiarik eta ez lagunik”.

Gertakizunak itxura bitxia du, baina antzekoak gero eta ugariagoak dira Japonian. Agintariak kezkatuta daude. Tokioko gobernuko Justizia Sailak gai honetaz 2008an aurkeztu duen dosierrak kopuru itsusiak eskaini ditu. Kriminalitateari buruzko liburu zuri horretan diotenez, delitu kopuruek adin tarte guztietan egin dute behera, 65 urtetik gorakoen artean ezik. 48.605 zahar arrestatu dituzte azken urtean. 1986tik 65 urtez goitiko herritarren kopurua bikoiztu egin da, eta aldiz horien gaiztakeriak bost halakotu.

Delituotan denetik dago, oldartze eta hilketak barne, baina batez ere lapurretak dira adinduen delitu nagusiak. Justizia Sailaren ikerketarako giltzapean diren 368 zahar galdezkatu dituzte, eta Toru Suzuki ikerlariak garbi dauka: “Kriminalitate honen sorburu nagusia baliabiderik ezean datza. Gehienek diote diru faltan daudela, gose direla...”.

Japoniako ekonomiak behera egin duen abiada berdintsuan egin du gora adinduen delinkuentziak. Atzerakada ekonomikoan murgilduta, gobernuak defizita kontrolatzeko neurrietan eman ditu ahaleginak eta aurrekontuan egin diren mozketekin herritar ahulenek bizitzeko ezintasun handiagoa dute. Horri erantsi behar zaio orain iritsi direla erretretara baby boom famatuko haur haiek, Japoniako zaharren kopurua inoizko gorenera eramanez.

Hiru otordu eta norbaiten solasa

Bakardadeak ere bultzatzen ditu jende nagusiak delituetara. Kroniketan aipatzen dira emakume adinekoak supermerkatuetan osten dutenak, arrestatu ditzaten, norbaitekin hitz egin ahal izateko. Horietako asko, gainera, ez dira kontatzen delituen atalean, eta poliziak lanez itota omen dabiltz.

Kasu larrienak gertatzen dira biak, pobrezia eta bakartasuna, batzen direnetan. Ikerketak aipatzen ditu gizonezko alargundu berriak, diru oso gutxi jasotzen dutenak eta azken irtenbidetzat delituren bat burutzen dutenak, nahiago dutelako espetxeko epeltasuna. Ondorioz, presondegitik atera ondorengo etengabeko atxilotzeak ere ugariak omen dira.

Le Mondeko kazetariak gaiaz galdetu dio Tomomi Fujiwara-ri, Boso Rojin (Zahar haserretuak) liburuaren egilea berau. “Garai batean familiako eta herriko loturek babes bat ematen zuten, horrelako jokabideak mugatuz. Delitua egitea kasik suizidio soziala zen. Baina zaharren bakardade gero eta handiagoarekin, hori ez da horrela gertatzen. Gaizkileok ez dute kulpabilitate bera sentitzen”.

Bloombergen Masahiro Yamada soziologoak ñabardura bat gehitu dio aurrekoari. Yamadaren ustez, orain zahartu den belaunaldia Bigarren Mundu Gerra osteko nahasmenduan hazitakoa da, Japonian delinkuentzia inoizko ugariena izan zen garaian. Ez omen daukate errudun izateaz aurreko eta ondorengo belaunaldien sentimendu bera.

Ororen buru, Japoniako espetxeak 65 urtez gorako jendez mukuru daude. 2000.ean 10.000 izanik, gaur 30.000 inguruan dabiltza. Gobernuak aurten bertan 8.300 milioi yen (67,8 milioi euro) bideratu behar izan ditu zaharrentzako hiru presondegi berri eraikitzeko, bakoitza 1.000rentzat. Norbaitek esango du espetxeetan gastatu behar izan dutela laguntza sozialetan aurrezturikoa.
Japonia, hain aberatsa izanik, ondasunak gaizkien banatuta dauzkatenetakoa da. Munduko 30 herrialde aberatsenen artean, kontatuz gero zenbat herritar bizi diren herrialdeko irabazien mediaren erdiaren azpitik kobratuz, Japonia dago azken lauetan.

Zahar jendearen delituak ugaritu dira ekonomiaren egoera hondatzearekin batera. AEBetan eta Erresuma Batuan bezala, Japonian ere Euskal Herrian baino urtebete lehenago nabaritu dira atzerakadaren haginkadak. Industriaren produkzioak behera eginda, komertzioetako salerosketak hondoratuta, etxebizitzen merkatua blokatuta, berehala nabaritu dira ondorioak langabezia kopuruetan eta bizirauteko laguntza sozialak behar dituzten familietan.

Zaharrenen delinkuentziak erakutsi die japoniarrei herritar ahulenak babesik gabe geratu direla urteotan. Adineko jendeari bizileku egoki eta merkeak eskaintzeko egiturak eraiki dira batean eta bestean, zerbitzu amankomun eta guzti, baina urriegiak dira gizartean den eskari izugarriarentzako. Bestalde, etxez etxeko zerbitzuak oso garesti daude eta zaharretxeak berdin, erretreta xumea geratu zaienek ezin dute amestu horietakoren batean sartzerik.

Kronikek diotenez, Tokioko gobernuak neurriak hartu eta aurrekontu handiagoak agindu ditu. Baina gizarte osoak beharko du mobilizatu. Orain arte ezagutu gabeko arazoekin egin baitu topo. Japonian 127 milioi biztanleetatik %22,1ek 65 urte gaindituak ditu gaur. Prospektibek diotenez, 2050erako adin horretakoak %40 izango dira.

Azkenak
Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2025-01-02 | Leire Ibar
AEBetako New Orleans eta Las Vegas hirietako gertaerak “eraso terrorista” gisa ikertzen ari dira

Agintariek ez dute baztertu bi gertaerak elkarren arteko loturarik izatea. New Orleansen, kamioneta baten gisari batek jendetzaren aurka egin du hamabost hildako eta 35 zauritu eraginda. Ordu batzuk geroago, Las Vegasen, Trump International Hotelaren parean auto bat lehertu da,... [+]


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


2025-01-02 | Leire Ibar
Nazioarteko Pilota Federazioak Espainiako Federazioak egindako akusazioak gezurtatu ditu

Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]


Al-Jazeera telebistaren Zisjordaniako egoitza itxi du Palestinako Aginte Nazionalak

"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]


Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du Ukrainak, Gazpromekin hautsita

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


Eguneraketa berriak daude