Sistemaren krisiaz

Joseba Azkarraga
Karlos Corbella
Goizean goiz utzi duzu ohearen goxoa, Bilbon garaiz egoteko. Trenean lagun bi jarri zaizkizu ondoan, biak 70 urte bueltakoak. Emakume dotorea bata, euskaldun itxura du, jelkidea seguru. Bisoizko abrigoa kapela elegantearekin konbinatu du. Gizon erdalduna bestea, langile erretiratua. Kondizio umila du honek, zapata zaharretan sumatzen zaio.
 
Sevillatik irten eta 14 urterekin Durangora etorri ei zen gizona, 1958an, halaxe diotso emakume euskaldunari. Elkar ezagutzen ez badute ere, berriketan natural hasi dira, adinekoek ez dute norbere baitan biltzeko enpeinu posmodernorik, pentsatu duzu.
 
Gizonak, grazia andaluzaren arrastoarekin: “Dirua daukanak dirua irabazi behar du, bestela pobreek eta langileek ez dute jatekorik izango”. Emakumeak gusturago dirudi bere klase soziala txalotzen entzun ostean, eta ausartu da: “Norbaitek horrela ikusiko ez balu, eros dezala lokala, makinaria, eta ea errekuperatzen duen inbertiturikoa”. Erantsi du euren aitak bazekiela zer zen enpresa gobernatzea. Jaiotzak eman dizkio jantzi dotoreak, kapela, eta bizi-jarrera tentea, ondorioztatu duzu.
 
Berritsua da gizona: “1958an, trenetik Durangon jaisteaz batera zu zertara zatoz?, galdetu zidan batek. Zertara etorriko naiz ba, erantzun nion, lan egitera!”. Langilearena egin nahi du langile ohiak, eta gaiari buelta larregi ematen hasi zaio, bizi guztiko estigma gainetik astindu guran bezala: “Eurak” lanerako etorri zirela, gezurretan aritzeko ez, lapurretan egiteko ez, alferkeriatan ibiltzeko ez.
 
“Gaur horixe falta da, beharra egiteko gogoa” adostu dute. Nagikeria norberaren eta komunitatearen kontrako krimena dela argitu ostean, gizonak are morroiago: “Gaur langileek eskatu baino ez dute egiten. Zenbat irabaziko dut?, galdetzen du gazteak. Zenbat lan egingo duzu? esan beharko zaio”.
 
Adoretuta, emakumeak gaurko usteltze moralaren sakonaz: “Gaur egun, zenbat lapurreta! Ez dakit hau modernismoa den, baina txarrera goaz. Hobera ez, behintzat”. “Lehen pobreagoak ginen, baina lapurrak ez” erantzun du langile ohiak bere estigma historikoa eskualdatu guran. Goibel baina andaluzieraz segitu du: “Zer ote da 20 urte barru. Nire ilobak gaur ondo bizi dira, baina bihar-etzi…”.
 
Kapelari eskuarekin bultzakadatxoa eman eta, mimoz kolokatu bitartean, sententziatu du emakumeak: “Karramarroaren antzera, atzeraka”.
 
Bizi dugun krisi sistemikoaren aurrean, batzuek kapela elegantea dute jokoan, bestetzuek zapata zaharrak. Itzela da aldea, pentsatu duzu. Eta hori ez dago gogor lan egitearen baitan.

ASTEKARIA
2009ko otsailaren 15
Azoka
Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude