Aberats izan nahi duzu?

Slumdog Millionaire
Slumdog Millionaire. Zuzendaria: Danny Boyle.
Gidoia: Simon Beaufoy. Aktoreak: Dev Patel, Freida Pinto, Anil Kapoor, Irrfan Khan. AEB. 120 minutu.

Erantzun orduan ondorengo galderari: 10 Oscarretarako izendatuta dagoen “faveletako zakur aberatsak” hauetako zein sari eramango du?

A) Film onenarena. Istorio orijinala da Indiako gune txiroenetan hezi den Jamal Malik protagonistarena. Telebistako lehiaketa batean azken lau aukeren artean asmatuz gero, 20 milioi errupia irabazteko zorian da –jeniala Carlos Sobera aurkezle bilbotarraren bertsio indiarra–. Baina lehiaketa aitzakia baino ez da, miseria gordinean bizi diren bi anaiek aurrera nola egin duten kontatzeko. Indiako poliziak ez du sinesten analfabeto batek erantzun guztiak asma ditzakeenik. Iruzurra egin al du Malikek?

B) Zuzendari onenarena. Danny Boyle ingelesaren azken lana ez da 1996an zuzendu zuen Trainspotting bezain lotsagabea eta ausarta, baina maisuki gobernatu ditu flashback-ak, istorioan atzera eta aurrera modu naturalean darama ikuslea, interesa mantenduz, adar anitzek enbor berean bat egin arte.

C) Gidoi egokitu onenarena. Burutik behera kakaztuta bere ametsa lortu duen umea, eskale lanetan diru gehiago eman diezaieten haurrak itsu uzten dituen nagusia, umetatik ernaldutako amodio istorioa... telebista lehiaketako galdera-erantzunekin lotzeak zaila ematen duen arren, modu txukunean egin du Beaufoyk. Pena hain modu erraz eta sinesgaitzean bukatzea pelikula.

D) Aurreko denak. Zergatik ez? Publikoaren eta kritikaren arrakasta lortu du, sari ugari jaso ditu dagoeneko eta Hollywooden gustuko amaiera du, musu eta guzti. Dena den, ez altxa azkarregi besaulkitik, Bollywoodi keinu xelebrea egiten baitio filmak zineko argiak piztu ostean.

Azkenak
Mezu kristaurik gabeko Gabon kantak, ikastetxe ugariren aukera

Gabonen erroa kristaua dela jakinda ere, erreferentzia katolikorik ez duten kantuak abestea erabakia du (edo eztabaida horretan dihardu) gero eta ikastetxe gehiagok, eskolaren printzipioetako bat laikotasuna dela oinarri hartuta.


2024-12-18 | Leire Ibar
Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Kontseilua sortu dute Nafarroan

Sortu berri duten organoaren eginkizun nagusien artean daude, besteak beste, diskriminazioaren aurkako politikak sortzea, migratzaileen eta gutxiengo etnikoen elkarteen parte hartzea sustatzea, Nafarroako arrazakeriaren egoera globala aztertzea, eta Arrazakeriaren eta... [+]


2024-12-18 | Julene Flamarique
BSHko langileek lantegiaren “deslokalizazioa” salatu eta manifestazioa deitu dute larunbaterako Iruñean

Alemaniatik etorritako goi kargu batek eman die 655 langileei enpresaren itxieraren berria, ohar bat "hoztasunez" irakurrita, eta langileei “lehiakortasun falta” egotzi die. Langileek presazko bilera eskatu diote BSHko operazio arduradun Pepe Justeri, eta... [+]


2024-12-17 | ARGIA
ETAren armagabetzeaz “esateko zeukan dena” esana duela adierazi du Jaurlaritzak Bakegileen salaketaren aurrean

“Jaurlaritzak esateko zeukan dena esanda dago txosten horretan” adierazi du asteartean Maria Ubarretxena bozeramaileak, Jaurlaritzak 2019an egindako txostenari erreferentzia eginez. Txosten horretan egiten den kontakizuna “faltsua eta interesatua”... [+]


2024-12-17 | Julene Flamarique
Igor Kirillov hil du Ukrainiak, Errusiako armadako babes nuklearrerako, biologikorako eta kimikorako tropen burua

Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.


2024-12-17 | Leire Ibar
Gasteizen bizi diren Gazako bost familien egonaldia era mugagabean luzatzeko eskatu dute

Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]


2024-12-17 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Autoktonoa ala inportatua da Hego Koreako krisia?

Hego Koreako presidente Yoon Suk Yeol-ek abenduaren 3ko arratsean gerra-legea ezarriz sutu zuen krisi politikoa itzaltzetik oso urruti dago oraindik. Nahiko argi badago ere kolpea sustatu zutenak ez direla irabazten ari. Oraingoz.


2024-12-17 | Leire Ibar
Urretxindorra Ikastola sexu abusuen “konplize” dela salatu dute

Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]


2024-12-17 | Jon Torner Zabala
Otso edo hartz, abeltzaintzarekin duten elkarbizitza eztabaida-iturri da

Urriaren 19an, Xiberoko Batzorde Sindikalak bozketa egin eta adostu zuen lurraldea "babesteko zaila den eremu gisa" (ZBD) izendatzeko eskaera abiatzea, otsoaren "arriskuari" aurre egitea helburu. Artaldeei eraso egin ez badie ere, artzainek otsoari tiro... [+]


2024-12-17 | ARGIA
Itsasertzaren kudeaketa Jaurlaritzaren esku geratuta, proiektuak “bizkortu ahal izango dira”

Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.


2024-12-17 | Julene Flamarique
Chido zikloiak Mayotte uhartean milaka hildako eragin dituela kalkulatu dute

220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa zaildu du horrek. “Premiazko neurriak” hartuko dituela iragarri... [+]


Eguneraketa berriak daude