Zenbaki egunak

Patxi Zubizarreta
Zaldi Eroa
Gaurkoan ere, hirigunera bidean, Florida parkeko zebrabide semaforoduna zeharkatu behar izan dut. Ez dut semaforo hori sobera maite: panel ttiki 1ean, oinezkoentzat 17 segundo eskaintzen ditu eta autoentzat –markatzen ez baditu ere– 100 segundo, hau da, oinezkoentzat baino 14 bider denbora gehiago; eta, halabeharrez, kasik miragarriro, hor ikusiko dituzu herrenak eta makuludunak ere lasterka 1ean. Bai: konparazio guztiak gorrotagarriak dira, baina nago batzuk gutxienez argigarriak direla. Eta Floridako kafetegi kristalezkora sartu naizelarik, libretan azken aldian jasotako zenbakiei erreparatu diet, eta halabeharrez sortu zaizkidan konparazioekin kasik ongiezik sentitu naiz.
 
Irakurri dut Zaraitzutik zein Erronkaritik artzainek 6 eguneko bidaia egin behar izaten dutela beren artaldeak Bardeetara eramateko –eta oroitu dut Otsagabian bazela haginlari 1, kontsultan honako oharra ipinia zuena: “Haginak ateratzen dira: oinazearekin, 1 pezeta; oinazerik gabe, 2 pezeta”–. Irakurri dut, oinazez irakurri ere, protestak protesta eta Espainiako armadarekin lotutako hitzarmena medio, Bardeetako udalek, Zaraitzuko zein Erronkariko udalek eta Olibako monasterioak 2.300.000 euro jasoko dituztela. Nafarroatik irten gabe, irakurri dut Sanzen Gobernuak euskarazko hedabideetarako aurten 310.000 euroko partida aurreikusi duela, iazko aurrekontuarekin alderaturik, %96,7 gutxiago –kuraia on Euskalerria irratia, Ttipi-Ttapa telebista..!–
 
Bien bitartean, irakurri dut Eusko Jaurlaritzak euskararen erabilera sustatzearren onartutako 13.100.000 euroetatik, hedabideetarako 5.700.000 bereizi dituela. Baina irakurri dut, halaber, Eusko Jaurlaritza beraren Etxebizitza eta Kultura sailek 700.000 euroko diru laguntza eskaini diotela Kepa Junkerari proiektu musikal 1erako, baina lehenago, 2007an, Herrilan eta Klimatologia Zuzendaritzak 200.000 euroko laguntza esleitu ziola Nómadas del viento proiekturako –gaitz erdi: musikariak Arriaga antzokian abenduan eskaini zituen kontzertuen irabaziak Diamon Children elkarte irabazirik gabekoarentzat omen...–. Eta irakurri dut ETAkoek EITBren kontra egindako atentatuak 4.000.000 euroko kalteak sortu dituela –ez dut politikara gehiago lerratu nahi baina, oinazeak oinaze, zenbat diru gastatuko ote dute presoen inguruan familiarrek eta erakundeek? Zenbat diru beharko ote da herri honetan hilero bizkartzainei ordaintzeko? Zenbat –kultur, hizkuntz– proiektu ez ote daitezke bideratu dirutzatzar horrekin?–. Bai: konparazio guztiak gorrotagarriak izan edo ez, argigarriak, izan, badira, eta okaztagarriak zenbaitetan, eta 11 galdera eragiten didate, hala nola “Zer egiten dut hemen? Nora joango naiz?”. Baina sobera sumindu eta ezer larriagorik esan edo erabaki baino lehen, egin dezadan Donald ahateak bezala, eta konta dezadan 100 arte: 1, 2, 3...
 
Baina 100 arte kontatu arren, sumindura eta nazka berdintsuak dira. Eta, ez jakin zergatik, gogoa berriro ere Pirinioetara joan zait, han bai baitago herrixka 1 agintariei halako eskari bitxia egin diena, alegia, kanpandorreko erlojuak orduetan eta erdietan jotzeaz gain, laurdenetan (15’) eta erdietan (30’) ere jo dezala, zertarako eta herritarrak hain bakarrik senti ez daitezen. Udaberrian agian Bardeetatik Zaraitzura eta Erronkarira itzuliko diren artzain bakanekin egin beharko dut 1 eta herrixka horretara bildu –badaezpada ere 2 pezeta harturik–. Ziur nago, behinik behin, han ez dela semafororik egongo.

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude