Goxotasuna Portugalgo erara euskal esentziekin

  • Zura ::Kiribil

    Gor

    iraupena ::43´56´´

    prezioa ::13.50€

Xabi Strubell oso gaztetan nabarmendu zen gitarra jotzen Dut talde esanguratsuan. Beti erakutsi du instrumentu horrekin irudimen handia daukala eta ez dituela mugak ikusten. Azken urteotan darabilen Zura proiektuarekin gauza interesgarriak egin baditu ere, disko honekin emaitza zeharo borobila lortu du. Itsasoko korronteei jaramon egin gabe, euskal bossatzat har dezakegun disko xuxurlaria egin du. Brasilgo esentzia gureganatu eta funk, jazz eta rock tantak gehitu dizkio: erritmo errepikakorrak, giro bereziak, poparen xamurtasuna eta beste. Hitzak ere samurrak dira, poetikoak badira ere pisu handia hartu nahi ez dutenak. Bestalde, Anari, Eñaut Elorrieta, Ines Osinaga, Sorkun eta Wemean taldeko Sabina Leone bidaide dituzte, baina taldearen ildoan barneratu dituzte ia oharkabean, nabarmendu gabe.
"Bossak baditu hamaika trikimailu goxotasuna transmititzeko eta horrek liluratu nau beti"

“Aro eta hiri eri eta eroetan” bizi gara?


Jakina. Hiri bakoitzak baditu bere tasunak eta keriak, eta bakoitzak bere garaian deskribatu beharra du bere artearen bidez, nik uste.

No mundo dos fugitivos iraultzarako deia al da? Arrain txikiek badakite halako indarra dutela?


Dudarik gabe iraultzarako deia da, baina orokorra gainera. Iraultza txiki bakoitzak ekarriko du iraultza orokorra! Arrain txikiak ekartzen ari dira aldaketa, bai obamalandian baita Euskal Herrian ere.

Zer eman dizu bossak, beste musika estilo batzuk eman ez dizutena?


Gitarra jotzaile naizen aldetik, bossak baditu hamaika trikimailu goxotasuna eta berotasuna transmititzeko, eta honek guztiak liluratuta eduki nau beti. Horrez gain, bossak eman dit bizitzaren sentimendu tropikal bat!

Erbestearen ideia, Sarrik hain ondo deskribatzen duena, zeurea egin al duzu inoiz? Musikaren alorrean ezohiko estiloetan aritu zaren heinean, esan nahi dut.


Musika osotasun bezala ulertzen dut, ez naiz inon ere “erbesteratuta” sentitzen musikan, baina gure familian badakigu zer den erbestea ere.

Martxel Mariskalek dauka zuen zonaldean letragile ospea, baina zu ere poeta txukuna zaitugu...


Oso aspalditik datorkit, baina ezkutuan eramaten dut, kar, kar. Oraintxe animatzen hasia nago zer edo zer argitaratzera.

Leire Lealek ixten du zirkulua? Ez al zen ba, ez hasierarik ez bukaerarik ez daukan espiral edo kiribil bat?


Polita da libre uztea interpretazioa, baina nik erditik kanpora zabaltzen den espiral moduan ulertzen dut diskoa. Hala ere, agian badago zirkulua egitea, diskoa bukatutakoan “repeat” ematen badiozu.

Nola daramazu Zurak izan duen harrera beroa? Entzuleei erreparatzen ez dien sortzaileetakoa zara?


Oso gustura nago, oso kontent harrerarekin eta zuzenean jotzeko gogo handiz. Zirkuluaz ari zinela, nik uste publikoarekin ixten dela zirkulua musikarientzat.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude