Filosofia putetxean

  • Joane Barolo ::Falo zantarra

    Elkar

    Orrialdeak ::76

    prezioa ::7.30€

Ezer baino lehen bekataria seinalako dut, inor despistatuta ez harrapatzeko: Jose Ignazio Basterretxea gorde zen, 1988 hartan, Joane Barolo izenaren atzean. Falo zantarra nobela laburra –hitz bakarra beharko genuke, frantsesen nouvelle hitza esateko– idatzi zuen; eta ondoren, denbora luzez, unibertsitaterako testuak idatzi zituen, saioak eta beste, 2006an Marearen erraietan nobelarekin literaturaren esparrura bete-betean itzuli zen arte.

Falo zantarrari giderrari bezala heldu, eta azalean “euskal literatura erotikoa” irakurri dut; kontrazalean berriz, “nobela porno bat” dela. Euskaraz gehiegi garatu gabeko generoa da oraindik ere, Txalaparta argitaletxearen Literotura bilduma kenduta, noski. Alde horretatik, nobela honi existitzea bera eskertu behar zaio aurrena, bere momentuan euskaraz generoko ale bakanetakoa izango baitzen segur asko. Horrek arriskuak ere baditu herri honetan. Hemendik urte batzuetara filologoren batek liburua deskubritzen badu, duda gutxi izan: daukan lexiko sexual guztiak glosario batean bukatuko du.

Behingoz liburuaren edukietan sarketa egite aldera: istorio sinplea da nobelakoa. Joango da gizon bat ipularretako auzo bateko putetxera; igoko ditu lau solairu, eta bakoitzean sexu harremanak izango, emakumeekin, gizonekin, haurrekin eta bestelako jostailuekin, baita tartean, analepsi bat eginez, gazteago zenean ezagutu zituen neska-mutilekin ere. Parte hori kenduta, istorioa lineala da, eta ez du bestelako konplikazio narratiborik.

Dauzkan inpotentzien artean, esango nuke pasarte batzuetan antzematen zaiola zerbait gehiago izateko pretentsioa. Etengabeak dira giroa deskribatzeko ahaleginak, eta tartea kentzen diote generoko lan batek izan beharko lukeen eduki zentralari: haragiari. Horrek eramaten du halako indefinizio batera; trukean, eskura daukagu espero izatekoa zena baino kalitate handiagoko narrazioa. Bistan da, bazegoen idazle bat Joane Barolo gaztearen atzean, gerora Basterretxeak ongi erakutsi duenez.

Gainontzean, titulua irakurrita igartzen da faloa dela nobelaren totema, eta beraz, subjektua gizona dela. Hala ere, protagonistak dituen harreman mota ugariei esker, ez gaude ar heterosexualen kontsumo esklusiborako liburu baten aurrean: lorpena, hori ere.
Esan dut gorago, ez da asko landu euskaraz literatura pornoa. Zalantza dut, bere horretan landuko ote den ere. Azken hamarkadetan ikus-entzunezkoek zulo estua utzi diote letrei alor horretan. Baina, bestalde, ikusita geroz eta sexu gogorragoz bete zaigula literatura estandarra –Houellebecq irakurri duzue?–, eta aukera sexual diferenteak geroz eta zabalduago daudela, beharbada mereziko luke generoak eskaintzen dituen aukerak berriz aztertzea. Apaingelakoa ere filosofia baita, azken finean.

Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude