Aire hari eme duzu

Maddi Oihenart
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Hari biru. Maddi Oihenart. Elkar, 2007.
Musikariak: Juantxo Zeberio (Pianoa),
Txema Garcés (Kontrabaxua), Pello Ramirez (Txeloa).


Hari biru diskoa ez duzu berri-berria. Bere kantu bildumak denbora gainditu dizu, alta. Denbora joan –eta entzun– ahalean doinuok ondu egiten dituzu. Entzun eta ikusiren duzu, ikusiren eta sentituren dituzu.

Sentituren duzu Maddi Oihenart-en ahots sendo eta sotila. Bere ahotsaren eta musikarien doinuekin batera ikusiren dituzu “egüna argitzen” eta egunaren hondarra “gaüaren ondoan” pausatzen.

Iturri tradizionaletatik edanen duzu, eta edanen duzu halaber iturri berrietatik. Bere (a)hotsa iturri zaharretatik heldu den ur berrituarena baituzu.

Hastapenean arraroa edo bitxia kausitu dezakezu, emaria berria baita. Bere zaporeak ez dizu beharbada aho sabaia gozatuko ez burmuina kilikatuko kuxian. Ez etsi. Segi entzuten eta ikusiren dituzu “osto berdeak higitzen” eta “gaüak gaüari gogozka egiten”.
Maddik ederki xaramelaratutako kantuen letra batzuk herrikoiak dituzu, bereak bestetzuk. Badira bestalde, Itxaro Borda, Karlos Linazasoro eta Etxahun Topetenak. Ederrak guztiak.

Juantxo Zeberio, Txema Garcés eta Pello Ramirez musikariek –ez dira bakarrak– Maddiren ahotsa jazz airetan doitu dute xarmantki. Musikari apartak dituzu! Edonork bere etxerako nahiko lituzkeen musikariak, alajinkoa.

Etxeak Hari biru du izena, Xiberun duzu. Maddi Ohienart da nagusia. Aire zaharren eta doinu berrien jostuna duzu: (H)ari biru duzu, ari biru duzu... Bisita ezazu.

Soberaxko eleak dituzu eneak. Lankide baten hitzei esker berreskuratu berri dizut apalategian ahantzia nuen obra bikain hau.
Ez kexa, ez duzu berant. Oihenarten emari bitxi hau denboran gaindi ari duzu, aise. Aire hari eme duzu.

Azkenak
2024-07-17 | Gorka Menendez
Zenbateraino izan behar dira txikiak nekazari txikiak?

Gaur egungo ezker mugimenduaren zati handi batek, intuitiboki bada ere, eskala txikiko nekazaritza aldarrikatzen du zalantza askorik izan gabe. Hala ere, txikitasunaren aldarrikapen horrek baditu bere kontraesanak: tamaina txikiko ustiategi batek, definizioz, ezingo du elikagai... [+]


Euskaldunak

Eusko Jaurlaritza berriko bozeramaile Maria Ubarretxenak lehenengo elkarrizketa Euskadi Irratiari eman zion. Solasaldian asmoez jardun zuen, kontu orokorrak adierazi zituen, ezinbestean, gobernua martxan jarri berri zegoelako. Adeitsua izan zen tonua kazetari eta eledunaren... [+]


2024-07-17 | Iñaki Barcena
Ekofaxismoa al datorkigu?

Kapitalismoak sortutako krisi ekosoziala ondoez globala ari da eragiten planeta osoan. Baliabide material eta energetikoen "gailurrek", hazkunderako eta metaketarako mugak ezarriz, natura eta gizartearen arteko desorekak ekartzen dituzte. Estraktibismoaren gurpil... [+]


Defendatu behar duguna

Ikasle batek erran zidan, behin, testu bat aztertzen ari ginela: “Pertsonaia eri da: geldi-geldia pentsaketa ari da bere buruan”. Bistan dena, erranaldi horrekin, gaizki adierazi zuen gogoan zuen iruzkina, erran nahi baitzuen pertsonaiaren ezontsa nabari zela haren... [+]


2024-07-17 | David Bou
Agur esaten ikastea

Zerbaiti edo norbaiti agur esatea abandonuarekin, amaierarekin eta, azken batean, dolu-prozesuarekin lotutako ekintza izan ohi da. Seguru noizbait esango zenutela –edo norbaiti entzungo zeniotela– “ez zaizkit agurrak gustatzen” esaldi tipiko eta topikoa... [+]


Bego Ariznabarreta Orbea. Gerrarik ez
“Gure aurrekoek bizitako gerraren traumak eta sintomak ditugu oraindik”

Gurasoak hilik, etxeko ganbara husteari ekin zioten
seme-alabek. Hainbat gauzaren artean, koaderno eta paper sorta, argazkiak eta nahi beste agiri. Bego Ariznabarreta Orbeak aita aspaldi zenduaren gerrako memoria harrigarriak zurian beltz irakurri, eta jabetu zen altxorraz,... [+]


Aitor Cevidanes
“Akainak gaitza kutsatzeko denbora behar du, egunean bertan kenduta ez dago arriskurik”

Akainak edo kaparrak batetik, eltxo tigreak bestetik, Euskal Herrian duten presentziaz eta gurean dauden espezieez mintzatu zaigu Aitor Cevidanes ikertzailea. Osasuna eta ingurumena hizpide, dituzten arriskuez, herritarron uste faltsuez eta klima aldaketaren nahiz gizakion... [+]


2024-07-17 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hemengoa

Ordenagailua itxi, txankletak jantzi, eguzki-kremaz laztandu. Nora zoaz oporretan? Oporrak egitea nonbaitera joatea dela normalizatu dugu, deskantsuak distantzia behar duelako, diogu. Eta bidaia egitean, turista bilakatuko gara, izendapen aldaketak deserosotasun bat sortzen... [+]


Materialismo histerikoa
Txatarra

Usainak keinuren bat eskatzen zuen, baina berak egin ez zuenez (ezin zitekeenez beste usainik espero), besteok ere ez. “Ez, ez, ez daude denak. Bizirik dirautenen atalik ez dago, ez dut inor bizirik utzi, adibidez, ezpainik gabe (ikusi dituzue? Horiek perfektuak iruditzen... [+]


Euskal Herriko kartografia historikoa
Mapen lorratza herri baten historian

Kartografiak herri edo lurralde baten ezaugarriak baino askoz gauza gehiago adierazten dituela jakina da. Mapak eskuan konkistatu dira kontinenteak eta eraiki dira inperioak historian zehar, eta eskoadra zein kartaboiez definitu dira identitate kultural eta politikoak. Euskal... [+]


Ernest Hemingwayk mendea egin du Euskal Herrian

1923ko sanferminetan ezagutu gintuen, eta urtebete geroago Irati aldera jo zuen atseden bila. Baiona, Garazi, Donostia, Iruñea, Gernika, Bilbo... guztiak izan ditu aipagai bere literatur lanetan. Uztail honetan 100 urte dira Irati ibaia eta inguruko baso eta bazterrak... [+]


Eguneraketa berriak daude