Madagaskar, filmaren izena eta amesgaiztoarena

  • “Madagaskar” esanda gazteak DreamWorks Animation faktoriaren marrazki bizidun ospetsuez oroitzen dira. Baina Madagaskar da Afrikaren alboko uharte erraldoia, natura oso berezia duen paraje txundigarria... eta haientzako janariak ekoizteko Koreak maizter eduki nahi duen herrialde txiroa.
Madagaskar erdialdeko paraje idorrean
Euskal Herriaren erdia baino handiagoko azalera, 1,3 milioi hektarea, 99 urterako alokatzeko ituna sinatzeko puntuan zegoen. Koreako Daewoo Logistics Corporation hartzaile; Madagaskar uztaile, laborantzarako dauzkan lur guztien erdiak jokoan ipiniz. Londresgo Daily Telegraph egunkariak jakinarazi du bertan behera geratu dela tratua.

“Orain buruhausteak dauzkagu Madagaskarreko Gobernuarekin”, deklaratu du Daewooko plangintza manager nagusi Shin Dong-hyun-ek. “Prozesua ondo zihoan, baina bat-batean eten egin da komunikabideen informazioengatik. Albisteek Madagaskarreko jendea haserrarazi egin dute, lotsatuta daudelako haiek sistema neo-kolonialista deitzen duten baten partaide izateaz”.

Gaia lehenbizikoz Financial Times ekonomiazko egunkariak plazaratu zuen, oihartzuna mundu osoan zabalduz. Geroztik tratuaren xehetasun batzuk ezagutu dira. Daewoo Logisticsek lur horietako gehienak artoa ekoizteko erabili nahi zituen: 2009an 2.000 hektarearekin hasi eta milioi bat hektarea maizari eskaini. Beste 300.000 hektareak palma-oliotarako landu nahi zituen, gizakiaren osasunean eragiten dituen kalteengatik eta palmondoak landatzeko naturari egiten zaion sarraskiagatik hain polemikoa izan arren.

Zer atera behar zuen Madagaskarrek ordainetan? Tratuaren ezagutzaile batzuek diotenez, oso gutxi, doi-doi lanpostu bakan batzuk, produkzio egitura osoa eta buruzagitza Koreatik ekarriko zirelako. Aldiz, korearrek aipatu dute hogei urtetan Daewook 6.000 milioi dolar inbertitu behar zituela Madagaskarren, gehienbat errepide eta portu berrietan, lanpostu asko sortuko zutela eta etekinen %30 bertako Gobernuarentzako izango zela.

Alde batera utzirik luberritze masiboak lekarkeen hondamendi ekologikoa natura hain berezia eta aberatsa dituen Madagaskar uharte zaharrean, bertako nekazaritzak jasango luke kolperik handiena. Populazioaren gehiengoa egunean dolar bakarra baino gutxiago irabaziz bizi den herrialdean, bestelako garapen eredua behar da, nekazaritza sendotuko duena. Horrek asaldatu du Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundearen (FAO ingelesezko sigletan) lehendakari Jaques Diouf, operazioari izaera neokolonialista egotziz.

Afrikan bertan sistema barruko ekonomi aholkulari moderatuak ere tratuaren kontra mintzatu dira, nekazaritza industriala garatzearen alde egon arren bertako laborantzan dagoen sarearekin elkarlanean antolatu beharra dagoelakoan.

Baina Antananarivo eta Seulen artekoa ez da munduan furian dagoen mugimendu bortitzaren atal bat baizik. Madrilgo El País egunkarian Lali Cambrak joan den abenduaren 10ean La tierra para quien la paga erreportajean datu esanguratsuak eskaini zituen. Koreak Madagaskarreko operazioa salbatuko balu, zazpi probintziako Euskal Herria (2,1 milioi ha.) baino handiagoko eremua edukiko luke erosita munduan barrena, 2,3 milioi hektarea. Txinak xuxen 2,1 milioi dauzka, Saudi Arabiak 1,6 milioi, Emirerri Batuek 1,2 milioi...

Datu horiek dagozkie herrialde aberats-berri direlakoei. Askoz hektarea gehiago osatzen dituzte Europa eta Amerika aberatsetako multinazionalen erosketek. Lur gose handia dago, eta etxean maizter bihurtuz biziraupena bermatu nahiko lukeen gobernu pobre gehiegi. Agian konkurrentzia horrek esplikatzen du eskandalua Financial Times egunkari eskuindarrak abiarazi izana.

XXI.eko neokolonialismoa

James Petras soziologo marxista iparramerikar famatuak gaiari artikulu luzea eskaini dio, gaztelaniaz itzulita Rebelion guneak plazaratu diona: El gran regalo de tierras: neocolonialismo por invitación.

Petrasek “konkista agroinperialista” deitzen duen honen sustatzaileak hiru taldetan banatu ditu. Lehenbizi daude petrolioak aberastu dituen herrialde arabiarrak, buru Saudi Arabia eta Kuwait dituztenak. Bigarren taldean datoz Asiakoak, funtsean Txina, India, Hego Korea eta Japonia, baina Israel ere bai. Hirugarren taldea lehengo herrialde inperialistek (Europa eta AEB), Munduko Bankuak eta korporazio handiek osatzen dute.

Denen artean historiak ezagutu duen lurraren jabego metaketa handienetakoa ari dira burutzen, horretarako erabiltzen dituztelarik tresna politiko eta finantzazkoak, estatu kolpeak, eskuhartze inperialak eta bertako gobernuen kontrako desestabilizazio kanpainak.

Israelen kasua berezia da Petrasentzako, zeren eta zuzeneko zanpaketa masibo eta etenik gabeaz desjabetzen baititu nazio oso bateko nekazariak, palestinarrak hain zuzen, antzina europarrek eta yankiek egin zuten era kolonialean.

Aipatu multzo bakoitza planetako eremu batean omen dago berezitua. Asiako “tigreek” lurrak batik bat Afrikan eta Latinoamerikan hartzen dituzte. Europarrek eta iparramerikarrek Ekialdeko Europakoak eta Sobiet Batasun ohikoak, Afrikako eta Latinoamerikakoez gain.

Maizter eskaintzen direnak ugariak dira: Pakistan, Filipinak, Sudan, Kuba bera (5.000 hektarea), Birmania, Kamerun, Laos, Mozanbike, Kanboia, Maroko, Egipto, Vietnam, Indonesia, Ukraina, Argentina, Brasil... Bitxia da Txina eta Brasilen kasua.
Zeren eta Japonia, Europa eta AEBetako multinazionalek soro handiak goldatu dituzte Brasilen, eta aldi berean korporazio brasildarrak ari dira Paraguay, Uruguay eta Boliviako alor zabalen jabe egiten. Antzekoa gertatzen zaio Txinari: kapitalista japoniarrek eta atzerriko txinatarrek ustiatzen dituzte Txinako ibar emankor asko, eta Txina Afrikako eta Asiako herrialde txiroenetan ari da eremu zabalak kolonizatzen.

“Agroinperialismoa hasieretan dago” idatzi du James Petrasek. Orain lurren jabe egiten ari dira, bertako baserritarrak eta indigenak kanporatu eta behar dituzten langile apurrak miseria pagatuz kontratatzen. Hurrengo fasean herrialdeko garraiobideak, kreditu sistema eta azpiegiturak berenganatuko dituzte, hazien eta ongarrien kontrola, prozesamendu industria... Betiko inperialismoa, alegia.

Milioika laboreren lurrak eta indigenak baizik bizi ez diren eremu natural zabalak desjabetzeko operazio erraldoi honek mende hasierako krisitzarrarekin egin du tupust. Noren onerako? Alde batetik lehengaien prezioak jaitsi egin dira eta kredituen iturriak agortu, erosleen kaltetan. Baina bestetik lurraren prezioa ere jaitsarazi du eta saldu nahi duten eliteen saltzeko presa larritu.

Azkenak
Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioak milaka lagun batu ditu Iruñean

Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.


Tentsio betean, preso truke berria egin dute Israelek eta Hamasek

Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


2025-02-17 | Euskal Irratiak
Migranteen kontrako polizia operazio bat salatu dute Baionan

Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]


Musika eta dantzaren bidez, elkartasuna adierazi diote Palestinari Donostian

Kulturatik elkarteak antolatuta, Musika eta dantza Palestinarekin ekitaldia egin dute Alderdi Ederren gaur eguerdian. Palestinako herriari elkartasuna adieraztea eta jasaten ari diren genozidioaren bukaera eskatzea izan da helburua. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza... [+]


Eguneraketa berriak daude