Laurak bat

Artoa
Karaitzezko mendi ugari da gure herrian. Karaitzaren osagai karea, garai bateko bizidunen hondakinetatik sortua omen da. Ez dakit zenbat milioi urtetan pilatutako hezur, oskol eta abar jasotzen dituen harria. Zaletua da karea, ur zalea. Lar maitatua, urak hil egiten du. Kare bizia hil egiten du eta hil ondoren desegin. Urtzeraino desegin eta gatza legez nahasian eraman. Euria latz egiten duen lurretan, hurrengo mendiak sortzeko karea eraman eta pilatzen ari da ura. Eta lurra kare premian. Premia hori gosete bihurtzen da buztin lurretan. Eta gosez den lurra lantzen duenak, zer arraio jan behar du?

Makina bat euskaldunen gosea baretu du kareak. Eguzkia nora, Frantziako eta, batez ere, Espainiako inperioen trapu zikinak hara, bon-bon ibili eta ondorengo garai beltzetan, kaletarra zen euskaldunen gehiengoak Amerikak beste aukerarik ez zuen izan. Eta Amerikara joaten ez zenari, Amerika zetorkion. Artasoroa, alegia.

Artasoroa lurra iraunkorki lantzeko bide eredugarria da. Artoa (Zea mays), babarruna (Phaseolus vulgaris), kurkubiak edo kuiak (Cucurbita sp.) eta arbia (Brassica napus) ditu bizilagun. Artoa emailea da, ordura arte ehotzen ziren gari, garagar, zekale eta artatxikia baino hiruzpasei aldiz emankorragoa. Babarrunaren aihena artoan gora luzatzen da eta loreak polen xerka eta lekak lur hezetik urruti, haizeetara zintzilikatzen ditu. Arto arteko itzaletan, leka horren aleak eguzki galdatan hazten denak baino azal finagoa izango du. Era berean, babarrunak sustraietan sinbiosian, elkarri laguntzen, duen bakterio batek lurra nitrogenoz aberasten du, arto eta kuien mahuka! Horien tarteetan eta ipularretan kurkubi eta kuiak haziko dira. Uda-soroetako hirutasun santua, arta-babarrun-kuia. Mandio-bete balitxo! Negu parterako, hiru horien artean arbia ereiten zen. Itzaletan ederki erne eta hazi eta hirukotea ihartzerako landare polita azalduko da, hotzetan buruhanditzeko prest. Etekin latza zor soro berari. Horrek gosearen kalean bizi zirenak lurra lantzera eraman zituen. Milaka eta milaka baserri eraiki zen gure mendietan. Urtea joan eta urtea etorri, ordea, lodi simaurtuagatik lurrak ezin emari horri eutsi. Karea falta.

Azkenak
Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


Ehunka emakume hil eta bortxatu dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoko espetxe batean

Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude