Krisiari etekina atera behar zioten... ustez

  • Ekonomia adituei entzun diegu: hainbat sektorerentzat onuragarria da krisia, dirua aurrezte aldera jendeak sarriago jotzen baitu orain bigarren eskuko dendetara, konponketa negozioetara edota bazar merkeetara. Bisitan joan gara horietara, eta krisiak arnasa eman arren beste arazo iraunkorragoei aurre egin behar dietela kontatu digute.

2009ko urtarrilaren 27an
Retoucheri jostun dendako Mari Carmen Gómez
Mikel Garcia
Zappa dendan hasi dugu ibilbidea, Oscar Iglesias zapatariaren establezimenduan. Negozio familiarra da eta 23 urteko ibilbidea du. Krisia dela-eta agian bezero gehixeago dituela aitortu digu, hainbatek nahiago duelako zapata berriak erosten dirua gastatu beharrean zaharrak merke atondu –ohikoena, takoiak konpontzea, zazpi-zortzi eurotan–. Gainera, garai ona da hau zapatarientzat, neguan oinetako gehiago puskatzen baitira, “baina berdin kostatzen zait hil bukaerara iristea. Duela urte askotatik berdin kobratzen diet bezeroei, baina materialaren prezioak gora egin du”. Alegia, krisiak bultzadatxoa eman badio ere, zapatariena negozio zaila dela dio Iglesiasek, irabazi gutxikoa, eta ez dela egungo bolada ekonomikoaren eraginagatik aberastuko.
 
Iritzi berekoa da Juan Mari Zeberio, autoak desegiteko Bidaurreta lantokiko nagusia: egia da bigarren eskuko salmentek gora egin dutela eta tailerrez gain partikular gehiago etortzen zaizkiela orain autoa txukuntzeko mota guztietako piezak erostera –motorrarenak, martxa-kutxak, atzerako ispiluak, pneumatikoak…–, baina kontua da euren lan bolumenaren %20a baino ez dela hori. Gainontzeko %80a txatarrean oinarritzen da, autoa desegitean geratzen den txatarrean, eta horren salmentak behera egin du nabarmen. “Gainera txatarraren prezioa ere jaitsi egin da eta beraz krisia onuragarri baino, kaltegarri izan da; altzairu-fabrikak erdi geldirik daude eta ez digute txatarrik eskatzen, Pasaiako portuko mugimendu urria ikustea baino ez dago!”, gaineratu du Zeberiok. Hurrengo hilabeteetarako panorama oso txarra aurreikusten du Bidaurretako buruak.
 
Alkar tailerrean ere automobilekin egiten dute lan, 50 urte inguru ditu tailerrak, eta krisiak gorabehera ondo doakiela azaldu du Alberto Fernandez langileak. Bezero gehiago al dituzten galdetu diogu, autorik erosten ez denez zaharra konpontzera jende gehiagok eramango duelakoan. “Aurrekontua galdetzera asko etortzen dira, bai, baina askok kotxe zaharra konpontzeko dirurik ere ez du”. Sosak non edo nondik atera behar, ordea, frenoak direla, motorra dela, mantentze lanak ezinbestekoak baitira autoaren funtzionamendu egokirako. Tailerretan lana ez dela faltako, alegia.
 
Eurenera ere aurrekontu eske maiz joaten direla kontatu digu Retoucheri jostun dendako Mari Karmen Gomezek: “Ondoren, garestia iruditzen bazaie ez dute enkargurik uzten eta erraza dela ikusten badute, etxean eurek moldatzen dute arropa. Aholkua eskatzen dizute eta ez dute kalitatea kontuan hainbeste hartzen, euren kasa merkeago egin badezakete”. Jantzi zaharrak gehiago aprobetxatzen ditu jendeak, baina barrenak atontzeko, galtza eta berokiak mozteko, kremailerak konpontzeko edota maukak estutzeko ez dituzte beti jostun dendara eramaten, krisiarekin lan horiek ere norberak egiten baititu ahal denetan.
 
Berdin Reparaciones Abreu dendan; krisiaren bi aldeak bizi dituztela kontatu du Diego Perez Abreuk: lehen baino gauza gehiago ekartzen dizkiete konpontzeko, egia da, baina lehen baino gutxiago saltzen dute –konpontzeaz gain saldu ere egiten baitute, soilik konpontzen jardutea ez baita errentagarria–. Erlojuak, irrati-kaseteak eta batez ere sakelakoak eramaten dizkiete konpontzeko. “Lehen sakelako gehiago erosten zituzten –dio Perezek–, erraz iraungitzen ziren, erabili eta bota, baina orain guztiz ‘hil’ arte aprobetxatzen ditu jendeak”. Sakelakoen konponketa merkeenak sei bat euro kostatzen ditu eta garestienak, pantaila aldatzeak, 50 inguru. Abantailez baino, Perezek ere nahiago du ordea arazoez hitz egin: Reparaciones Abreu 1999an ireki zuten eta inguruan merkataritza gune handiak eta bazar txinatarrak ireki ahala, ordutegi eta prezio aldetik oso lehia gogorra bihurtu direla aipatu du. Batez ere orain, kontsumitzaileak ez duelako kalitatean lehen bezainbesteko arreta jartzen.
 
Hain zuzen, Txinatar Bazarra saltokian egin dugu hurrengo geldiunea. Urtebete darama irekita eta Afenlin dendariak esan digu aldaketa handiegirik ez duela sumatu, baina gu minutu gutxi batzuk baino ez gara egon –lanordu garaian– eta tarte horretan bost bezero sartu dira tupperwareak, galtzetinak, kandelak, jostailuak, alfonbrak… erostera. Alfonbrak erosi dituen emakumeak azaldu digunez, egunerokorako gauzak bilatzera sarri etorri ohi da bazarrera, “kalitateari gehiegi begiratu gabe, merkeago daudelako hemen. Orain krisiarekin produktuen praktikotasunari gehiago begiratzen diot, kalitateari baino. Bost metroko alfonbrak 45 euro balio ditu hemen, eta beste denda batean aldiz, 15 metrokoa 250 eurotan saldu nahi izan didate”.
 
Emaus eta bigarren eskuko kultura

Behingoz bada baikor agertu zaigunik: Begoña Cabaleiro Emauseko prentsa arduraduna pozik dago euren salmenten gorakadarekin, “baina ez dakigu krisiagatik den ala Eco Centerra egonkortu delako; saltzeko modua aldatu dugu, gauzak hobeto banatuta eta antolatuta daude, espazio zabalagoa dugu…” eta batik bat, bigarren eskuko kulturara ohitzen hasi omen gara euskaldunak. Duela gutxi arte, Londongo Camden Town-en bai, baina hemen ez zegoen oso onartua bigarren eskuko produktuak erostea. Orain, gazteak pixkana ohitzen ari direla dio Cabaleirok: “Erosteko modu jasangarriagoa da, sozialki justuagoa”, eta 30 euroko alkandora 3 eurotan topa daiteke. Kontran, jendeak geroz eta arropa gutxiago darama Emausera –gauza berri gutxiago erosi eta armairukoa gehiago aprobetxatzen da–, eta ekartzen dutenak askotan bigarren eskuko bezala saltzeko ere ez du balio.
 
Kontsumismoaren garaiak une latzak bizi ditu. Zorteak bati baino gehiagori panorama aldatuko diolakoan, loteriak, kinielek, apustuek eta oro har jokoak gora egiteko aukera handia dute. ONCEren postuetako batean lan egiten duen Jon Viega saltzailearengana hurbildu gara, eta krisiaren eraginagatik ez duela berebiziko gorakadarik sumatu kontatu digu. Behintzat, eta garaiotan ez da gutxi, ez du beherakadarik izan. Gainera, lehen ez bezala, gazteak geroz eta gehiago gerturatzen omen dira kupoia erostera. Gu egon garen minutu eskasetan ostera, lau zaharrek erosi dute loteria. “Ni erretiratua nago eta krisiak ez dit eragiten, ohikoa jasotzen jarraituko dut, baina hori poza tokatuko balitzait… Ingurukoak laguntzeko ere primeran etorriko litzaidake”, dio bezeroetako batek. Viegari erosleek kontatzen diotenaren arabera, jendea krisiaren beldur da, arazo ekonomikoez mintzo zaizkio eta etorkizun ezezagunari aurre egiteko zorteak milaka euro ekarriko dizkien itxaropenaz jokatzen dute.
 
Zein aberastuko da orduan?

Adituen hitzetan, etorkizun ziurragoa dute negozio dibertsifikatua daukatenek, normalean multinazionalek. Are gehiago –krisia nazioartekoa izan arren– hazkunde aldian dauden Latinoamerikan edo Asian ere negozioak badituzte. Halakoetan, konpainia handiak batetik galtzen dutena bestetik irabaztearekin orekatzen dira. Supermerkatu eta merkataritza zentro handiek ateratzen dituzten marka zuriek ere arrakasta izango dutela aurreikusten da, dagoeneko merke erostea baita kontsumitzaileen oinarrizko irizpidea, Media Markt, Ikea, fast food gune eta antzerakoen probetxurako. Boteretsuen itzaletara, erreportajean zehar izendatutako negozioek bultzadatxoa jasoko dute krisiarekin, baina ez dira aberastuko. Zapatari, jostun eta konpontzaile asko desagertu dira azken urteotan, lehiakortasunaren dantzan; orain, irabazteko ez bada, bizirauteko eta mantentzeko bederen balioko die gainontzekoon estualdi ekonomikoak.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia krisia
2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


2024-12-19 | Leire Ibar
Garraio publikoa garestitzearen aurka mobilizatu dira Bilbon

Garraio publikoaren prezioa handitzea eta deskontuak kentzea “onartezina” dela kritikatu dute dozenaka pertsonak, Jauzi Ekosozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearentzako “zama gehigarri bat” izango litzatekeela eta... [+]


Jaurlaritzak pobreenak berriro lotu ditu iruzurrarekin, dirulaguntzetan salaketak egiteko postontzi anonimoa jarrita

Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]


Bilboko Etxaniz Suhiltzailearen anbulatorioko sexu-transmisiozko infekzioen zentroa “gainezka” dagoela salatu dute

Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.


Valentziako presidentearen aurkako salaketa jarri dute, eta haren dimisioa eskatu

Valentziako Generalitateko presidentearen aurka salaketa jarri du CGT sindikatuak, heriotzak saihesteko neurriak hartu ez izana leporatuta. Hogei bat eragile sozial eta sindikalek berriz, haren dimisioa eskatzeko manifestazioa antolatu dute hiriburuan, datorren larunbaterako.


2024-11-05 | ARGIA
Berriz ere medikurik gabe egon dira Amurrioko larrialdietan

Amurrioko anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunean ez zen medikurik egon joan den igandean, Aiaraldeak informatu duenez. Hain justu, hainbat bizilagunek sinadura bilketa abiatu dute eskualdean: “Erabat normalizatu da Laudioko zein Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan mediku... [+]


Banketea

Iberdrolak 5.472 milioi euroko etekinak izan ditu aurten irailera arte, eta bere aurreikuspenen arabera 2024an errekor berria jarriko du irabazietan: iaz baino %14 gehiago. Repsolek uztailerako 1.626 milioi euro zeuzkan poltsikoan, eta 2023an irabazitako 3.168 milioiak aurten... [+]


Hobari fiskalak gazteei: ‘On falling' filmaren eragina?

Gazteei PFEZa murriztea edota zenbait kasutan deuseztatzea proposatu du Portugalgo Gobernuak, baina momentuz hizpidea baino ez du ipini, ez baitago argi aurrekontuak onartu ahalko dituen, gobernua osatzen duten alderdiek ez baitute-eta gehiengo parlamentariorik. Espainiako... [+]


Oinarrizko elikagaien BEZa igo egin da Hego Euskal Herrian

2023ko urtarriletik indarrean da oinarrizko elikagaiei –duela hiru hilabetetik, oliba olioa talde horretan dago– BEZik ez aplikatzeko neurria.


Europak 15.000 milioi euroko isuna jarri die Apple eta Google multinazionalei

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Apple eta Irlanda kasua ebatzi, eta Googleren aurkako zigorra berretsi du, nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.


Hiru medikuetatik bi falta dira Elizondoko osasun etxean

Aparteko ordu boluntarioekin betetzen ari dira medikurik gabeko zerbitzuak Elizondon. Xabi Zarandona medikuak salatu du ezinezkoa dela gaixoen jarraikortasuna bermatzea.


2024-06-19 | ARGIA
Mediku eta pediatrak falta dituzte Bortziri eta Baztanen ere

Kalera atera dira salatzeko Bortziri eta Baztanen mediku eta pediatren falta, itxaron zerrenda amaigabeak eta hitzorduen atzeratzea jasaten ari direla, besteak beste. “Landa eremuan bizi garenok ere merezi dugu behar dugun bezala artatuak izatea”.


Etxebizitza merkantzia bihurtuta, ultraeskuinari atea ireki dio Europak

Etxebizitzen eta alokairuen prezioek mugarik gabe jarraitzen dute gorantz eta milioika lagun egoera oso prekarioan utzi ditu horrek: gazteek ezin dute emantzipatu, herritar asko euren auzotik ostikoka bota dituzte, eta beste askorentzat infraetxeak partekatzea da irtenbide... [+]


Eguneraketa berriak daude