Maitasun harremanez

  • Didier van Cauwelaert ::Hada baten heziketa

    Erein

    Itzultzailea: Josu Zabaleta

    Orrialde kopurua ::220

    prezioa ::13.50€

Hainbestekoa da haren idazkiei darien baikortasuna, Didier van Cauwelaert “gauzak gaizki badoaz, okerrago joan daitezke” dioen esaerari kontra egiteko jaioa dela baitirudi.

Letren arloan ia denetarik egina da Van Cauwelaert nizarra: eleberriak, antzerki-lanak, zinema-gidoiak... arrakasta handiz eginak ere.
Nik dakidala euskaratu zaion lehen eleberri honetan (L’éducation d’une fée, 2000), aipatutako bide beretik jo du egileak: Nicolas Rockel jostailu asmatzaileak bere bizitzako emakumea (eta semea) ezagutu ditu, halabeharrez, Air Franceko autobus batean; elkarrekin urte batzuk eman ondoren, baina, Ingrid emazteak utzi egingo duela esaten dio, zergatik eta “maite duelako”. Nicolas krisi sakonean sartzen da, gertatutakoa ulertu nahian, eta hipermerkatu batean ezagututako kutxazain batengana joaten hasten da, bertan erositako edozeren aitzakiarekin. Neska hori, César, Irakeko kurdua da, bere tesia amaitzera Parisera joana. Iraken aurkako blokeoak, ordea, César-ek Sorbonan egindako eskabidea geldiarazi du, eta gauzak okertuz gero, paperik gabe geratuko da. Horixe da, Raoul zortzi bat urteko umearen bitartez, hada edo maitagarria izateko prestakuntza jasoko duena –eleberriko tarte txikiegia hartzen duena, aukeran–.

Narratzaile zereginak Nicolasi eta César-i dagozkie, txandaka, eta bi piezako puzzle sinple hori arazorik gabe ahokatuko du irakurleak. Bertan gurutzatuko dira “zauritutako” bi pertsonaiaren sentipenak, ederki azalduak, Raoul umearen xalotasunarekin batera.

Eleberria, esan bezala, baikortasunaren errebindikazioa da, eta atxikimendu unibertsala jasotzeko “benetako gertakizunetan oinarritua” delako leloa bakarrik falta zaio: Nicolas eta Ingriden arteko maitasuna perfektua da; Raoul ume perfektua da, Nicolas aitaorde perfektua den gisa berean. Nicolas eta Ingriden arteko krisia konponduko da, César-en arazoak ere konponduko dira, eta Raoul pozik geratuko da bere sineskerietan. Irakurketa amaitu ondoko irribarrea zineman Mamma Mia! ikusi dutenek erakutsitakoaren neurrikoa izango da.

Hada baten heziketa ez da berez gazteentzako eleberria, baina hainbat best seller-ekin gertatzen den bezala, iragazki serio samar bat gainditzeko zailtasunak dituenez, Perzebal bezalako gazteentzako bilduma batean sartu dute, young adults direlakoei zuzenduz. Edonola ere, esan bezala, neguari aurre egiteko irakurgai duina da.

Azkenak
Elektrizitate kontsumoa geldituta dago Espainiako Estatuan 2004ko mailan

Espainiako Sare Elektrikoak jakinarazi berri du ekaineko elektrizitate kontsumoa zein izan zen Espainiako Estatuan: 19.422 gigawat orduko. Hau da, 2004ko datuaren oso antzekoa: orduan 19.384 gigawat izan ziren.


Bilboko genero-indarkeriagatiko epaiketetan kolore bereizgarriak jartzeko neurria ezabatzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Bilboko bi Epaitegiek neurri hori onartu dute. Bilboko epaile dekano Aner Uriartek neurria emakumeak babesteko eta ez birbiktimizatzeko helburuarekin hartu dela esan du, baina Bilboko Abokatuen Elkargoak salatu du kolokan jartzen dituela ikertuen... [+]


Menditik hirira: zer ezkutatzen digu Pirinioetako sendabelar saltzaileen lanak?

XIX. eta XX. mendeetan ohikoa zen hiri nagusietako kaleetan ikustea janzkera tradizional ikusgarria zuten emakume batzuk, sendabelarrak saltzen. Ansotarrak ziren, Aragoiko Ansó ibarrekoak. Erakusketa batek haien historia kontatu digu, eta bide batez azalerazi du atzean... [+]


2024-08-30 | Gedar
Pertsona migratuen deportazioaren alde agertu da Pedro Sanchez

"Migrazio zirkularra" sustatu nahi du PSOEren gobernuak, langile batzuek behin-behineko hainbat lan egiteko migra dezaten Espainiako Estatura, eta gero euren jatorrizko herrialdeetara itzul daitezen.


Talgo erosteko eskaintza kenduko du Ganz MaVag talde hungariarrak

Ganz MaVag-ek adierazi du ez diola uko egiten etorkizunean tren-enpresa erosteko beste eskaintza bat egiteari. Talde hungariarraren ekintzari esker, Talgok eskaintza berriak entzun ditzake.


2024-08-30 | ARGIA
Polio txertaketa igandean hasiko da Gazan

Igandean hasiko dira polio txertaketa egiteko su-etenak, goizeko 6:00etan hasi eta 15:00ak arte. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eman du operazioaren berri eta bederatzi egunetan hiru esparrutan emango da: iparraldean, zentroan eta hegoaldean.


Amezketako paper fabrikako langilearen heriotza salatu dute

30 urteko behargina hil da Amezketako (Gipuzkoa) paper fabrikan. Ibarra Argi Lanak enpresak azpikontratatuta zegoen. Elkarretaratzea egin dute ostiralean, 11:00etan, gertatutakoa salatzeko. 2024an hil den 38. langilea dela adierazi du LABek.


2024-08-30 | Axier Lopez
Espainiar eta britainiar kolonialismoaren arrastoak ezabatzen hasi da Trinidad eta Tobago

Karibeko bi irletan kolonialismoaren loriarako dauden monumentu, iker eta izendapenak ezbaian jartzen hasi dira herritarrak eta gobernua. Lehen pausua eman dute agintariek eta erabaki dute herrialdearen armarritik Cristobal Colonen lehen espedizioaren hiru karabelak kentzea.


2024-08-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


Eskoletan eduki sexualeko irudi faltsuak zabaltzen ari direla salatu dute Hego Koreako feministek

Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.


Europako Mugikortasun Astea irailaren 16tik 22ra egingo da Iruñean

Iruñeak bat egiten du irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasunaren Europako Astearekin, mugikortasun iraunkorra eta espazio publiko partekatuari buruzko hausnarketa sustatzeko diseinatutako jardueraz betetako programa batekin. "Konbinatu eta mugitu"... [+]


2024-08-29 | Sustatu
Suitzan diote: Diru publikoa, kode publikoa

Duela aste batzuk Suitzak lege federal aitzindaria onartu du (Europako legedietan aitzindaria), LMETA delakoa, Loi fédérale sur l’utilisation de moyens électroniques pour l’exécution des tâches des autorités frantsesez,... [+]


2024-08-29 | Gedar
Aurrekontuetan aitortutakoa baino are handiagoa da Espainiako Gobernuaren gastu militarra

2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.


Eguneraketa berriak daude