Atzoko eta biharko kultura analisiaren bahetik

  • Inoiz baino analitikoago dator euskal kultura ulertzen laguntzen gaituen Urtekaria. 2008ko gertakizunen errepasoa egiteaz gain, etorkizuneko kultur joerak azaldu dituzte luma zorrotzek.
25 urte egin ditu Argiak euskal kulturaren nondik norakoak Urtekariaren bidez argitara ematen. Norabide berri bati ekin dio aurtengoan, analisi, kritika eta iritziaren ildotik, batez ere. Horrela, 2008ko kultur gertakizunak errepasatzen dituzten ohiko osagaiez gain, datozen urteetan nagusituko diren joeren berri izango du irakurleak.
 
Analisi artikulu zorrotzekin eta ilustrazio kritikoekin –Antton Olariaga eta Alai Zubimendiren eskutik– 2009ko joerak azpimarratu dituzte kulturgintzan zer esatekorik duten sinadura ezagunek. Horrez gain, iaz kultur esparru ezberdinetan jardun zuten hamar pertsona nabarmendu ditu Argiak Urteko Pertsonak izeneko sail berrian.
 
Urtekaria, erreferentzia sendoa bilakatu da 25 urte hauetan, euskal kulturaren ertz guztiak ezagutzea eta bahetzea baitu xede. Zeregin horri loturik, kultur arlo bakoitzari errepasoa egiten dion artikulu bana irakur daiteke betiko legez; izen berriak ekarri ditugu aurten gainera: Itxaro Borda idazlea, Joxi Basterretxea EHUko irakaslea, Aritz Zerain Bertsozale Elkarteko koordinatzailea, Maite Goñi IKTeroak proiektuko koordinatzailea, Maite Alvarez Bermeoko euskara teknikaria, Bego Vicario zinemagilea eta Xabier Gantzarain arte kritikaria. Bestalde, 2008an bezalaxe, Urtekaria Interneten kontsultatu ahal izango dute harpidedunek argia.eus/urtekaria helbidean –egunez eguneko bilaketak egiteko aukerarekin–, eta maiatzetik aurrera nahi duenarentzat zabalik izango da ataria.
 
Iruzurren urtea

Nerea Azurmendi kazetariak 2008a lausotu duten hainbat iruzurren kasuan sakondu du artikulu zabal eta kritiko batean. Hau da ondorio nagusietako bat: “Orokorrean, ondarearen eta kultur azpiegituren kudeaketa publikoa non, arazoak han. Ez da kontabilitate maltzurra, estatistika soila baizik”.
 
Bestetik, Iñigo Aranbarri idazleak fikziozko bidaia egin du Euskal Herrian barrena Roberto Arlt bidaide duela. Horrela, kazetari argentinarraren begi argiek herri euritsu baten kultur panorama bistarazi dute.
Etorkizunerako pronostikoak
Gorka Julio, blogaria: “Jabetza intelektualaren kudeaketa modu berri batera goaz”.
 
Jaime Otamendi, ETBko albistegietako zuzendaria: “Elkarlanean biltzen den energiak eta sormen gaitasunak, etorkizunerako oso ondo prestatuta jartzen gaitu”.
 
Aitor Etxarte, Iruñeko Hegoalde ikastolako irakaslea: “Ematen du ingelesaren indartzea, euskaltzale askok aurkakoa sentitzen dutena, geldiezina dela”

Estitxu Eizagirre
, bertso blogaria: “2009an isilean pasatuko diren bertso ekimenak asko izango dira”.

Mikel Irizar
, kazetaria: “Hedabideetan, kontsumitzaile bakoitzak programatuko du bere kontsumoa”.

Imanol Agote
, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendari ohia: “Hizkuntza aukeratzeko motibazioek kalitatean oinarritutako moldera aldatzeko joera dute”.

Txoli Mateo
s, EHUko soziologia irakaslea:”Bolognaren karietara, sumatzen da unibertsitate publikoek zailtasun handiak dituztela aldaketa eskerga hori kudeatzeko”.

Santi Eraso
, Artelekuko zuzendari ohia: “Herritarrak esku hartzeko ahalmenik ez duten kontsumitzaile huts bihurtzen dira”.

Beñat Sarasola
, literatur kritikaria: “Inpresioa dut datozen urteotan aurrerapausoak emango direla kritikagintza independente eta egonkorra sortzeko bidean”.

Xabier Isasi
, EHUko psikologia irakaslea: “Itxura denez, unibertsitate erraldoien garaia amaitzear dago”.

Karmen Irizar
, Topaguneko lehendakaria: “Euskara ez zaigu nahikoa izango bakarrik azterketa bat gaindituta”.

Azkenak
Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


Ehunka emakume hil eta bortxatu dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoko espetxe batean

Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude