“Akaso eskatzen dugun telebista daukagu”

  • Animaziozko zinegile saritu eta telebistako kritikari batekin topo egitea, animaziozko kritika batekin etxeratzea balitz?
Izibene Oñederra
Dani Blanco

Hara bere lanari buruz hitz egin dadin sariak irabazi behar dituen bat!


Medioetan agertzea tranpatia da. Jendeak ba al daki zeri eman dioten saria? Pelikula ikusi al du? Kuriositatea piztu al zaio?
 

Aizu, ez zaude medioetan agertzera derrigortuta, e.


Agian nahiago nuke etxean gelditu eta sortzen segi. Ez dut hedabideetan pertsonaia bat sortu nahi nire produktua saltzeko.
 

Produktua esplikatzea ez al da produktua saltzea?


Askotan esan dut nire lanetan ez dakidala zergatik dauden gauzak dauden bezala. Baina xelebrea izateaz gain, gaizki gelditzen da. Medioentzako erantzun bat ematera behartuta zaude, eta ahal dela, esan nahi duzuna erantzun horretan kabitzera.
 

Ohituta egongo zara, nazioartean hainbeste sari irabazita...


Hezurbeltzak-i bide egokiak eman zaizkio, maite izan da, eta iritsi egin da. Gainera, antzeko erreakzioak sortu ditu hemen eta Hong-Kong-en. Artea unibertsala da, eta zerbait benetan egiten baduzu, zergatik ez du munduko edozeinek sentituko?
 

Hainbeste mundu ikusita jakingo duzu zerk funtzionatzen duen.


Baina funtzionatzen duela baldin badakizu zergatik segi horrekin? Beti dago kanpotik zirri egiten dizun zerbait, une batetik bestera, dena aldatu dezakeena. Kontua ez da marrazki politak egitea, eragitea baizik.
 


Berriz esango dute zure lana ”esperimentala” dela!


Hori “pelikula arraro bat ikustera zoazte” esateko modu bat da. Ez ditut animazio tradizionalaren eta lengoaia zinematografikoaren arauak betetzen, beraz pelikula esperimentala da.
 

Zu bai neska ausarta...


Konbentzitzen zaituena egiten ari bazara ez daukazu ausarta zaren sentsaziorik. Egin eta kito.
 

Telebista kritiko izateak konbentzitzen zaitu?


Ez naiz hala kontsideratzen. Ezin diot garrantzia handirik eman, bestela hitz bakoitzean blokeatuko nintzateke. Batzuetan beldurgarria iruditzen zait.
 

Sentitzen dut baina ez zaitut erruki...


Letrak hor geratzen dira, betiko. Zuk ahaztutakoan ere norbaitek gogorarazi diezazuke idatzitakoa. Pentsa, amorrua ematen dit, baina agertzen naizenetik ez dut Berria ikusteko gogorik izaten.
 

ETB hain da perfektua...


Uste dut jende askok ETB delako ikusten duela ETB. Akaso eskatzen dugun telebista daukagu. Ez da erabat hola, baina...
 

Horixe entzutea bakarrik falta genuen!


Gauza batzuk oso interesgarriak dira, beste batzuk oso epelak, eta beste batzuk ezin irentsi... Zergatik ez dute film laburrik jartzen?

ASTEKARIA
2009ko otsailaren 01
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude