Urte amaieran ospatzen diren egun motzenak eta gau luzeenak dituen solstizioko jaietan elkarri opariak egiteko ohitura dago. Orioko etxe honetara oparitarako paperean bilduta etorri dira balkoiko landareak. Ez da erregalo makala! Hor egon dira egunetan, paperik kendu gabe. Jarraian etorri diren elurte eta izotzetarako babes ederra. Berriz ere gaineko balkoiko landareak baino ederragoak azalduko dira udaberrian.
Kaixo Jakoba. Arrosa daukat balkoiko loreontzi batean. Pentsatuta neukan martxoan kimatzea, baina ikusi dut adaxka berriak ateratzen hasi zaizkiola. Komeni da kimatzea? Eta nola kimatzen da arrosa?
Arantza Arrue (Andoain)
Ez da balkoiko baratzea, baratzea egiteko balkoia baizik. Modan da balkoi eta terrazetan baratzea antolatzea. Sosak aurreratu eta baratzeak hedatzen duen poza eskuera. Tomate, piper, letxuga, perrexil, zerba... Denetik ikusten da. Argazkiko honetan piperminak loreontzietan eta... [+]