Ikasi eta irabazi!

Frantziako eta Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleek Lehentasuna hezkuntzari! mezua zabaldu dute.
Izan ere, Xavier Darcos Hezkuntza ministro frantsesak ezarri nahi duen hezkuntza erreformak haien haserrea piztu du, eta inondik inora onartzeko prest ez daudela adierazi dute ozen.
 
Ikasle mugimendu horrek inoiz baino indar handiagoa izan du. Sekula baino antolatuagoak daude, gainera. Ordezkariak izendatu dituzte ikastetxeetan eta ikastetxe guztiak biltzen dituen koordinazio bilkuretan parte hartu dute, antolaketa horri esker lortu dute izandako indarra.
 
Ondoren, irakasleak gehitu zaizkie protestetara, eta baita gurasoak ere.
 
Horren aurrean, Darcosek erreforma atzeratuko duela iragarri du. Ikasleek, aldiz, argi dute helburua: erreforma bertan behera uztea eskatzen dute, eta ez dira konformatu urtebetez atzeratzeko ministroak egin duen eskaintzarekin. Nire hezitzaile bihotzak, itxaropenez eta harrotasunez jarraitu ditu haien ekimenak eta haien inguruko berriak.
 
Aspalditxotik entzuten ari gara ikasleek ez dutela iniziatibarik agertzen, oso indibidualistak direla, ez dutela berean baizik pentsatzen, errazkerian ohituak daudela. Nago askotan uste dugula, eta halaxe jokatzen dugu, ikasleei dena irakatsi behar diegula. Gaitasunetan hezi behar ditugula agindu digute, orain: pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten, egiten eta ekiten irakatsi behar diegu, hartzaile hutsak bailiran.
 
Tematzen gara gure begietatik ikusten dugun mundua erakusten, eta ez dakit noraino ote garen kontziente mundu hori mundu posible guztien artean bat besterik ez dela.
 
Dena irakatsi diegulakoan gaude, eta, hara, guk irakatsitakoa baino gehiago ikasi dute. Ikasleak lo geneuzkalakoan, interesik gabe.
 
Irudimena erabiliz eta teknologia berriak baliatuz mugimendu zabal, indartsu eta eraginkorra antolatu dute. Eta ez daude, ez, dagoenarekin konformatzeko prest. Ezta lehen eskaintzarekin planto egiteko ere.
 
Georges Jacques Danton-ek esan zuen: “Aprés le pain, l’éducation est le premier besoin d’un peuple”. Ikasleek irakatsi digute bidea: antolatu, borrokatu, eta eutsi tinko helburua lortu arte.
 
Orain, gainerakoon, hezitzaileon, gurasoon eta herritarron txanda da. Gogaitu arte entzun dugu beste mundu bat posible dela, baina antolatuz eta borrokatuz besterik ez dugu lortuko, lortzekotan.
 
Ikasgai ederra eskaini digute ikasleek… ikasi eta irabazi!

Azkenak
Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBetako John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBetan jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Jaurlaritzaren Parisko egoitzaren historia: Gestaporen atzaparretatik berriz EAJren eskuetara

Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]


2025-01-23 | Leire Ibar
Joseba eta Eñaut Alvarez
“Demokrazia eta adierazpen askatasuna daude, baldin eta dirua badaukazu”

Joseba Alvarez eta Eñaut Alvarez aita-semeei bi urte eta erdiko, eta urte eta erdiko kartzela zigorrak eskatzen dizkiete 2023ko San Sebastian bezperan, Plaza Berrian, Etxera jartzen zuen pankarta bat zintzilikatzen saiatzeagatik. Bi urte geroago, urtarrilaren 29an... [+]


Eguneraketa berriak daude