Gitarra riff indartsu eta melodia itsaskorren ziztada

  • Las Culebras ::Las culebras

    autoekoizpena

    iraupena ::33’05’’

    prezioa ::10€

Seguruenik Las Culebras izango da gaur egun Euskal Herrian dagoen neskek osatutako talde bakarra, nahiz eta iruindar hauek ez dioten horri inolako garrantzirik eman nahi. Musika pasiotzat zuten bi lagun elkartu eta jotzen hasi ziren 2004an, inongo helbururik gabe. Rock-and-rolla maite dute eta hortik abiatuta, poliki-poliki kontzertuak egiten hasi ziren, eta halako batean lerrootan jaso dugun aurreneko diskoa idatzi eta grabatu zuten. Honako laukoteak punk-rocka, rock-and-rolla, power-pop eta hard-rocka batzen ditu, gitarra riff oso dotoreekin, melodia eta koru itsaskorrekin eta, beti ere, erritmo askorekin. Laurek ingelesez abesten diote gauari, rockari eta ondo pasatzeari. Martxoan berriro estudiora sartzeko asmoa daukate, baina bitartean, egizu ahalegina Las Culebras areto txiki batean ikusteko. Ez zara damutuko.
Olaia Heep - Las Culebras
«Gurea ez da nesken aldeko kontu bat, musika egitea baizik»

Taldea lau neskak osatzen duzue. Zaila da “neska-talde” etiketa gainditzea? Hau da, egiten duzuenagatik ezagutzea?


Baietz uste dut. Guk adibidez lehen, baterian mutil bat genuen eta berarekin oso gustura geunden. Haren ordezkoa bilatzean berdin zitzaigun mutil bat edo neska bat izatea. Karmen agertu zen eta egia da laurok neskak izanda bestelako konplizitatea daukagula, baina gurea ez da nesken aldeko kontu bat; gure helburua da musika egitea. Eta nahiko genuke jendeak hori baloratzea. Jakina, jendea musika egiten animatzen dugu, bai neskak eta bai mutilak.

“I’ve sold my soul to rock-and-roll”. Asko aldatu da zuen bizitza taldea osatu zenutenetik?


Ez horrenbeste. Seguruenik parranda gehiago egiten ditugu. Agian aldaketa handiena da musika betidanik asko sentitu badugu ere, orain bizipen hori indartsuagoa dela. Beste aldean gaude eta horrek biziagoa bihurtzen du.

Diskoa emaitza ona dela esango nuke. Gustura gelditu zarete?


Bai, oso gustura. Taldea sortu genuenean zerotik hasi ginen instrumentuak jotzen eta orduan ez genuen pentsatzen inoiz kontzerturik egingo genuenik; inoiz ez dugu helbururik jarri. Lehenengo aldia zen grabazio estudio batera sartzen ginela, eta hitz batzuk oso landuta ez dauden arren, gure ustez txukuna da egindakoa.

“When I’ll be a rock-and-roll star, then you’ll be my man”. Gizonak sufriaraztea da zuen helburuetako bat?


(Barre). Abesti hori Kristinak idatzi zuen zorigaiztoko harreman bat bizi zuela. Bestela, mutilekin ondo pasatzea eta guri afaria egitea da gustatzen zaiguna.

Diskoa autoekoiztea halabeharrez izan da edo hala nahi zenuten?


Esan beharra dago oso alferrak garela eta gainera ez genuen inongo aterik jo. Inori ezer eskatu gabe egin genuen eta puntu. Denbora eman genuen grabatzeko dirua bildu arte. Bigarren lana ere seguruenik antzera egingo dugu.

Azkenak
2024-08-14 | ARGIA
Israelek preso palestinarrak erabiltzen ditu tunelak eta eraikinak miatzeko

"Gure bizitzak haienak baino garrantzitsuagoak dira", esan dio Israelgo armadako soldadu batek Israelgo komunikabide bati.


2024-08-14 | Kanaldude
EuskarAbentura: gazteen paregabeko espedizioa

Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]


Ostalaritza patronalak Gipuzkoako txosnei TicketBai ezartzea eskatu dio Aldundiari

EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]


Palestinaren alde mobilizatuko dira Bilboko Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.


Pablo Gonzalez espioitzagatik ikertzen jarraituko du Poloniak

Poloniako Fiskaltza Nazionaleko bozeramaileak adierazi du euskal kazetaria oraindik formalki akusatu ez badute ere, “legearen arabera auzi-ihesean akusatua” izan daitekeela. Gonzalez preso trukean sartzeko erabakia Washingtonetik etorri zen, baina Poloniako zerbitzu... [+]


Juan Luis Goenaga artista zendu da, 74 urterekin

Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.


Ibilbide dekolonialak (I)
Donostia: non gogoa, han ezpata


2024-08-14 | Mikel Aramendi
Israel, Iran eta bi elefanteak

Hamasen erasoaren ezohiko muntak, eta Israelgo gerra-kabineteak hari emandako erantzunaren desmasiak zerikusi zuzena dute ondorio geopolitikoen sakonerarekin. Ekialde Ertainean eta nazioarteko aliantzetan aldaketak eragin ditu genozidioak: Israelek zer irabazi eta galdu du?... [+]


Musk amen-omenka, trumpismoa besarkatzen

Munduko bigarren gizonik aberatsena, Elon Musk, gezurrak eta mezu sektarioak hedatzen, propaganda egiten ari zaio Donald Trumpi, inkestek gero eta gehiagotan diotenean Kamala Harris izango dela AEBetako hurrengo presidentea.


Grezian piztutako suteek hildako bat eta 50.000 pertsona ebakuatu baino gehiago eragin dituzte

Gutxienez 10.000 hektarea kiskali dira Atenasetik gertu, eta dozenaka etxe eta enpresa kiskali dira, EFEk jaso duenez. Greziako Gobernuak suteei aurre egiteko laguntza eskatu dio Europar Batasunari.


Hamar gizon atxilotu dituzte asteburuan, emakumeen aurkako indarkeria egotzita

Zortzi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, beste biak, berriz, Gasteizen. Horrez gain, Algortako Portu Zaharreko jaietan gertatutako sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea egin dute, astelehenean.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


Paquita Bretos Andueza zendu da, mendizale aitzindari eta antifrankista

96 urterekin eman du azken hatsa. Nafarroa Garaian zein Euskal Herri osoan, mendizaletasunaren aitzindarietako bat izan zen, Angel Oloron senarrarekin batera.


2024-08-13 | Euskal Irratiak
Aitor Elexpuru: “Larhunen ez dugu gehiago eraiki dadin nahi, baizik dagoena hobe kudeatua izatea”

Abuztu hasierarekin batera, bero, idorte eta su arriskuak altuak dira mendiguneetan. Arriskuen murrizteko nahian, 2021tik, Lapurdi eta Nafarroako mendigunea osatzen duten hiriek zonbait protokolo eta konbentziotan elkartu dira, mugaz gaindi. Horien artean, “Gure... [+]


Eguneraketa berriak daude