«Datuek erakusten dute eskaintzak eskaera sortzen duela»

  • EHUko Soziologia Saileko eskolak emateko aste erdia Gasteizen eta beste erdia Baionako etxean igarotzen du Eguzki Urteagak. Horri esker, mugaren bi alderdietan euskarak nola arnasten duen egiazta dezake.
Eguzki Urteaga
Eguzki Urteaga soziologoa.Gaizka Iroz
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Historian lizentziatua da, Soziologian doktorea eta Paueko Unibertsitateko irakasle ohia. Eusko Ikaskuntzako lehendakari orde ere bada. Soziologiaren begietatik ikusi du euskara.

Hizkuntza Kontseiluko zuzendaria izan zinen 2001-2003 artean.


Esperientzia oso aberasgarria baina gogorra izan zen, zeren momentu horretan bai Hizkuntza Kontseilua bai hizkuntza politika martxan jartzen ari ziren eta elkarte mugimenduak zein euskalgintzak presio handia egiten zuten, itxaropen handiak zeuzkatelako. Tentsio uneak ziren elkarte eta botere publikoen artean eta nahiko gogorra izan zen hori kudeatzea. Hala ere, aukera eman zidan 2001eko ikerketa soziolinguistikoan parte hartzeko, eta ezagutzeko hizkuntza politika barrutik nola eraikitzen zen eta eragile guztien artean zer nolako konfiantza sortu behar zen. Gogoratu behar da, 90eko hamarkadan sortu ziren egitura berrien funtzioa –EKE, Hautetsien Kontseilua, Garapen Kontseilua–, konfrontazio logikatik lankidetza logikara pasatzea zela. Izan ere, egitura horiek eragile guztiak batzen dituzte eta elkarrekin lanarazi behar dira. Zailtasuna hortik dator. EEP hortik sortu da preseski ohartu direlako tentsioa handiegia zela. Une horretan pentsatu zuten hobe zela botere publikoek soilik osatuko zuten erakundea sortzea. Hala ere, horri guztiari esker sortu da politika publikoak modu adostuan osatzeko aukera.

IV. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, Iparraldea da hiztun galera gehienak dituen eremua.


Ez da harritzekoa. Hori lotuta dago azken hogeita hamar urteetan egindako hizkuntza politikari. Dena den, desberdindu behar dira hiztun elebidun osoak eta elebidun pasiboak edota hartzaileak, eta era berean, ezagutza eta erabilera. Erabileran bi faktorek eragiten dute: hiztunen dentsitateak eta hizkuntz gaitasun sentimenduak –hau da, zein hizkuntzarekin sentitzen garen erosoen mintzatzen–.

Beraz, J.A. Artzek zioena...


Hori oso egia da hemen, baina baita Hegoaldean ere. Eusko Jaurlaritzak egin dituen hizkuntza politikak zentratu dira batez ere gaitasunaren garapenean, baina ahaztu egin dute maila batean erabilera. Hiztun-dentsitateak eta hizkuntz gaitasunaren sentimenduak eragin zuzena dute erabileran. Horregatik pentsatzen dut neurri bereziak hartu behar direla hurrengo urteetan euskara dakitenek erabili dezaten bizitzaren esparru desberdinetan.

Azken inkesta horrek dio: “Azken 15 urteotako bilakaera aztertuz gero, euskararen erabilerak gora egin du apurka-apurka EAEn, bere horretan dago Nafarroan eta behera egin du Iparraldean”.


Hiru eremu horiek euskarari eskaintzen dioten testuingurua ezberdina da, eta horren eragin soziolinguistikoak epe ertainean ikusiko dira, neurri bakoitza hartu eta 10-20 bat urtetara. Testuingurua hobetu artean, pragmatikoa izan behar da, aurrerapausoak emanez: egoera hau da eta marko horren barruan zer egin daitekeen ikusi behar da. Adibidez, legeak ez du debekatzen euskarazko irakaskuntza eskaintza orokortzea. Hau da, gurasoek aukera eduki dezaten haurrak sail elebidunetan eskolatzeko nahi izanez gero. Badakigu, datuek erakusten dutela eskaintzak eskaera sortzen duela. Nahikoa da –ikusi da Biarritzen adibidez– ikasketa elebidunak eskaintzea ikasle kopurua emendatzeko. Iparraldeko eskola guztietan hori proposatuko balitz, automatikoki ikasle horien kopurua handituko litzateke, eta ez bakarrik lehendabiziko urtean. Nahi izanez gero botere publikoek egin dezakete.

Ipar Euskal Herriak jaberik gabeko lurra den esparru juridikoan lan egin behar du. Euskara soziolinguistikoki jantzia dago baldintza horretan moldatzeko?


Zehazgabetasun juridiko horren ardatza da ez dagoela erakunde bat berez hizkuntza politika hori diseinatzeko gaitasuna duenik, baina ezerk ez die debekatzen erakunde desberdinei ekintza konkretuak burutzea hizkuntzaren garapena bermatzeko. Hainbat eragile batu dira legearen marko horretan lan egiteko. Ikusten da hizkuntza politika bat osatzen ari dela, baina galdera baldin bada jakitea ea nahikoa den, aski da ikustea azken Inkesta Soziolinguistikoak zer dioen: euskararen beherakadak jarraitu egiten du, nahiz eta lehen baino joera txikiagoa izan. Alde baikorra bada, batez ere gazteetan, gorakadatxo bat ikusten baita, eta hori nahikoa ez izan arren euskal hiztunen kopurua egonkortzeko edo igoarazteko, ikus daiteke belaunaldi berrietan badela berreskuratze prozesu bat. Azken 30 urte hauetan egin den lanak fruitu batzuk eman ditu, eta zentzu horretan ez da panorama erabat ezkorra planteatu behar. Belaunaldi berriek ere formakuntza badaukate, euskaraz hitz egiten dute eta badaukate beraien tokia Iparraldeko gizartean. Niri ez zait gustatzen kontsideratzea dena gaizki doala, pentsatzea hemendik hamar urtera euskara desagertuko dela. Horrek ez du esan nahi hiztunen kopurua ez denik jaitsiko edo hizkuntzaren erabilera ez denik murrizten joango. Fatalismoa eta “miserabilismoa” ez dira ez nire naturan ezta nire perspektiban ere. Geroa irekia dago.


Zer espero duzu 2009an aterako omen den lege berriari buruz?


Pista batzuk adierazi dituzte, adibidez irakaskuntza eta seinalizazio sistema elebidunaren mailan berme batzuk eskaintzea, berdinak frantses estatu osoan. Itxaron egin beharko da, baina argi dagoena da pausoak ematen ari direla, frantses konstituzioan egindako aldaketak agerian uzten duen bezala.

Zer egiteko du Iparraldeko unibertsitateak hizkuntza politikan?


Euskal Ikasketetan masterrak bultza daitezke formatzeko hemen behar ditugun lanpostuetarako euskarazko profesionalak, Iparraldekoak zein Hegoaldekoak izan daitezela, adibidez kazetaritzan, itzulpengintzan edo irakaskuntzan. n

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Eguneraketa berriak daude