Auzolana, komunitatearen oinarri

ARGIAren 90. urteurrena
ARGIAren 90. urteurrenaren logoaGarbiñe Ubeda
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Urte bereziari ekin diogu irakurle, 2009 honetan ARGIAk 90. urteurrena ospatuko du. 1919an abiatu zen Iruñean Zeruko ARGIA, kaputxinoek sortutako erlijio aldizkaria, eta 1921ean Donostian Argia, informazio orokorreko astekaria. Bien oinordeko da egungo ARGIA. Horietako bakoitzak garaian garaiko euren ezaugarriak eta ibilbideak izan dituzte, baina badira gaur egunera iristeko partekatu dituzten baloreak, horien artean esanguratsuenetakoak euskaraz komunikatzeko nahia eta euskaldunari kazetaritza proiektu sendoak eskaintzeko borondatea.

Azken bosturtekoan, egia esan, izan dugu zer ospatzerik: 2005ean ARGIAren 2000. zenbakia ospatu genuen, 2007an Argia.com-en 10. urteurrena eta 2009an 90 urte. Ez da txantxetako ibilbidea eta asko adierazten dute, baina jakitun gara, ospatze kontuak oso subjektiboak dira, bakoitzak heltzen die gura moduan datei eta haiekin jardun. Zalantza barik, balio berezia dute norberaren azal eta mamia gizarteratzeko, egungo gizarte mediatikoan, edo kuku egin eta azaleratzen zara edo ez zaude. Baina hori bezain garrantzitsua da, edo gehiago, barrura ere kiribiltzea, trinkotze lanean jardutea, funtsean, atzera begiratzeak aurrea dantzatzeko besterik ez baitu balio. Ez gara izango izan ginelako, badira makinatxo bat izan zirenak eta jadanik ez direnak. Izango gara gura dugulako, eta gura dugu. Izango gara asmatzen badugu, eta horretan gara.

Barrua miatzean, aldiz, zer ikusten den ere ondo aztertzea komeni da, oskoleraino hainbat azal direlako bata bestearen gainean, bata bestea bezain funtsezkoa: harpideduna, irakurlea, Argiako langilea, kolaboratzailea, publizitate egilea, instituzioak... Komunitatea, azken finean. Indibidualismoaren goreneko aroan, paradoxikoa badirudi ere, komunitatea eratu guran, horretan gaude XXI. mendeko hedabide gehienok. Eta guk baditugu horretarako lanabes interesgarri eta egokiak. Ez dugu euskarazko komunikazio esparruaren komunitate indartsu eta jendetsuena osatuko, baina bai erreferentziala: informazioa eta analisia dira gure tresnak, zorroztasuna eta zabaltasuna, talde eta alderdiekiko menpekotasunetik libre, bestelako Euskal Herria eta mundua gura dutenen izar txiki baina argitsua.

Ez dira berba eta asmo hutsalak irakurle, proiektu honen muinean gauden langileok erabat barneratua daukaguna baizik. Horregatik antolatu gara ekonomia sozialean, talde balore kooperatiboetan, formula horrek langileei proiektuaren ardatz izatea ahalbideratzen dielako. Krisi latza bizi duen egungo eredu kapitalista basatiaren muinetakoa ukitzen du eredu horrek, euskal ekonomiaren beste alor batzuetan hain sustraitua, baina komunikazioaren esparruan hain urria.

Eta komunitatean auzolana da funtsezkoena. Bada arriskurik halako ospakizunetan, nor bere zilborrera begira geratzekoa, sarri gertatzen da, eta zerbait saihestu nahi badugu horixe da. Ea lortzen dugun, aritu behintzat horretan ari gara: urtean zehar egingo ditugun ekitaldiak kultura edo komunikazioan diharduten beste eragile batzuekin egingo ditugu, elkar lanean. Izango duzu horren berri.

Esker onaren kapituluak itxiko ditu lerrook, motzean, pertsona eta talde aipamenetan ekinez gero, zerrenda amaiezinean murgilduko ginatekeelako. Eskerrik zintzoena, beraz, ARGIAren izena bere marka desberdinetan gaurdaino iristeko bere aletxoa jarri duen guztiari. Eskerrak bereziki, Ametzagaina Taldeko enpresei, azken 30 urteetan hauek egindako ahalegin hori gabe, nekez idatziko bainituzkeen honako lerro hauek.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Auzolana
2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-10-24 | Leire Ibar
Abian da aurtengo Errigoraren “Euskarari puzka” kanpaina

Euskara hauspotzeko lan egiten duten eragileak ekonomikoki hornitzea da ekimenaren xedea. Ekarpena egiteko bertako produktuen saskiak erosteko aukera izango da urriaren 24tik azaroaren 14ra bitartean.


‘Eutsi geureari’ goiburuarekin abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina

Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari'  izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]


Auzokoak egindako lanaz

Udazkena etorri da aurten, ni fede handirik gabe nengoen arren. Ez dakit zein mirari tarteko, hostoek erabaki dute orbel bilakatzea; eta jantzi egin dituzte bideak eta bazterrak, gorriz, laranjaz, horiz eta berdez. Zuhaitz guztiek bat egin dute manifestazio erraldoian, baita... [+]


14.000 saskitik gora saldu ditu Errigorak, eta 185.000 euro bideratuko ditu euskalgintzara

Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.

 


Errigora, hamar urte euskarari puzka

50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.


2023-10-11 | Leire Artola Arin
Emakume baserritarrak, funtsezkoak bezain ahaztuak

Baserritar bat abereak gobernatzen edo traktorea gidatzen irudikatu beharko bagenu, ziurrenik gizon heldu bat imajinatuko genuke. Erreportaje honetarako elkarrizketatu ditugun baserritarrek, ordea, erakutsi digute iruditeria folkloriko horren atzean badaudela landa eremutik... [+]


Ludoteka euskaldunak Nafarroa erdi eta hegoaldean, aisialdian ere haurrak euskaraz aritu ahal izateko

Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]


2023-08-28 | Ilargi Manzanares
Duela 40 urteko uholdeei emandako erantzun herritarra omendu dute Bilboko Konpartsek

Elkarlan Uholdea kanpainaren ekitaldi nagusia egin dute larunbatean. Elkarlanari eustera deitu dute, Lurraren beroketaren ondorioz ugaritu litezkeen muturreko klima gertakarien aurrean.


Suteei aurre egiteko, auzolana eta elkar-laguntza

Iazko udan suteek panorama iluna utzi zuten Nafarroan, argazkiko San Martin Unxen lurren %95 kiskali zuten. Asko hitz egin zen hedabideetan suteek eragindako kalteez, baina nola aurre egin gero eta sute gehiago eman daitezken testuinguruari? Nafarroako Gobernuaren interes falta... [+]


Errigorako zazpi ekoizleren produktuak 20 jantokitan zerbitzatuko dituzte irailetik aurrera

Errigoraren baitan dauden ekoizleetatik zazpik parte hartzen dute jantokietarako formatu eta eskaintzan egokitzapenak eginez. Ager eremuko baratzeetan dauden produktuak prestatzen dituzte. Produktu horiek jantokietan sartuz gero, euskal lurraldeen artean "harreman iraunkor... [+]


2023-04-05 | Ahotsa.info
120.000 litro olio banatuko ditu Errigorak 9.000 eskaritan

Osotara, 9.000 eskaera jaso ditu euskara eta elikadura burujabetzaren aldeko ekimenak 'Eskutik eskura' udaberriko kanpainan. Laster Euskal Herriko txoko guztietara iritsiko dira eskaerak.


Fedibertsoaren laguntzarekin Texas Observer hedabideak irekita jarraituko du

Texas Observer AEBetako irabazi asmorik gabeko hedabide aurrerakoi bat da, 1954an sortua. 2022ko udazkenean, Elon Muskek Twitter erosi zuenean, Mastodoneko zerbitzari propio bat (texasobserver.social) sortu zutelako egin ziren ezagunak sare sozial libre eta deszentralizatuen... [+]


Eguneraketa berriak daude