Burtsaren crackak: depresio ekonomikoaren bezpera

  • 1929ko krisialdi finantzarioak egungoaren antz handia du, eta bada gaurkoa askoz larriagoa izango dela esaten duenik ere. 1929ko urriaren 24an akzio guztien prezioak amildu egin ziren eta inbertitzaileek ihes egin zuten. Burtsaren crackak depresio ekonomikoaren bezpera dira.
Burtsaren cracka
Langabetuak doako dendan daude ilaran.
1929an, urriaren 24an, burtsaren lehen krisi handia gertatu zen eta handik sortu zen crack terminoa: burtsan kotizatzen duten balore gehienak oso bizkor erortzen direnean sortzen den egoera. Kotizazioen beherakada bortitz hori, burtsaren saio bakarrean gertatu ohi dena, hasiera batean merkatuaren beraren doitze mekanismoa baino ez da. Cracka burtsaren euforia aldiaren amaiera da, eta atzeraldi ekonomikoaren bezpera izan daiteke, 1929an gertatu bezala. Orduan, beherakadak depresio ekonomiko handia ekarri zuen hurrengo urteetan. Horrela azaltzen da, laburrean, cracken arrazoia. Eta horrela azaltzen da 1929koa.

Azken hilabeteotan gertatutakoa cracka izan al da? Ez bada, antza handia du behintzat, eta bada cracka baino gehiago dela dioenik ere. Antzeko egoerak noizean behin gertatzen direnez, artikulu honetan 1929ko burtsaren porrota eragin zuten arrazoiak azalduko ditugu, baita ekonomian izan zituen ondorioak ere, irakurleak burtsen crack guztien giltzarrien berri sakonago izan dezan.

1929ko cracka

Garaiko zenbait begiraleren ustez, 1929ko lehen sei hilabeteetan akzioen prezioek neurriz kanpoko balioa zuten DJIAn, Dow Jones Industrial Average, munduko erreferentzia indize nagusian. Hala ere, New Yorken kotizatutako tituluak oraindik merkeak zirela pentsatzeko joera zuen merkatuak. 1929ko urriaren 3an aipatutako erreferentzia indizeak hamar eguneko jaitsiera etengabeari ekin zion. 1929ko urriaren 21ean, astelehenean, saltzeko agindu asko izan ziren eta gauean zehar, astearteko saioa hasterako, europar bankuetatik zetozen saltzeko agindu ugari pilatu ziren. Urriaren 22ko goizean, Ipar Amerikako banku eta enpresa ugarik 150 milioi dolar akziotan saltzeko agindua eman zuten. Wall Street irakiten ari zen.
 
1929ko urriaren 24an inbertitzaile txikiak erlojuaren kontrako lasterketan abiatu ziren, saltzeko aginduek parketa estali zuten, eta New York Stock Exchange eromenak hartu zuen. Ohiko saioetan 800dik behera kide egon ohi ziren merkatuan. Urriaren 24ko jarduna ireki zenean, 1.100 langile baino gehiago saioari hasiera eman ohi zion kanpai hotsaren zain zeuden, urduri. Goiza dohakabea izan zen; Dow Jones-ek saioa 299 puntutan itxi zuen, urte guztian pilatutako irabazi guztiak galduz. Hurrengo egunetan, indizeak behera egiten jarraitu zuen eta, agintari estatubatuarren estimazioaren arabera, 30.000 milioi dolar inguruko galera izan zen.
 
1929ko burtsaren beherakada hainbat eragileren nahaste saihestezinak ekarri zuen. Sektore industrialaren mozkinak soldatak baino askoz gehiago hazi ziren, eta nekazaritza produktuen prezioekiko, eta enpresen ekoizpenen eta produktibitatearen indizeekiko diferentzial handiak pilatu ziren. Nekazaritzako nahiz industriako soldaten hazkunde mugatuak erosteko ahalmena murriztu zuen eta, era berean, horrek enpresetako inbertsioak jaistea eragin zuen. Enpresetako jabeek ez zuten uste izan mozkin handi horiek berriro inbertitzea beharrezkoa zenik, eta kapital soberakinentzat irtenbidea topatu zuten: burtsan espekulatzea.
 
20ko hamarkadako New Yorkeko akzioen merkatuan oso ohikoa zen kreditu bidezko tituluen salerosketa sistema erabiltzea. Eragiketa horiek eskura ordaintzen ziren Burtsaren kontra, baina agente bitartekariek, brokerrek, berme gisa, balioaren portzentaje bat besterik ez zuten eskatzen, eta eragiketaren gainerako kopurua bermatzeko tituluak berak onartzen zituzten. Fluktuazioak gertatzen ziren heinean, bitartekariek funts hornidurak eskatzen zituzten kotizazioen beherakadak berdintzeko, eta horrek bitartekarien entitateek bankuekiko zor handiak pilatzea ekarri zuen. 1925 eta 1929 artean entitate horien kredituak 3.000 milioi dolarretatik 7.000 milioi dolarretara iritsi ziren.

Neurri monetarioak

Agintari monetario estatubatuarrek hainbat erabaki hartu zituzten akzioen prezioen gorakada eteteko. Horretarako, Erreserba Federalak tituluen erosketa masiboa jarri zuen abian, interes-tasa jaitsarazi asmoz eta, modu horretan, Ipar Amerikako merkatuak eskaintzen zuen errentagarritasun altuak erakarritako atzerriko kapitalaren inbertsioak apaltzeko. Baina lortu zuen gauza bakarra saltzaileen likidezia handitzea izan zen eta horrek kotizazioak berriro ziztu bizian igotzea eragin zuen. New Yorkeko burtsaren inguruan euforia giroa zegoen eta lehendakaritzak bidalitako mezuek inbertitzaile ugari piztu zituzten, merkatuak goranzko joera izango zuela pentsatuz.
 
1929. urtearen erdialdetik aurrera, Erreserba Federalean interes-tasak gero eta gehiago igo ziren, burtsaren espekulazio maila jaisteko xedez. Horregatik, bankuek entitate bitartekariei ematen zizkieten maileguak jaitsi ziren, eta entitate horiek erosleen eskaerei aurre egiteko likidezia galtzen joan ziren. Une horretantxe New Yorkeko burtsaren indize selektiboa gelditzen hasi zen; Erreserba Federalaren maniobra berandu iritsi zen. Urriaren 2an ohikoa baino askoz akzio gehiago ipini zituzten salgai, merkatua salmenta kiribilean sartu zen eta, hala, ia etengabe goranzko joera izan zuten hiru urteak amaitu ziren. Porrot horrek aro kapitalistaren krisirik gogorrenari hasiera eman zion, eta ia Bigarren Mundu Gerraren hasiera arte luzatu zen atzeraldiaren abiapuntu izan zen.
Burtsaren porrotetik finantza eta enpresen hondamendira
Hasieran aldi baterako krisialditzat jo zena, depresio handia bilakatu zen. Hainbat bankuk eta enpresek porrot egin zuten (5.000 bankuk 1929tik 1932ra) eta ondorioz langabeziaren gaitza zabaldu zen. 1932an, Amerikako Estatu Batuetan 12 milioi langabetu zeuden, Alemanian 6 milioi eta Ingalaterran 3 milioi. Kontsumoak behera egin zuenean, sektore pribatuaren inbertsioak %70 jaitsi ziren 1929an lortutakoekin alderatuta, eta enplegu, soldata eta prezioen adierazleak %50 inguru.
 
Depresio handia berehala zabaldu zen eta, bereziki, Amerikako Estatu Batuen menpe zeuden ekonomiei eragin zien, batez ere lehengaien esportazioan oinarritutako ekonomia zutenei. Bankuen porrotak enpresa asko eraman zituen herrestan, eta mailegurako ahalmena eta inbertsiorako mekanismoak muturreraino gutxitu zituen. Nazioarteko merkataritza asko murriztu zen. 1929an nazioarteko transakzioen bolumena 5.500 milioi dolarrekoa zen, gutxi gorabehera, eta 1932an 1.800 milioikoa besterik ez. Halaber, industriaren ekoizpenak %40 baino gehiago egin zuen behera 1929 eta 1932 artean.
 
1955a arte, 26 urte geroago, New Yorkeko burtsak ez zuen 1929ko maila lortu. Dow Jones-ek 1972an gainditu zituen 1.000 puntuak. 2000. urteko urtarrilaren 14an lortu zuen maximo historikoa, 11.722,98 punturi esker.

Azkenak
PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


2025-01-10 | Gedar
Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui

Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.


Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2025-01-10 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Eguneraketa berriak daude