Literatura bizi daiteke diferente

  • Urtea hil aurretik Zarautzetik pasa behar genuen, Susaren bulegotik. Arrazoia, ezaguna: 25 urte bete ditu aurten argitaletxeak. Ez dute ospakizun berezirik antolatu, hitzaldiren bat edo beste, prentsan azaldu den artikuluren bat. Lotsatiak? Ez zaigu iruditzen. Ahobizarrik gabe aritu dira Gorka Arrese eta Josu Landa Susako kideak, kazetariarekin gaizki portatu den grabagailu baten aurrean.
Susa
1983. Punk talderen batek “polizia ez!” oihukatuko zuen eta bi idazle argitaletxe batetik atera ziren “poesia ez!” entzun ondotik. Diferenteak ziren, noski, ezezko bata eta bestea. Xabier Montoiak eta Josu Landak argitaratuta ikusi nahi zituzten beraien poemak. Garaiko intelligentsiak berriz, esaten zuen euskal literaturak ipuinak behar zituela, narratiban bidea egiteko. Gauzak horrela, ez zegoen korronteari buru egingo zion erabakia hartzea beste biderik: argitaletxe bat sortzea; eta, bai, poesia ere argitaratzea. Montoiaren Anfetamiña izan zen Susak publikatu zuen lehenengo liburua. Ordurako literaturaren bideetan urteak zeramatzan Susa aldizkariak, baita hango kide askok prentsaren alorrean ere, Argiarekin sinbiosian. Urteak halakoak ziren: eferbeszenteak. Horregatik, argitaletxea sortzeko ideiak ez zuen irakinaldi luzeegirik izan. Eltze bakarrean prestatu zituzten aurreneko liburuak.“Editorial handi, edo estandar baten kontzeptua ez daukak buruan. Orduan, sail berean atera zituzten poesia, ipuinak... eta horrela bilduma bat egiten hasi” azaldu du Gorka Arresek, hasierako urteak gogoan.

35 bat liburu, horra aurreneko urteetako tiradizoak emandako fruitua. Tartean liburu garrantzitsuak. Batzuk aipatzearren, Itxaro Bordaren Basilika, Mikel Antzaren Lehen bilduma 82-84, Iñaki Zabaletaren 110. streeteko geltokia edo Laura Mintegiren lehen nobela, Bai... baina ez. Kopurua hazten zihoan, eta antolamendua premia bihurtzen. “Beste fundamentu bat behar du honek” esan zuen 1987an Josu Landak. “Poesia”, “Narratiba” eta “Erreferentziak” bildumak sortu zituzten, azkenekoa atzerriko literatur lanen itzulpenerako. Landak gogoratzen duenez, Koldo Izagirre ordurako beraiekin batera ari zen lanean. Arrese ere orduantxe hurbildu zen Susara. Ondorengo urteek ikusiko zuten proiektua sendotzen.

Kontestatarioak?

– Esan egia, hasieran oso jarrera kontestatarioarekin hasi zineten, eta urteekin formaldu egin zarete...
– Zahartu egin gara –dio Josu Landak barre artean. Galderak bromatik zuena alde batera utzita Susa bereizten duten ezaugarriez jardun dugu elkarrizketaren zatirik handienean. Bai Landak, bai Arresek, azpimarratu dute nolabaiteko literatura “inkonformista” publikatzea ez zela Susaren helburua. Trukean, beste ezaugarri batzuetan jarri dute letra larria: “Gainerako argitaletxe ia guztietatik bereizten gaituzten ezaugarriak ditugu. Adibidez, euskara hutsez publikatzea, eta helduen literatura bakarrik. Susa ez da sartu liburugintzaren industrializatze prozesuarekin eta ustezko dibertsifikazioarekin saldu nahi izan den bidean: ustezko haur literatura publikatzea, beste hizkuntzetan publikatzea, testu liburuak egitea... eta abar”.

Egile eskubideak, argitalpengintza eta literaturgintza

Egile eskubideen inguruko filosofian ere diferente sentitzen dira besteen aldean. Idazle batek liburua Susan argitaratu nahi badu, argitaletxeak edizio bat egiteko eskubidea bakarrik hartzen du bere gain. Arresek eta Landak diotenez, argitaletxe ia guztiak eskubide horietaz jabetzen dira hainbat urtez, baita liburuaren itzulpena egitekoetaz ere. “Nik horri deitzen diot egile eskubideak bahitzea” dio Landak.

Desberdintasun horiek argitaletxea “homologagarria” ez izatea dakarte, beraien esanetan: jornal eta erdi bakarrik mantendu dezakeen enpresa da, eta, aldiz, ingurune zabal eta aktiboa duena. Kulturgintzari buruzko jarrera eta ikuspegia partekatzen dute Susaren ingurukoek, eta bat datoz ikuspegi hori gauzatzeko produkzio bideen antolamenduan. Baina hortik aurrera, bakoitzak nahi duen erako literatura lantzen du. “Errazegi nahasten dira argitalpengintza eta literaturgintza –Landa da hizketan ari dena–.

Ateratzen denean eztabaida bat ustez literaturarekin zerikusia daukana, benetan, oso gutxitan dauka zerikusia literaturarekin: liburugintzaren negozioarekin izaten du”. Elkarrizketak aurrera egin ahala, nabarmenagoa da beraien interesgune nagusia ez dagoela alor horretan. Orduan azaldu dute Susa ez dagoela Euskal Editoreen Elkartean; duela lauzpabost urte atera ziren handik, Landak dioenez, elkarte hori –“normala den bezala”– liburugintzara emana dagoelako.

Ikuspegi diferentzia horiek ordea, ez dira plano teorikoan geratzen: argitaletxe eredu diferenteak sortzen dira, baita, batzuetan, eredu batzuen eta besteen arteko frikzioak ere, desberdintasunak diru-laguntzen alorrera ekartzen badira, adibidez. Gai horrekin lotuta, Josu Landak susmo bat plazaratu du: liburugintzako diru-laguntzak banatzeko irizpideetan aldaketak iragartzen ari dira, eta, bere ustez, aldaketa horiek egitura handiak indartzeko balioko dute. “Susmoa daukagu, ondorioetako bat gurea bezalako argitaletxe txikiak itotzea izango dela, esana baitago horrelako egiturak kaltegarriak direla euskal kulturarentzat, atomizazioa bultzatzen dutelako”.

Durangorekin desenkantatuta

Aurten Susak bi stand gutxiago jarri ditu Durangoko Azokan. Horretaz galdetuta ez diote garrantzi berezirik eman: urteen poderioz argitaletxeko lagun batzuek –ez denek– bizi izan duten desengainatze prozesuarekin lotua dago. Gorka Arreseren ustez azoka edukiz hustu da, literaturaren ikuspuntutik begiratuta. “Beste Herri Urrats bat edo beste Korrika bat... –gehitu du Landak–.

Soziolinguistika aldetik oso interesgarria izan daiteke, baina... Geroz eta ilusio gutxiago egiten digu joateak. Eta gainera, joateagatik kobratzen ez dugunez, ezta standean egoten direnek ere... Edo borondatea dago edo... edo ez dago”.

Eta ez zegoenez, ahaleginak beste esparru batzuetan jartzea hobetsi dute. Sarreran esaten genuen moduan, ospakizun berezirik antolatu gabe bukatuko da Susak mende laurden bete duen urte hau. Ospatu, beraiek dakiten moduan egin dute: liburuak publikatzen. Azkena, oraingoz, Susa aldizkarian argitaratutako ipuinak biltzen dituen Aspaldiko lagunen bisita. Datorren urtean, gehiago.

Azkenak
Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Daniel Noboa eskuindarra gailendu da Ekuadorko hauteskundeetan, eta oposizioak iruzurra salatu du

Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


‘Oztopoen gainetik askatasunera’: Ernaik manifestaziora deitu du apirilaren 17an

Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]


Lau maki, 1947 eta 1948 urteetan Donostian erailak

Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.


2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Jardin bat zuretzat, Hipatia

Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]


Euskal armagintza industria eztabaidagai (I)
Industria militarrari buruz Jaurlaritzak eta Zedarriak enpresari foroak planteatutako eztabaida irekitzen

Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia... [+]


Semaforoa gorri, etsaien engainagarri

Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]


2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


Eguneraketa berriak daude