Prentsa askearen martiriak

  • Bertako langileak atxiloketa, tortura edota erailketaren mehatxupean bizi dira. Hala ere, Azadiya Welat, Turkiako kurduerazko egunkari bakarra, kioskoetan dago goizero.
Azadiya Welat
Borja Portuondo
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Goizeko zortziak Diyarbakirren. Turkiako egunkari kurdu bakarraren langileak banan-banan agertu dira egoitzan. Goizero bezala, paretan zintzilikatutako 15 erretratuek ongietorria eman diete. Ez da hileko langile onenei sobietar erako omenaldirik. Eta erretratatuen gaztetasunak argi uzten du ez direla erretiroa hartutako langileak. Sehiden Çapenemiya Azad (prentsa askearen martiriak) dio lelo batek hizki gorrietan. Bada, hauexek dira bizia galdutako langileetako batzuk –30 dira denera– egunkaria duela 16 urte hasi zenetik. Gauza jakina da ez dela inoiz erraza kurdu nortasuna aldarrikatzea Turkian. Eta, zeresanik ez, idatzi eta inprimatzea.

“Jende hau guztia eraila izan da baina ez da inoiz errudunik aurkitu; sekula ez da auzirik ireki”, dio Omar erredaktoreak gaurko lehen te ontziaren inguruan. Omarrek eta gainontzeko lankideek aspaldi dakite euretako edozein ager daitekeela erretratuan. Arrisku lanbidea ote? Jakina, baina euren soldatak ez du inongo gehigarririk jasotzen bizitza jokatzeagatik.

“Norberaren egoeraren arabera kobratzen dugu. 500 turkiar lira (300 euro) ezkonduek eta 400 ezkongabeek”, dio Hediyek, egunkariko itzultzaile gazteak. “Soldata sinbolikoa da ia, horixe baita proiektua aurrera ateratzeko modu bakarra”, jarraitu du. Dioenez, badago 200 lira baino gehiago onartzen ez duen bat. Egoera ekonomiko sendoagoa omen du lankide eskuzabal horrek.

Erredakzio taldea mahaiaren inguruan elkartu da biharko edizioa adosteko. Abdullah Ocalan PKKko liderrak jasandako tratu txarrek eta Diyarbakirreko azken istiluek biharko azala hartuko dutelakoan daude denak. Nolanahi, badaude baita ere, besteak beste, Amsterdamgo kurduek antolatutako bizikleta txangoa, Siwan Perwer abeslariari egindako elkarrizketa edota sterka we izeneko atala, horoskopoa. “Hizki zopa xume bat txorakeri bat izan liteke askorentzat, baina kurduontzat berebiziko garrantzia du. Zentzu guztietan”, gaineratu du Cetin erredaktoreak bilera amaieran. Momentuz, badirudi egunkaria kioskoetan izango dela, bihar ere.
Yasar Eroglu, erredakzio burua
Yasar Eroglu: «Kazetariak ez ezik, hiritar oro dago arriskuan»
Welat egunkariko sortzaileetakoa eta egun erredakzio burua da Yasar Eroglu. Kurduerazko egunkari bakarra argitaratzearen erronkaz mintzo da.


Zein izan da zuen egunkariaren ibilbidea?


Welatekin duela 16 urte hasi ginen. Geroxeago Ankarak debekatu zuen PKK taldearekiko ustezko loturagatik eta Welat Eme sortu genuen. Berriro ere itxi eta Azadiye Welat atera genuen. Gero Denge Welat, Welat, eta orain Azadiya Welat gara berriz ere. Astekaria izan zen 14 urtez eta 2006an egunkari bilakatu zen. Zailtasunak zailtasun, gure helburuari eusten diogu: gure herriari informazio zuzena eskaintzea, eta bere hizkuntzan.


Nondik dator finantziazioa?


Proiektua salmentekin sustengatzen da, ez baitugu turkierazko egunkariek jasotzen duten Gobernuaren diru-laguntzarik jasotzen, jakina. Aldian behin iragarkiren bat argitaratu ohi dugu baina Newroz bezalako data seinalatuetan soilik. Izan ere, gure publizitate arduradunak zelataka du polizia beti. Denda batean sartu bezain laster, polizia sartuko da atzetik saltzaileari guri edozein babes ematearen “arriskuez” jakinarazteko. Oso zaila da iragarkiak ateratzea.


Baina ez omen da hori zuen arazorik handiena…


Hasi ginenetik 30 langile erail dituzte eta atxiloketak ohikoak dira. Bi kazetari preso dauzkagu oraintxe, eta egunkaria banatzen duen konpainia ere mehatxatuta dago. Denok dakigu lanbide arriskutsua dela gurea.


Tortura atxiloketen osagarri al da?


Hasieran harrapatzen zuten oro torturatzen zuten, legebiltzarkideak barne. Baina Emine Demir gure zuzendaria atxilotu zutenean ez zuten torturatu, jakin baitzekiten detaile osoz kontatuko zuela kalera bueltatzean. Orain ez gaituzte torturatzen, herriari sinestarazteko turkiar espetxeetan ez dela halakorik egiten.


Preso kurduek zuen egunkaria jasotzeko modurik ba al dute?


Egunkariak debekatuta daude turkiar espetxeetan. Guardiak sobornatzea da eskuratzeko modu bakarra.

Ergenekonen –gerra zikinaz arduratzen den sare politiko-militar klandestinoa– itzala ikusten al duzu zuen jendeak jasandako atentatuetan?


1996an Mehmet Agadek auto istripua izan zuen. Mussa Anterrek eta Hussein Denizek ere istripuak izan zituzten, baina ez zen inoiz ikertu. Bi kasu hauek eta beste batzuk Ergenekoni burutzen ari den epaiketan atera dira. Familiek ikertzea eskatu dute, baina Gobernuak ez du inolaz ere halakorik bideratu.

Beldur al zara?


Duela gutxi bonba batek eztanda egin zuen Diyarbakirreko parke batean. Sei hilabeteko ume bat hil zen. Hiri honetan jende asko hiltzen da oso era ilunean eta inoiz ez da guztiz ikertzen. Horrekin zera esan nahi dut, kazetariak ez ezik, hiritar oro dagoela arriskuan hemen.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
2024-11-27 | Julene Flamarique
Espetxe zigorra ezarri dio Turkiak Beritan Canözer kazetari kurdu feministari

Urtebete eta hamar hilabeteko zigorra ezarri diote PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren aldeko "propaganda2 egitea leporatuta. Canözerrek hamar urte daramatza kazetari lanetan. Tarte horretan sei bider aldiz miatu du bere etxea Turkiako Poliziak, bost aldiz atxilotu... [+]


2024-11-13 | Julene Flamarique
Iranen heriotza-zigorra jaso duen Pakhshan Azizi feminista kurduaren espetxekideek justizia eskatu dute

2023ko abuztuaren 4an atxilotu zuten etxean Teherango Inteligentzia Ministerioko agenteek. Desagerrarazi eta gero, fisikoki nahiz psikologikoki torturatu zuten Evingo espetxean. Orain heriotza-zigorra ezarri diote, eta espetxekideek haren aldeko defentsa eskutitza argitaratu... [+]


2024-10-31 | Justus Johannsen
ANALISIA
Öcalan gabe ez dago konponbiderik Turkiaren eta PKKren artean

Abdullah Öcalanek, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) buruzagi espetxeratuak, bere iloba Ömer Öcalanen lehen bisita izan du. Ia lau urtez ukatu dizkiote bisitak, telefono deiak eta kanpoaldearekiko komunikazio oro. Azken 25 urteetan ia erabateko isolamendu... [+]


2024-10-21 | Justus Johannsen
Beste bi kazetari kurduren hilketa
Turkiaren zapatako harri koxkorra

Bi kazetari, Hêro Bahadîn eta Gulistan Tara, eta haien txofer zihoan Rêbîn Bekir lankidea, Hewraman eskualde kurduan dokumental bat egitera zihoazen. Beren autoa misil batek jo zuen. Bekir zorteduna izan zen, autoa sutan lehertu baino lehen, inpaktuak... [+]


Sebahat Tuncel
“Ohikoa bihurtu da politikari kurduak espetxeratzea”

Sebahat Tuncel Kurdistango politikaria da, Turkiaren menpeko lurretan. Hainbatetan egon da kartzelan kurduen askapen mugimenduaren parte izateagatik, eta Turkiako Parlamenturako diputatu gisa hautatu zuten lehen presoa izan zen, 2007an. 2016an espetxeratu zuten azkenengoz eta... [+]


2024-07-22 | Justus Johannsen
ANALISIA
Turkia Irakeko Kurdistan konkistatzen ari da, PKKren aurkako borrokan

Helikoptero eta gerra hegazkin turkiarrek betetzen dute zerua Irak iparraldeko kurduen zonaldean. Azken asteetako operazio militar handian 381 kokaleku bonbardatu ditu Turkiako Aire Armadak Kurdistango Eskualde Autonomoan. Turkiako Defentsa Ministerioak adierazi du “talde... [+]


2024-03-20 | Aitor Aspuru Saez
Ibrahim Bilmez
“Öcalanen aurkako sistema garatu du Turkiak Imraliko espetxean eta beste preso politikoen aurka baliatu du”

Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.


2024-02-15 | El Salto-Hordago
Ocalan, 25 urte preso eta erabat isolaturik, Espainia eta Europar Batasunaren oniritziarekin

1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]


2024-01-29 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
“Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori”

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


Urtzi Urrutikoetxea
“Ohorezko krimenen ondorioz eraildako emakumeen hilkutxak emakumeek eurek eramateak sekulako eragina izan du Kurdistanen”

Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko kazetariarekin mintzatu gara Radio Kobanen, iaz idatzitako Kurdistan-Argi bat ekialde hurbilean liburuari buruz. Testuak azken urteetako gertakizunei erreparatzen die, eta atzerago ere begiratzen du herri kurduaren egoera politikoa eta... [+]


2023-05-22 | Aitor Aspuru Saez
“Osasun sistema oso ahula dugu, ahaleginak ISIS, Turkia eta Al Asaden kontrako defentsan bideratu direlako”

Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioko osasun esparruko ardurak ditu Ciwan Mustafak eta herri kurduak lideratzen duen proiektu politikoaren osasun ministrotzat jo daiteke. Mediku-Ekintza Koordinakundea gobernuz kanpoko erakundearen laguntzarekin Eusko Legebiltzarrean... [+]


Bederatzi kazetari kurdu askatu dituzte, zazpi hilabete preso eduki ostean

Epaiketaren lehen eguna amaituta eta bederatzi kazetari kurduak askatu dituzte. Urte erdia pasatxo preso eduki dituzte "terrorismoa" egotzita. Ankarako espetxean zeuzkaten eta orotara hamaika kazetariri erakunde terroristako kide izatea egozten diete.


Turkiako ezkerrak bat egin du Erdogan boteretik botatzeko

Parlamentuan ordezkaritzarik lortuko ez duten beldur, ezkerreko alderdi gehienek Kemal Kiliçdaroglu zentro-ezkertiarraren aldeko botoa eskatzea erabaki dute, egungo presidentearen aurkari nagusia dena.


2023-03-20 | ARGIA
HerriBiltzak udaberriko festa ospatu du kurduekin batera eta iraultzaren haziak ereiteari ekin dio

Behe Nafarroako Behorlegin asteburu osoko egitaraua eraman du aurrera herriBiltzak. Larunbatean Parisko Komunaren iraultzaren urteurrena gogoratu dute eta igandean kurduen eta euskaldunen arteko elkartasuna indartzeko udaberriko festa ospatu dute elkarrekin. Bi egunetan erein... [+]


Eguneraketa berriak daude