Olentzero zentsurapean

  • Gabon bezperan ohikoa da Olentzero herrietako kaleetan ikustea, baina Iruñean arazoak besterik ez dituzte izan azken urteotan. Kultur koordinadorei fidantzak eskatu dizkie Udalak ospakizuna egiteko, eta ezetz esan dutenez egoera latzak bizi izan dira festa egun honetan. Aurten ere, ikusteko dago zer gertatuko den.
Josu Santesteban
Euskal Herriko haur askoren gutunak jaso ditu Olentzerok aurten, urtero jaso ohi dituen bezalaxe; batek bizikleta eskatu dio eta Play Stationa besteak. Eta Gabon gauero egin ohi duen gisan gure ikazkinak opariok etxeetako pinuaren pean utziko dizkie. Ilusioa zabalduz, gutun guztiei erantzunez, Olentzerok zintzo demonio betetzen du urteroko zita. Baina Iruñetik eskutitz bat jaso du. Bertan ez diote jostailurik eskatu, haurrik ez dago gutunaren atzean, Iruñeko Udala baizik. Eta zer eskatu dio bada? Dirua. Olentzero fidantzak ordaintzera behartuta baitago Foru Erkidegoko hiriburuan.
 
Iruñeko auzoetan hogeita hamar urte luze eman ditu ikazkinak Gabon bezperako kabalgatetan parte hartzen. Zanpantzar, dantzari eta musikariez lagunduta, Olentzerok idiek tiratutako gurdian egiten du ibilbidea, azken urteetan Mari Dominginen laguntzarekin. Gainera, haurrek dioten mirespena hazten joan da Nafarroako hiriburuan, eta Bizar Zuri edo Errege Magoei opariak eskatu beharrean gero eta gehiago dira Olentzerori erregaliak eskatzen dizkietenak; hala adierazi digu behintzat Felipe Castel Txantrea auzoko kultur koordinadorako kideak. Haurrek Gabonetako zein pertsonaia nahiago duten jakin nahi izan zuen iaz Iruñeko Udalak, eta inkesta jarri zuen bere webgunean. 8.000 pertsonek boza emanda zutenean, %88k Olentzero nahiago zutela eman zuten aditzera. Une horretan “aldaketa batzuk egin ahal izateko” inkesta kendu egin zuen webgunetik Udalak.
 
Aurkari boteretsua

Hirian gero eta aldeko gehiago dituen arren, eragozpenak ere izan ditu tripaundiak. Horren lehen hazia 2004an erein zen. Castelek zehazten digunez, “Udaletik denbora zeramaten esanez Olentzeroren kabalgata politizatzen ari zela, eta 2004an festetako araudia jarri zuen indarrean”. Ospakizun honetan inongo kartel edo pankartarik ez erakustea jarri zuten baldintzatzat, eta hori bermatzeko 1.000 euroko fidantza ordaindu behar zuten auzoetako kultur koordinadorek. Olentzeroren kabalgata igaro ostean, Iruñeko Udalak erabakia bere esku izango luke diru kopuru hori itzuli ala ez, umeei zuzendutako kabalgata nola igaro zen baloratu ondoren. “Auzoetako koordinadorak ezustean harrapatu gintuen erabaki horrek, eta hori inposizioa zela iritzita, ez ordaintzea erabaki genuen”. Izan ere, Castelek jakitera eman digunez, “kultura egiteagatik fidantzak ordaindu behar izatea bidegabekeria iruditzen zaigu”.
 
Eta festa eguna izan beharko lukeena tentsio eta urduritasun egun bilakatu zen. “Lehenengo urtean kultur koordinadorei isuna jartzen saiatu ziren, eta egoitzak itxiko zizkigutela edo espedientatu egingo gintuztela egin ziguten mehatxu”, gogoratu du. Kasuak epailearen aurrean amaitu zuen, eta Olentzero irten zen garaile. “2006an ikusirik nondik egingo ziguten aurka, fidantzak ez genituela ordainduko esaten jarraitu genuen”; baina oraingoan pertsona partikularren eskutan utzi zuten antolakuntza. Nahiz eta jakin bazekiten epaituak izateko arriskua zutela, ez zituzten kultur koordinadoren egoitzak jokoan jarri nahi. Hala, auzotar ugari bilatu eta bakoitzari 1.500 euroko isuna jarri zieten, Olentzeroren kabalgata baimenik gabe egitea leporatuta; berriz epaiketara jo, eta beste behin irabazi zuten.
 
Iaz azkenean mozio bat aurkeztu zuten Iruñeko Udaleko pleno aretoan, fidantzen gaiak ez hanka ez buru ez zuela salatuz. UPN alderdiaren aurkako bozekin, eta PSN, NaBai eta EAE-ANVren aldekoekin, Gabon bezperako ospakizunak ez eragoztea onartu zen. “UPNk erabaki hau ez zuela onartuko esan zuen, baina kabalgata baino egun bat lehenago baimenak eman zizkiguten”, eta Olentzerok urteroko bisita Iruñean arazorik gabe egin zuen 2004tik estreinakoz. Hala ere, Txantreako kultur koordinadorari isuna jarri zioten, presoen aldeko argazkiak erakutsi izanagatik. Erabaki hau berriz ere epailearen eskuetan dago, eta ebazpenaren zain daude txantreatarrak. Azkenean badirudi epailea bera bilakatu dela Gabonetako protagonista nagusia.
 
Aurtengo desfilea egiteko, Castelek uste du printzipioz ez dutela arazorik izango, udalbatzaren babesa baitaukate, baina ez dakite UPNk zer esango duen azken unera arte, eta edozer gauza espero dezaketela azpimarratu du. Honen haritik, Iruñeko Udaleko hiritarren segurtasun departamentura jo dugu azalpen eske, aurtengo desfileetarako trabarik ezarriko ote duten jakin ahal izateko, baita arazo honen guztiaren inguruan euren ikuspuntua jaso ahal izateko ere. Baina galderak airean geratu dira, erantzunik gabe.
 
Gabon ‘klandestinoak’

Olentzero polemika gai izan da azken urteetan, ikusi den gisan. Eta fidantzak ez ordaindu izanagatik, auzo ugari Udalarekin ika-mika etengabean aritu dira behin eta berriz. Horien artean daude Arrosadia, Donibane, Santa Urzelai, Arrotxapea, Txantrea edo Etxebakoi auzo iruindarrak; baina fidantzak ordaindu dituztenak beraiek izan arren, beste hainbat auzo ere eurekin solidarizatu dira.
 
“Mendillorriren kasuan esaterako, hasieran fidantzak ez ordaintzeagatik esperientzia gogorrak izan zituen poliziarekin, eta haurrek oso une txarrak igaro zituzten. Hortaz, hurrengo urteetan fidantzak ordaintzea erabaki zuten, ados egon ez arren”, diosku Castelek. Polizia Nazionalaren eta Udaltzaingoaren presentzia etengabea izan da azken urteetako ospakizunetan. “Askotan haurrak gertatzen zenaz ohar ez zitezen, poliziak zeuden lekuak saihesten ibili izan gara”.
 
Beste hainbatetan, desfilerako animaliak ekartzen dituzten tratanteei edo traktoreen jabeei isunak jarri dizkiete, Olentzerorekin batera ateratzea eragotziz; zanpantzarrak aldatzen ari ziren lokal batean poliziak sartu eta identifikazioa eskatu zieten; beste behin, Donibanen errepidetik joatea galarazi eta espaloitik egin behar izan zuten desfilea... “Gabon bezpera ospatu beharrean, bilera klandestinoa egiten ari garela iruditu zaigu askotan”, gaineratu du Castelek.
 
Gabonetako egun hauek bereziak izaten dira, eta Olentzerok politika ororen gaindi egon beharko luke; ikazkinak ez baitu bozik ematen inongo hauteskundeetan; euskal kulturaren parte da, eta ez inongo alderditako kide. Olentzero opariak eta ilusioa banatzera mugatzen da, gaizki portatu denari ikatza utziz.

Azkenak
Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Daniel Noboa eskuindarra gailendu da Ekuadorko hauteskundeetan, eta oposizioak iruzurra salatu du

Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


‘Oztopoen gainetik askatasunera’: Ernaik manifestaziora deitu du apirilaren 17an

Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]


Lau maki, 1947 eta 1948 urteetan Donostian erailak

Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.


2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Jardin bat zuretzat, Hipatia

Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]


Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Euskal armagintza industria eztabaidagai (I)
Industria militarrari buruz Jaurlaritzak eta Zedarriak enpresari foroak planteatutako eztabaida irekitzen

Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia... [+]


Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


Eguneraketa berriak daude