Durango aurrekoak

Patxi Zubizarreta
Zaldi Eroa
Aurkezpenak oso ekitaldi tristeak dira. Errutinan sartu gara. Gauza praktikoa da aurkezpena hedabideentzat, erraz samar betetzen ahal delako kulturako espazioa transkripzio batzuekin eta argazki handi batekin. Baina izugarri mingarria da idazlearentzat, eta batere serioa ez irakurlearentzat; ez liburu irakurlearentzat eta ez egunkari irakurlearentzat. Idazlea Konstituzio Plazako arkupeetan edo KMn azaltzea, liburua eskuan duela promozio lanetan, promozionatu behar delako, baina ez nabarmenegi, eta betiko itxurak egin, liburu oso ona dela esan, hitz batzuk, Xabier Olarrak ‘liburu aupamenak’ bota zuen lehenengoan… hori dena errutina da. Kazetariek ez dute galderarik egingo, ordu erdira beste prentsaurreko batera joan behar dutelako… Azkenean, ekitaldi anti-literarioa da zeharo, liburu aurkezpena. Doako publizitatea, besterik ez”.
 
Eta eman dezagun Gasteiztik Donostiara hain zuzen ere liburu aurkezpena egitera doan idazleak Koldo Izagirreren hitzok oroitu dituela eta, handik gutxira, Altsasu iragan berritan, Paris 857 bide seinalea ikusi duela, eta sentitu duela Donostiatik aurrera egiteko gogoa, Pariseraino (edo hibernatzekoa bestela, azken egun eta asteotako eguraldi –eta gertakari– gorriaren eraginez; aurten desira hori bizi-bizi sentitzen ari da). Nekatua doa idazlea liburu berria alboko eserlekuan ikusten duela: zenbat buruhauste, zenbat atzera-aurrera, zenbat zalantza, zenbat zuzenketa, zenbat insegurtasun… Barrena goibel eta mingulin duela, Izagirreren hitzez oroitu da berriro ere: “Irudipena daukat argitaletxeak akomodatu egin direla eta ez dutela berririk asmatu joan deneko hamabost, hogei urte honetan”.
 
Idazlea, konturatu gabe Pariserako bidea bazter utzi eta Donostiarakoan doalarik, Kirmen Uribez oroitu da: “Liburua jaio da, baina lehenengo urrats horietan, ibiltzen lagundu behar zaio”; eta hurrena Karlos Linazasoro etorri zaio gogora, behin batez aurkezpen mahai beretik jaulkitako gogoetarekin: “Nik, zera, egia esan, ez dakit zer egiten dudan hemen. Pertsonarik desegokiena naiz ni neure liburuaz hitz egiteko”.
 
Donostian jadanik, Boulevard-eko aparkalekuan sartu delarik, idazlea bere burua konbentzitu nahian dabil: apustu egin nahi du liburu bakoitzarekin, baina baita aurkezpen kontuekin ere. Eta autotik irten bezain laster Salinger idazleaz oroitu da, Salinger desagertua, Salinger misteriotsua, elkarrizketa edo aurkezpenik egiten ez zuena. Eta Izagirre berriro, belarrira xuxurlaka: “Beharbada beranduegi da, baina zenbait jende nola dabilen ikusita, nahiago dut atzera egin eta promozio karrera horretatik apartatu. Ez dut mediatic people izan nahi. Nire nekadura dut aurkezpenak ez egiteko arrazoietako bat. Beste arrazoi bat, nabarmenkeriaren kontrako jarrera. Hirugarren bat, aurkezpen sistemaren higadura. Zerbait berria asmatu beharra dago, asmatu beharra daukate argitaletxeek, liburuaren promozioa egiteko. Protesta moduan ere egin dut, liburua ez aurkeztea”.
 
Konstituzio Plazara bidean, liburuari lagun egiten dioten –liburuaren lagun diren– hainbat adiskide etorri zaizkio idazleari gogora: kazetariak, liburu saltzaileak, bibliotekariak –zenbat ahalegin ezkutu, zenbat katalogo txukun haiei esker, zenbat klub–… Eta haien alde topa egin du topatu duen lehen tabernan botila bat txakolin eskatzearekin batera. Patata tortila ere eskatu du, piper gorri batekin. Amaitzen duelarik erabakiko du, joan, ez joan.

ASTEKARIA
2008ko abenduaren 21
Azoka
Azkenak
2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Oloro-Donamariako suprefetura okupatu du ELBk, behi tuberkulosiaren kontrako protokolo “gogorregia” salatzeko

Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]


2025-04-11 | ARGIA
Uztaritze, Domintxaine eta Angeluko hiru ikastetxetan izandako hamahiru eraso salatu dituzte

Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman... [+]


2025-04-10 | Cira Crespo
Carli Pup
“Gure herriak besteak bezalakoak dira, eta ez dugu museo batean egon nahi”

Carli Pup (Udine -friuleraz Udin-, 1973) Friuli [friuleraz, Friûl] herriaren ekintzaile kultural garrantzitsuenetako bat da. Bere hizkuntza gutxituaren idazle, hizkuntzalari eta bere herriaren historialari bihurtu da.
Gaur egun, Informazione Friulana kooperatibako... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Bizi Baratzea Orria jende asko batzen ari da komunitatera

Martxoaren 27an aurkeztu zuen ARGIAk Bizi Baratzea Orria, lurrari begiratzen dion urtarokako aldizkari berria. Martxoaren hasieran zabaldu zen kide egin eta formatu oso berezia duen orri handia etxean jasotzeko aukera. Erantzun oso beroa izan du. Kide hauen profila ezagutu nahi?


Muga zergak 90 egunez %10era jaitsi dituzte AEBek, baina Txinari %125era igo dizkiote

Jaitsiera AEBen muga zergen igoerari erantzun ez dieten eta negoziatzeko prest azaldu diren herrialdeei aplikatu diela argudiatu du Donald Trumpek, Europar Batasuna barne. Txina eta AEBen arteko lehia komertzialak gora egiten jarraitzen du.


2025-04-10 | ARGIA
Maiatzean beste bost greba egun egingo dituzte EAEko hezkuntza publikoko irakasleek

Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.


Ingeles ordu gehiagorik ez dute nahi

Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Negoziazioak “boikoteatzea” egotzi diote sindikatuek Nafarroako Gobernuari, funtzio publikoko greban

Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.


2025-04-10 | Gedar
Ertzaintzaren interbentzio batean hil zen pertsona baten kasua ikertzen ari dira

Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.


2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki eta Ilora Capot
“Libertatearen beharra denek dugu, eta Bekat'uros bestak hori eskaintzen du”

Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.


Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Eguneraketa berriak daude