Ehun auzoen hiria (I)

  • Tangoa, Maradona, desagerraraziak. Horiek ziren, Buenos Airesera joan aurretik, Vázquez Montalbanen Carvalho detektibeak Argentinaz zeuzkan zantzu bakarrak. Hirurak  Buenos Aires ulertzeko ezinbesteko osagaiak diren arren, bidaiaria harrituta
    lagako duten beste hamaika gauza ere badira urtero mundu osoko milaka pertsona erakartzen dituen hiri honetan. Europarrek pentsatua, kriolloek egina.
Buenos Aires
Alvaro Hilario Perez de San Roman
Pedro de Mendozak fundatu zuen lehenengoz Buenos Aires, 1536an, baina indigenek bost urte beranduago txikitu zuten. Beste 40 pasatu ziren Juan de Garay bizkaitarrak gaur egun Maiatzeko Plaza dagoen lekuan hiria berriro sortu arte. Mendeak igaro arren, Plaza dugu oraindik Buenos Airesen zein Argentinaren bihotza. Han finkatu dira banketxeak eta botere politikoaren egoitzak, Etxe Arrosa gobernuaren egoitza eta, haren aurrean, egungo udaletxea eta kolonia garaietako Kabildoa. Bertan batu ziren, 1945ean, milaka eta milaka langile xume, atorra bakoak, Peron sostengatzeko. Bertan hasi ziren bueltaka, 1977ko apirilaren 30ean, desagerrarazitako seme-alaben bila zebiltzan Amak. Edozein ostegunetan, arratsaldeko hiru eta erdietan, han ikusiko ditugu, Piramidearen inguruan biraka.

Zirkulutan hazitako hiria

Maiatzeko Plaza da Buenos Aires ezagutzen hasteko abiapuntua, haren inguruko zirkulu zentrokidetan hazi baitzen hiria. Distantzia luzeetako hiria izanik, garraiobide publikoak erabiltzea ezinbestekoa da. Subtea (metroa), trenak, autobusak eta taxiak ditugu aukeran. Lagun ona izan daiteke Guía-T, aurrekoen ibilbide guztiak dakartzana. Komenigarria da ere ahalik eta txanpon gehien eramatea; gutxi daude Argentinan.

Bost subte-linea ditugu. Iparraldeko Retiro eta hegoaldeko Constitución auzoak lotzen dituen C linea izan ezik, beste guztiak ekialdetik mendebalderantz doaz, Corrientes edota Rivadavia etorbideei segituz. Rivadaviakoa, A izenekoa, Hego Amerikako lehenengoa izan zen (1913). XX. mende hasierako trenak han dabiltza oraindik ere.

Hegoalderantz joatekotan, San Telmo eta Montserrat auzoek osatzen duten alde zaharra aurkituko du bidaiariak. Gazteentzako ostatuak, hotelak, turistentzako jatetxeak eta ohiko antigoaleko dendak ez ezik, hiriko eraikinik zaharrenak ere aurkituko ditugu bertan.

Jesuiten aztarnak

Maiatzeko Plazatik metro gutxira Argien Etxadia dago. Auzo honek garrantzi handia izan zuen hiriaren garapenean. XVII. mendean jesuitei eman zieten, eta haiek altxatutako eraikin ugari han daude oraindik. Esaterako, Buenos Aireseko eraikinik zaharrena, San Inazio eliza; 1686an hasi ziren egiten. Harririk ez den eskualdean, azpimarratzekoa da biztanleriaren gehiengoa ziren guaraniek eraikuntzan erabilitako teknikak, adobearena besteak beste. Harritzekoak, halaber, guaraniek beraiek hiriko defentsarako egindako tunelak, Buenos Aires zaharreko hainbat etxe gotorlekuarekin lotzen zituztenak.

Norabide berari eutsiz, Constitución, Barracas eta La Boca auzoak topatuko ditugu. Astirik badugu, oinez ibiliko gara Colon ibilbidetik edo 9 de Julio etorbidetik; hori omen da munduko zabalena. Colon ibilbidean meritu handiko eraikinak daude: Aduana, Posta, Ingeniaritza fakultatea. Ibai aldean, lehen merkantziak eta etorkinak hartzen zituen Puerto Madero dago, gaur egun auzo berria eta luxuzkoa.

9 de julio etorbidean berriz, Corrientes eta Maiatzako etorbideek zeharkatzen duten tokian, banderaren jaiotza eta hiriaren fundazioa gogoraziz, Obeliskoa dago. Askoren ustetan, argentinarren matxismoaren ikur falikoa. Eta handik gertu, hiriko euskal etxeak: Laurak Bat, Vasco-Francés, Eusketxe, Nafarroako etxea. Etxera “itzultzea” ez da aukera txarra bisitaren lehen zatiari akabera emateko.
Bizkaiaren izena eduki zuen metropoli handia
Buenos Aires Handia eskualdeak 12.200.000 biztanle ditu, Argentinako biztanleriaren herena. Horietatik hiru milioi Buenos Aires Hiriburu Federalean bizi dira, eta badira egunero lan egitera sartzen diren beste sei milioi. 1994ko konstituzioari esker, hiriburuak gobernu propioa dauka. 60 legisladorek aukeratzen dute lau urtez gobernu burua izango dena. Orain Franco Macri enpresarioa eta Boca Juniors futbol taldeko presidente ohia dago karguan.

Carlos Menem presidentearen politika neoliberalak pobretutako Buenos Aires, ertaineko klasearentzako eta turistentzako zerbitzu-hiri bihurtu nahi dute gaur egun. Eremu publikoak zein kultur ekimenak pribatizatzea da Gobernuaren joera. Puerto Madero auzo berria da politika horren adierazle nagusia. Orain dela sei urteko krisialdiaren ondorioak lehen bezain nabariak ez badira ere, muturreko luxua eta pobrezia elkarrekin bizi dira Argentinako hiriburuan.

Jakiek eta lunfardo izeneko hizkera bereziak biztanleen %70 jatorri italiarrekoa dela agerian uzten dute, baina galiziarrak, armeniarrak, arabiarrak, judutarrak eta jakina, euskaldunak ere, asko dira garai batean Nueva Vizcaya izena eduki zuen lurralde honetan. Hain zuzen ere, 1992an Bilborekin anaitu zen.

Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


Eguneraketa berriak daude