Errazkinen kantutegiari kolore eta sentimendu biziak emanez

  • Mikel Errazkin ::Bidean aurkitu zintudan

    Hirusta Records

    iraupena ::65’23’’

    prezioa ::13,95€

Mikel Errazkin konposatzaile, musikari eta ekoizle hondarribiarra aurten hil zaigu. Mila saltsatan buru-belarri, negurako hainbat abesti idatzi eta beste hainbat musikarirekin grabatu nahi zituen. Zoritxarrez, ezin izan zuen egitasmoa gauzatu. Hala ere, Mikelen lagunek musikari horiengana jo, orain arteko Mikelen kantutegiko ateak ireki eta guztien artean gai izan dira disko hunkigarri bezain eder hau kaleratzeko. Interprete bakoitzak kantuak bere eremura eramateko askatasun osoa izan du, eta emaitzak pop, folk, jazz edota country koloreak hartu ditu. Gure herriko musikagintza dago diskoan, tamaina batean: Jabier Muguruza, Ruper Ordorika (argitaratu gabeko kantu batekin), Txomin eta Urbil Artola, Alaitz eta Maider, Aitor Furundarena, Olatz Prat, Joseba Irazoki, Alan Griffin, Javier Alvarez eta beste hainbat.
“Casti” - Hirusta Recordseko arduraduna eta diskoaren argitaratzailea
«Mikelek asko borrokatu izan du: berarengatik, Hirusta diskoetxeagatik, bere musikagatik…»

Mikelentzat omenaldi onena izan da berak egin nahi zuen lana osatzea?


Hala uste dugu. Mikelek izenburua eta kolaboratzaile zerrenda utzi zizkigun eta halako batean proiektua berriz heltzea erabaki genuen. Denbora oso gutxi izan dugu, baina Mikelen hainbat lagunek koordinazioa egin dugu, eta musikariek erraztasun guztiak jarri dituzte. Horrez gain, Elkarrek eta Angel Katarainek laguntza handia eman digute. Helburua zen Durangoko Azokara heltzea eta hala izan da.

Ruper Ordorikarena bestelako esku-hartzea izan da, ezta?


Bai, Mikelen asmoa zen abestiak idatzi eta berak aukeratutako musikariekin grabatzea, baina horiek egiteko denborarik izan ez zuenez, musikari horiei guztiei Mikelen kantutegia osatzen duten 60 bat abestietatik aukeratzeko esan genien. Ruperren kasuan, bera batu zitzaigunean abesti asko hartuta zeuden eta proposatu zigun jasota zeukan hitz bati musika jartzea. Oso garrantzitsua zen Ruper diskoan egotea Mikelek bera asko miresten zuelako. Oparia izan da.

Kantu batzuk maitasunaren gainekoak dira, baina badira hainbat bakardadearen eta atsekabearen kontrako borroka ere azaltzen dutenak...


Mikelek beti asko borrokatu izan du bizitzan: beragatik, Hirusta diskoetxeagatik, bere musikagatik... Baina hitzek irakurketa asko izan ditzakete.

Disko honetan nesken ahotsek –oso onak, bide batez– protagonismo handia dute...


Bai. Mikelek azken urteotan neska askorekin lan egin zuen. Beraiekin oso ondo moldatzen zen, eta beti zekien kantu bakoitzerako zer ahots nahi zuen.

Nola gogoratzen duzue Mikel, kantu egile, musikari, ekoizle gisa?


Sortzaile hutsa zen eta oso langilea. Beti zebilen proiekturen bat buruan. Baina, horren guztiaren gainetik, lan egiteko beste modu batean sinisten zuen: lehenik eta behin, edozein lan egin aurretik hizketan egin nahi izaten zuen, eta oso giro berezia lortzen zuen.

Azkenak
2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Loren Arkotxa ondarroarra zendu da, Ondarroako alkate ohia eta Udalbiltzako lehen presidente izandakoa

1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Epailearen aurrean deklaratu du ertzainek zauritu zuten Amaia Zabarte Realeko zaletuak: “Amorru handiko eguna da”

"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren bikote Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]


Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


Eguneraketa berriak daude