“Laboa hil da” kantatu zuten kazetek

  • Astelehena euritan. Putzuetan saltoka erredakziora sartu, eta notizia: Mikel Laboa hil dela. Abendua hasi da eta leku guztietan ari du albiste bera. Egunak aurrera egingo du jasa gelditu gabe: lagunak, adierazpenak, doluminak. Negar ekaitza biharamuneko kazetek ere. Hil zaigu ahotsa. Eta kontatu egin dute kazetariek: honela.
Mikel Laboa
Alberto Elosegi
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Noizbait, bidaiaren batera joanda nongoa zaren galdetuta, elkarrizketa beste bide batetik eraman eta Donostiako kantari baten izena eman zenion jakin-minez begiratzen zizun pertsonari. Gustatzen zaizulako haren musika, ados. Geografia, historia eta politika lezio aspergarriak ez emateagatik, ados. Baina ez horregatik bakarrik, ezta? Mikel Laboa aspaldidanik zen kantaria baino gehiago zuretzat. Haren ahotsean kabitzen zen zeure herriaz politetik esateko zenuen guztia. Eta joan den astelehenean hil zenean, pentsatu zenuen ez zutela lan makala kazetariek, ahots horren historiak kontatzen, ohikerian erori gabe.

Biharamunean, periodikoak zabaldu ere ez dituzu egin behar Mikel Laboa nonahi ikusten hasteko. Eskura dauzkazun 11 egunkaritatik 8tan azaleko argazki nagusia eman diote. “Amets betezko loan”, “Agur, Mikel”, “Se apagó la voz de Laboa”, “Le père de la chanson basque contemporaine est mort”, “Txoriaren azken hegaldia”...

Txori asko titularretan

Barruko orrialdeetan ere, txoriak pausatu dira erdarazko artikuluen titularretan: “El vuelo final de un pájaro libreEl Diario Vascok artikulu nagusian eta “El señor de los pájaros” Álvaro Bermejoren zutabean; “Se ha ido volando, libre, como un pájaro” Noticias taldeko egunkarietako zutabean Andrés Porterok.

Laboaren errepertorioko kanta ezagunena izango da Txoria txori beharbada, eta, alde horretatik, klixea iruditu zaizu titulatzeko modu hori. Hizkuntzak zerikusia izango duela otu zaizu gero, ze, euskaraz irakurri dituzun kroniketan –kasu, Berriaren gehigarri berezian eta Gara zabaltzen duen artikuluan– bestela formulatu dituzte izenburu guztiak.

Txoriak buruan dituzula, askok abestia bakeari eskainitako kantatzat jo izan dutela etorri zaizu; beste askorentzat askatasun ideia abstraktu samarra, eta, oroz gain, “jasangarria” islatzen duela. Urteen poderioz kantaren esanahia edukiz hustu dutelakoan zaude. Orduan oroitu zara, Mikel Laboak azken diskoan ere hitz egiten zuela txoriez –Xoriek 17 izena zuen diskoak berak–, zenbait kazetek erabilitako moldeaz bestela, ordea.

Har dezagun Xoriak (xorien ihesa) izeneko kantua, Joseba Sarrionandiaren letrekin: “Zuen begiak, eta zuen etxeetako leihoak, / eta zuen eskuak zabaltzen dizkiezue. / Xoriak laudatu egiten dituzue, / lausengu lirikoak ere dedikatzen dizkiezue. / Baina xoriak zuengandik beti ihesi doaz”.

Txori berriok, 2005ean argitaratu ziren lanekoak, alde egin nahi zuten politikoki politaren diskurtsotik.

Beilatokiko kronika

Biografia, kronologia, diskografia betean egunkariak. Beilatokian egindako adierazpenek deitu dute zure arreta. Xabier Leteren eta Bernardo Atxagaren arteko besarkada ikusi duzu orri askotan. Argazki historikoa. Astelehenean, oinez ez bada, telebistaz, mundu guztiak egin du ostera Errekaldetik.

Nonbait irakurria duzu horrelako egunetako lanak miserable sentiarazten duela kazetaria: senideen eta lagunen malkoak saihestuz egin behar dira galderak; sufrimendua handia da, negarrez ari dira denak, eta zuk, grabagailua eskuan, zerbait esateko eskatzen diezu.

Eta prentsa idatzian lan egiten duenarentzat zailena gero dator. Astearte goizerako entzunak dituzu Laboaren lagunek esandako guztiak, beste zerbait eskaini behar du jurnalistak. Ikusitakoa, beilatokiko giroaren itoa sentitu behar du irakurleak asteartean, orrialdea pasako ez badu. “Zuhaitzak, hostoak galtzen. Neguaren iragarpen. Burdinazko zeru grisa. Euri jario. Jendearen bisaia eta eguraldia bat zetozen atzo. Triste zeuden. Ehunka lagun hurreratu zen Mikel Laboa musikariari azken agurra ematera, Errekaldeko beilatokira, Donostiara. Serio, burumakur. Distira begietan. Gaur goizean erraustuko dute, 11:15 aldera”. Berrian Idoia Etxeberriak idatzitako kronikan beste egunkarietan aurkitu ez duzun ahalegin estetikoa sumatu duzu. “Beroki handiekin, gehienak beltzak, iristen ziren bisitariak, kanpotik eta barrutik hoztuta” (...) “Bi emakume irten ziren, malkoak begietan; batek eguzkitako betaurrekoak jantzi zituen”. Ñabarduraren garrantzia, momentua harrapatzea, prestatzea, zerbitzatzea: kazetariaren arrakasta. Kronika hori gorde egingo duzu.

Distantzia denak ez dira metrotan neurtzen

Bai ordea, kazetaritzaz ari garela, informazioaren kokapenean, iturrian, trataeran. Hor bilatu behar neurria. Eguneroko guztiek ez diote leku bera eman Mikel Laboaren heriotzari. 12 orrialde eskaini dizkio Berriak, 10 Garak, 7 El Diario Vascok, 6 Deiak, 6 Noticias de Gipuzkoak…

Espainiako prentsak ere landu du gaia: El Paísek lau zutabeko hil-oharra publikatu du, Felipe Juaristik sinatua; El Mundok bi orrialde eskaini dizkio Hego Euskal Herriko edizioan: Xabier Garmendiak idatzia bata, Aitzol San Sebastiánek bestea; Públicok kultura saila zabaldu du berriarekin. Frantziako prentsan aldiz, txintik ez, Sud Ouestek salbu, eta hark ere… 20 lerro inguruko albisteak dio Hegoak kantuaren egile zela donostiarra. Txoria txoriz ari da, noski.

Edonola, zu Diario de Navarrak harritu zaitu –edo, hobe, ez gehiegi–. Hiru zutabe eta Joan Bautista Humet abeslari valentziarraren heriotzaren berriarekin lehian, ezkerreko orri berean. Efe agentziaren teletipoa moldatuta jarri dute.

Iruñea Laboaren jaioterritik 81 kilometrora dago; Valentzia 487ra. Iruñean ikasi zuen Mikel Laboak 1955etik aurrera. Iruñean egin ere lehenengo emanaldia, Gaiarre antzokian duela 50 urte. Ia 60.000 nafarrek hitz egiten duten hizkuntza batean abesten zuen. A, eta hori gutxi balitz, joan den ostegunean Garan Tomás Urzainqui historialariak publikatu zuen bezala, familia nafar zaharrekoa zen, Urrotzekoa. Gutxi inporta du horrek prentsa nafarraren dekanoarentzat. Gauza jakina da distantzia guztiak ez direla metrotan neurtzen.

Ez dago erraz

Irakurtzea merezi duen zerbait eskaintzen hurrengo egunerako. Zer esango duzu, abangoardiako musikaria izan zela? Sinpatikoa iruditzen zitzaizula? Anekdota txatxu bat kontatu duzu hiru paragrafotan Argia.com-erako, eta hurrengo asterako artikulu hau prestatzen hasi zara. Zaila da gero, Laboa definitzen. Egunotan publikatu diren artikuluak saiatu dira musikariaren ahalik eta argazki osoena ematen, heriotza bera, gertakaria, deskuidatu gabe. Hitz egin da belaunaldien artean egin zuen zubi-lanaz; aipatu da herri kantak berreskuratu zituela, poetak musikatu, Lekeitioak egiten esperimentatu zuela. Egunean esan zitezkeen guztiak, zuri gainean beltz, argitaratuta daude, hemerotekako materiala dira astebete beranduago.

Zuri gomendio bat egitea geratzen zaizu: Bat-Hiru (Herri Gogoa-Edigsa, 1974) diskoa. Mikel Laboaren kanta famatuenak baino ezagutzen ez dituenarentzat, hor batzuk aurkituko ditu; gehiago nahi duenak proposamen harrigarri konplikatu batzuk ere bai: Zaude lasai gaur egungo post-rock talde batek sinatzeko modukoa da, Bedeinkatua irrigarria da oraindik, Pasaiako herritik Xenpelarren bertso batzuen berreskuratzea baino askoz gehiago da, Laboak eman zion jazz ukituari esker. Eta gitarra psikodelikoak, eta Bereterretxen kanthoriako moldaketa atmosferikoak, eta langileez, zapalketaz, amaz idatzitako letra gordin eleganteak.

Berarenak bezalako postura arriskutsuekin egin du aurrera euskal musikak. Ez legoke gaizki gaur Mikel Laboaren lana txalotzen dutenetako askok, bihar, bide berrien bila dabiltzan beste artistak ere babestea.

Azkenak
Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Martxan dago euskarazko film laburren Laburbira zirkuituaren 22. edizioa

35 film aurkeztu dira lehiaketara eta zortzi aukeratu dituzte ikusgai egoteko Euskal Herriko 51 udalerritan. Euskarazko lanak egiten dituzten sortzaileak eta haiek ekoitzitako film laburrak ezagutaraztea da helburua. Taupa mugimenduak antolatzen du ekimena.


Zilbor-hestea

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.

Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]


Kaleratzeak Stop-ek PSE-EEri leporatu dio EAJren Etxebizitza Legea “puntuz puntu” betetzea

Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]


Pintaketa faxistak egin dituzte Maulen aldarri feministen aurka

Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.


Haur eskoletan euskarazko ehun plaza gehiago eskainiko ditu Iruñeko Udalak hurrengo ikasturtean

Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak


2025-03-10 | Behe Banda
Kartoizko eta prezintuzko eskultura, ama, ni eta pailazo bat

Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]


Alemaniako poliziak istiluak eragin ditu M8ko manifestazioan, Palestinaren aldeko mezuengatik

Berlinen martxoaren 8an izandako manifestazioa gogorki erreprimitu du Poliziak. Palestinaren aldeko aldarriak zeramatzaten manifestariek. Agintariek Alemanian arabierazko abestiak eta diskurtsoak debekatu dituzte manifestazioetan, "segurtasun publikoko" arrazoiak direla... [+]


Israelek Gazari argindarra moztu dio Hamas estutzeko, Netanyahuren hitzetan

Israelek Gazarako su-etenaren urraketa ugari egin ditu urtarrilaz geroztik: zerrendako palestinarrak oinarrizko laguntzarik jaso gabe egon dira ia astebetez, eta Netanyahuk azken egunetan mehatxu egin ondoren, argindarrik gabe utzi ditu orain. Dohan ordezkari estatubatuarrekin... [+]


Gasteizko greben bideo ezezagunak aurkitu ditu Martxoak 3 elkarteak Erresuma Batuko artxibo batean

Hiru bideo dira (albiste barruan ikusgai). Batak jasotzen du, grebak antolatzea leporatuta, Carabanchelen espetxeratu zituzten Jesús Fernandez Naves, Imanol Olabarria eta Juanjo San Sebastián langileak espetxetik atera ziren unea, 1976ko abuztuan. Beste biak Martxoak... [+]


85 urteko espetxe zigorra eskatu dute Hondarribiko surf irakasle erasotzailearentzat

11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.


Al-Assaden ehunka jarraitzaile eta zibil hil ditu Siriako armadak, “mendeku gisa”

Giza Eskubideen Siriako Behatokiak salatu du gobernuko indarrek gutxienez 800 zibil hil dituztela Latakia probintzian, "odol hotzean". Ahmed al Sharaa Siriako behin-behineko presidenteak iragarri du "batzorde independente" bat eratuko dutela gertatutakoa... [+]


Eguneraketa berriak daude