Orotarik pixka bat


2013ko maiatzaren 02an
Judit Fernandez
Lehendakaria asiarra izatearen kontu horrek aspaldiko pasadizo bat ekarri dit akordura. Las Palmasen nengoen, euskaldun eta kanariarren artean, hondartzan dagoen jatetxe indiar batean. Jatetxea lepo zegoen eta nekez ailegatzen ziren zerbitzariak mahaietan geunden guztion afaldu nahia asetzera. Janaria ailegatu bitartean, pasealekura so entretenitu ginen berriketan. Lurrean eserita emakume beltz gizen bat zegoen oihal zabaldu batean zeuzkan lau gauza kaskar –anteoju pare bat, giltzarrapo bat, painueloren bat– nork erosiko zain.
 
–Afrika gaixoa– esan zuen gure adiskide kanariarrak.
 
Berehala alderatu genuen –klixeak hitz egiteko behintzat balio zuen– jatetxe asiarreko giro builatsua emakume afrikarraren negozioarekiko –segur aski amestu ere ezin izanen zuen jatetxe kamerundar batekin– ikuspuntu eskasiarekin.
 
Ez dakit gauza askorik ekonomiari buruz, baina adituek diote enpresa europarrek eta amerikarrek Afrikan inbertitu ere ez dutela egin nahi, eta asiarrak ari direla Kamerun, Niger eta abarren jabe egiten.
 
Asia, aldiz –berriz ere diot, klixeak txikle, beste hark esaten zuen moduan–, jende lanpetuaren tokia da; hainbeste etxe barneko negozioak espaloiak ere jaten ditu, Hanoi bezalako hiriak adibide.
 
Halakoetan galdetzen diot nire buruari egunaren zein partetan uzten duten alde batera lan bizitza eta hasten den bizitza pribatua deitzen den hori.
 
Segur aski biak txirikordatzen dituzte etengabe, noiz diren batean eta noiz bestean gehiegi zehaztu gabe.
 
Bizitza pribatuaren afera hori asko interesatzen zait. Historia de la vida privada liburua (Duby, Georges, Aries, Philippe) erostekotan ibili naiz aspalditik, baina ez dut egin eta orain faltan dut. Dena dela, iruditzen zait gure bizitza pribatuaren kontzepzioa gizarte burgesean sortua dela, eta talka egiten duela bai Afrikan bai Asian hori ulertzeko dagoen moduarekin.
 
Badakizue, esaterako, Txinako komun publikoetan besteen ondoan egin behar duzula kaka, batere pribazitaterik gabe? Aldiz, ez dago gaizki ikusita zenbat irabazten duzun eta zenbat diru duzun aipatzea. Euskaldunon artean aldiz oso tabu den gaia da diruarena. Gure buruak, gure sublimean, dirua bezalako gauza arruntez aritzeak beheratzen dituelako, segur aski.
 
Nolanahi ere, aspaldi da gure gizartean publikoa eta pribatua nahasten direla. Literaturan, demagun, fikzioa ahiturik omen dago eta autofikzioa omen da orain egin beharrekoa. Vila-Matasen Dietario Voluble irakurri berri dut –gustuko dudan idazlea–. Eta gozatu badut ere, liburuak ez dio Andres Trapiellok bere Salon de Pasos Perdidosen edo Sanchez Ostizek bere dietarioetan egindakoari ezer gehitzen, berritasun asmoak berritasun. Are gehiago, atzerago joz makina bat gehiago aipa daitezke, horien artean Flaubert eta Kafka. Edo Mishima bera. Asiaz ari garela harira datorren idazle bat aipatzeagatik.
 
Bai, ongi etorriko litzaiguke asiar jatorriko lehendakari euskaldun bat. Baina pentsatzen jarrita zergatik ez afrikarra, zergatik ez hegoamerikarra, edo ozeaniarra? Zuritasun heterosexual abertzale honetatik aterako gintuzkeen edozein ongi legoke: marikita izan, edo emakume gizon jalea, lesbiana kamioi bat, emakume beltz transa, diasporako euskaldun estatubatuarra. Bai, zuritasun heterosexualaren parodia eginen lukeen edozein.

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude